MI DEUDA

HIKA TEATROA

  • Urriaren 25a, 19:00etan

Harrobia Eskena

  • Iraupena: 80 minutu
  • Publikoa: Helduentzat
  • Diziplina: Antzerkia
  • Jatorria: Euskadi
Beharrizan bereziak dituzten pertsonentzat gordetako eserleku eta espazioak. Beharrizan bereziak dituzten pertsonentzat gordetako eserleku eta espazioak. Beharrizan bereziak dituzten pertsonentzat gordetako eserleku eta espazioak. Mugikortasun urriko pertsonentzako lekuerreserbak. Mugikortasun urriko pertsonentzako lekuerreserbak. Mugikortasun urriko pertsonentzako lekuerreserbak. 80 minutu 80 minutu 80 minutu
SINOPSIA

Lore eta Jon bikote dira aspalditik. Gaur Lore aztoratuta iritsi da etxera. Amarekin telefonoz hitz egin du eta ulertu dio Jonek gonbita luzatu diola beraiekin bizitzera joateko. Lorek kontuak eskatuko dizkio senarrari. Hau, ordea, itsu dabil koadrodun gorbata topatu nahian. Are gehiago, Lorek soineko pijama erantzi eta loredun soinekoa janztea nahi du. Joan egin behar dute, baina ezerk ez dirudi lekuan. Etxea aldrebestuta izateaz gain, badirudi bizitza dela aldrebestu zaiena. Emakumea normaltasunera itzultzeko borrokan ari da, baina lur azpian hondoratzen ari dela sentitzen du, eta eusteko moduan daukan esku bakarra amarena omen. Lorek, orduan, nahiagoko du lur azpian bizi larru lodiko sator bihurtuta.

KONPAINIA

Hika Teatroak 36 urte beteko ditu. Agurtzane Intxaurragaren zuzendaritzapean, poesia bisuala eta errebeldia eszenikoa neurri berean maite dituen emakumea. HIKAren produkzioek izaera sozial nabaria dute, eta ikusleak beren buruekin gatazkan jartzen saiatzen da.

36 urte ez dira ahuntzaren gauerdiko eztula izan. HIKA antzerki garaikidea da, erronka artistikoen etengabeko bilaketa eta berritzea, ekoizpen berri bakoitza etiketa uxatzeko aldarri. Antzerkiaz gain, zirkua, musika eta dantzak toki nabarmena hartu dute bere sormen lanetan, diziplina guztiei atea irekitzea eta emaitza integral bat eskaintzea beti berritzen egotea dela sinetsita.

FITXA ARTISTIKOA
  • Sortzailea eta zuzendaritza: Agurtzane Intxaurraga
  • Gaztelaratzea: Agurtzane Intxaurraga
  • Zuzendari laguntzailea: Miren Gojenola
  • Antzezleak: Vito Rogado, Iñake Irastorza, Javier Bariandiaran
  • Espazio eszenikoa: Agurtzane Intxaurraga
  • Jantziak: Xabier Mujika, Ikerne Giménez
  • Jantzi eta espazio eszenikoaren kanpo begirada: Ikerne Giménez
  • Argien diseinua: Xabier Lozano
  • Soinuaren diseinua: Haritz Lete, Agurtzane Intxaurraga
  • Teknikari arduraduna: David Bernués
  • Bideoak: Ugaitz Albisu, Acrónica Producciones
  • Argazkiak: Asier Corera, Etanowski, David Blanco
MULTIMEDIA

Beste ikuskizunak

19:00
Harrobia Eskena
18 Urr
LARUNBATA

MAXKA`ROA

BERRITZA ELKARTEA
  • Iraupena: 60 minutu
  • Hizkuntza: Euskara
  • Publikoa: Publiko guztientzat
  • Diziplina: Dantza, Antzerkia, Kantua
  • Jatorria: Frantzia, Euskadi
Fitxa osoa
19:00
La Fundición
19 Urr
IGANDEA

PUTAREN BAKARRIZKETA EROETXEAN

LAURA PENAGOS
  • Iraupena: 40 minutu
  • Hizkuntza: Euskara
  • Publikoa: Gazte eta helduentzat
  • Diziplina: Antzerkia
  • Jatorria: Euskadi
Fitxa osoa
20:00
Harrobia Eskena
21 Urr
ASTEARTEA

Direction Assistée

BRICE NOESER-LORGANISME
  • Iraupena: 70 minutu
  • Hizkuntza: Gaztelera, Beste hizkuntzak
  • Publikoa: Gazte eta helduentzat
  • Diziplina: Dantza, Antzerkia
  • Jatorria: Kanada
Fitxa osoa
21:00
Cúpula Aretoa - Campos Elíseos Antzokia
23 Urr
OSTEGUNA

No necesito un nombre para ser Mascota

ANA COTORÉ
  • Iraupena: 60 minutu
  • Publikoa: Gazte eta helduentzat
  • Diziplina: Dantza, Antzerkia
  • Jatorria: Zaragoza
Fitxa osoa

BAD BILBAO 2025 - Programa / Egitaraua

Pictogramas

Pictogramas sobre la accesibilidad de los espectáculos
Pictogramas sobre los tipos de espectáculo
Pictogramas sobre público

BAD BILBAO 2025 - Egitaraua

Piktogramak

Ikuskizunen irisgarritasunaren inguruko piktogramak
Ikuskizun motei buruzko piktogramak
Publikoari buruzko piktogramak