EL AÑO QUE MURIÓ FRANCO BATTIATO

PABLO FIDALGO

ERABATEKO ESTREINALDIA

  • Urriaren 24a, 21:30etan

La Fundición

  • Iraupena: 50 minutu
  • Diziplina: Konferentzia performatiboa
  • Jatorria: Asturias
Beharrizan bereziak dituzten pertsonentzat gordetako eserleku eta espazioak. Beharrizan bereziak dituzten pertsonentzat gordetako eserleku eta espazioak. Beharrizan bereziak dituzten pertsonentzat gordetako eserleku eta espazioak. Mugikortasun urriko pertsonentzako lekuerreserbak. Mugikortasun urriko pertsonentzako lekuerreserbak. Mugikortasun urriko pertsonentzako lekuerreserbak. 50 minutu 50 minutu 50 minutu
SINOPSIA

Franco Battiato hil zen urteak herri txiki baten historia kontatzen du: Gibellina herriarena, zein Sizilia barnealdean baitago, Trapani probintzian. Pieza honek elkarrizketa moduko bat proposatzen du Danièle Huillet-en eta Jean-Marie Straub-en Sicilia filmeko irudiekin, eta, era berean, Franco Battiatoren musika eta poetika txertatzen dira.

 

1968an, Belice haraneko lurrikarak Gibellina Vecchia suntsitu zuen. 100 pertsona baino gehiago hil ziren, eta herria Italiako bizitzaren erdigune bihurtu zen zenbait urtez. Herritar askok Europako beste toki batzuetara emigratu zuten, eta gutxi batzuk baino ez ziren bertan geratu. Gibellina zaharraren hondakinen gainean Land Art obra bat egitera gonbidatu zuten Alberto Burri artista, eta Il Cretto egin zuen. Artelan hori tragediari emandako erantzuna da. 1980ko hamarkadan, Gibellina berreraiki zuten, jatorrizko kokalekutik hamabost bat kilometrora. Mundu osoko artistak eta arkitektoak gonbidatu zituzten hiri utopiko bat irudikatzeko: 68ko maiatzaren ideia komunitarioetan oinarritutako hiri bat, arte garaikiderako pentsatutako hiri bat. Nuova Gibellina artelanez betea zegoen kale, plaza eta lorategi bakoitzean. Gaur egun, amets eta utopia saiatu baten lekua da; krisian dagoen kontinente baten azken laburpena.

 

2021ean, Franco Battiato hil zen urtean, artista espainiar bat Gibellinara iritsi zen, herriari buruzko obra bat sortzeko beka batekin. Berehala ulertzen du uhartea tragediak, emigrazioak, mafiak eta elizak markatzen dutela. Aldi berean, uharteko egunerokotasunak paregabeko dimentsioa du: usainak, zaporeak, soinuak, gorputzak eta aurpegiak. Gauza asko gertatzen hasten dira paisaia muturreko horretan, txalupak eta migratzaileak iristen diren bitartean, beroa eta haizea gero eta gogorragoak diren bitartean, eta lurra dardarka jarraitzen duen bitartean. Horrela, azkenean, bere buruaz hain ziur ez dagoen Europaren ideia bat agertzen da: krisian eta elkarrizketan bizitzen ikasten duen Europa bat, entzutera eta harrera egitera behartuta dagoen Europa bat, eta, beraz, amets egitera ere behartuta dagoena.

KONPAINIA

Pablo Fidalgo (1984) idazlea galegoz eta gazteleraz, eszena sortzailea eta komisario independientea. Bere azken argitalpenak Vivir sin nada (RIL, 2023), eta La enciclopedia del dolor (Solar de edicións, 2024). Bere lanak Teatro Abadia, Festival de Otoño Madrilen, Alamada eta Culturgest Jaialdiaetan (Lisboa), Teatro Rivoli (Porto), Teatro Jovellanos, Frantzia, Viena, Berlin, México eta Argentinan ekoiztu eta aukeztu dira. Escenas do Cambio Jaialdia sortu eta zuzendu zuen (Santiago de Compostela 20215-2020), eta hainbat erakunderentzako proiektuak komisariatu ditu Azkuna Zentroan eta Espainiako Errege Akademia Erroman beste batzuen artean.

FITXA ARTISTIKOA
  • Testua, sorkuntza eta antzezlea: Pablo Fidalgo
  • Lankidetza artistikoa: Amalia Area
  • Laguntzak: Urgía-Rio de Janeiro, Joao Ricardo Millet

BAD BILBAO 2025 - Programa / Egitaraua

Pictogramas

Pictogramas sobre la accesibilidad de los espectáculos
Pictogramas sobre los tipos de espectáculo
Pictogramas sobre público

BAD BILBAO 2025 - Egitaraua

Piktogramak

Ikuskizunen irisgarritasunaren inguruko piktogramak
Ikuskizun motei buruzko piktogramak
Publikoari buruzko piktogramak