• Ikastaroaren helburua parte-hartzaileari proiektu eszenikoen administrazioari eta legezkotasunari buruzko oinarrizko ezagutzak ematea da, eguneroko jarduera ekonomikoa kaudimenarekin eta araudiak betez egin ahal izateko.
  • Izen-ematea zabalik dago eta ikastaroa ekainaren 8an, 15ean, 21ean eta 29an egingo da La Bolsa Udaltegian. Prezioa 60€-koa da, 50€-koa Bilbaoeszena, ADDE eta Artekaleko bazkideentzat.
  • Formakuntza Jemima Canok emango du, eta diziplina eszeniko desberdinetako artista eta konpainiei zuzenduta dago, beren lehen lanak sortzen ari direnei edo kulturan ekiteko apustua egiten ari direnei.

Bilboko Udalak arte eszenikoen oinarrizko kudeaketari buruzko ikastaroa jarriko du abian. Ikastaroaren helburua da parte-hartzaileei proiektu eszenikoen administrazioari eta legezkotasunari buruzko oinarrizko ezagutzak ematea, jarduera ekonomikoaren egunerokotasuna kaudimenez eta araudiak betez egin ahal izateko.

Izen-ematea maiatzaren 26ra arte zabalik dago. Inprimaki baten bidez egin beharko da, mezu elektroniko bat bidaliz cultura@bilbao.eus helbidera. Prezioa 60€koa da (50€koa Bilbaoeszena, ADDE eta Artekaleko bazkideentzat).

Ikastaroa ekainaren 8an, 15ean, 21ean eta 29an egingo da La Bolsa Udaltegian, 19:00etatik 20:30era, eta beren lehen lanak sortzen ari diren edo kulturan ekiteko apustua egiten ari diren diziplina eszeniko desberdinetako artista eta konpainiei zuzenduta dago.

Honetan, beren beregi landuko dira oinarrizko kontzeptu fiskalak (BEZa, atxikipenak, oinarrizko zergak), dokumentu-ereduak (faktura, ordainagiria, kontratua) eta beharrezko tresna teknologikoak (egoitza elektronikoa, oinarrizko Excel). Gainera, ekoizpen eszenikoetarako aurrekontu egokiak eta osoak egiteko metodoak partekatuko dira. Saioak gaztelaniaz emango dira, tonu hurbilean eta argian, kudeaketaren munduan esperientziarik ez duten pertsonei oinarrizko kontzeptuak transmititzeko.

Ikastaro hau emango duen hezitzailea Jemima Cano izango da, kultura-ekoizlea eta ekintzailea. Oso gaztetatik egin ditu bere kultur proposamenak. Antzerkia, dantza, bideoa, musika, jaialdiak eta enpresako ekitaldiak ekoitzi ditu, eta diziplina guztietako artistei eta kultura-erakundeei eman die aholkularitza kudeaketa, nazioarteko dimentsio eta publikoen garapenarekin lotutako hainbat gairi buruz.

AURKIBIDE TEMATIKOA, SAIOEN ARABERA:

1. saioa: Konpainien profesionalizazioa

-cachea: aurrekontua egiteko oinarrizko kontzeptuak

-Zelan irakurri jarduketa-kontratu bat, funtsezko klausulak eta arriskuen prebentzioa

2. saioa: Eguneroko kudeaketa 

-fakturazioa: faktura zuzena, zerga-oinarria, BEZa, atxikipenak.

-fiskalitatea: harremana ogasunarekin A-tik Z-ra

-gizarte-segurantzaren eta kontratuen kontzeptu argiak

3. saioa: Zelan baloratzen dut nire lana deialdietarako? Adibideak eta egoitzak

-deialdietarako aurrekontuak

-egoitza elektronikoak eta faktura elektronikoak

4. saioa: Emanaldi bakoitzaren birak, emanaldiak errepikatzea eta optimizatzea

-proiektu edo talde eszeniko baten eguneroko kudeaketarako aholku praktikoak

-emanaldien aurreprodukzioa

-ekoizteko eta komunikatzeko lan-tresna nagusiak

-jasangarritasuna, irisgarritasuna eta ikus-entzuleak

SARE SOZIALAK:

www.bilbaokultura.eus

·     Bilboko Udalaren Antzerki eta Dantza Garaikidearen Jaialdia urriaren 22ra arte luzatuko da. Jaialdiak urriaren 22ra arte iraungo du. ·     Datozen egunetako proposamenak Bilborock, La Fundición, Campos Antzokiko Cúpula Aretoa eta Harrobia espazioetan gozatu ahal izango dira. (Bilbo, 2023ko urriaren 17an).- BAD – Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikidearen Jaialdiaren, Bilboko Udalak antolatuta, XXV. edizioaren erdialdera

·     Jaialdiak urriaren 22ra arte iraungo du. (Bilbo, 2023ko urriaren 13).- BAD Jaialdiak bi estreinaldi Euskadin partekatu ditu La Fundicion aretoan eta Harrobia-n, bere programazioaz gozatzera hurbildu den publikoarekin. Harrobiak Paula Quintanaren “Huerto” estrenaldia jaso du. Lan artistiko honetan zientzia astrofisikoak, zientzia biokimikoak eta fisika ezkutuak bizi dira, esperientzia fisiko eta organikotik zeharkatuak. Gorputza ez

Barbara Sánchez, eszena-zuzendaria, koreografoa, dantzaria eta aktorea; Paula Gironi, “Incierta Incertidumbre” sorkuntza eszenikoko kolektiboko kidea; eta Libe Estebaranz, La Higuera Teatrokoa izan dira La Fundición Aretoan. Hainbat gai jorratu dituzte artistek, hala nola proiektuen lidergoa edo eredu eta autoritate maskulinoaren botereak emakume sortzaile garaikideengan duen eragina. Gainera, beren sorkuntzetan eta proiektuetan duten begiradari eta perspektibari

Bilboko Udaleko Antzerki eta Dantza Garaikidearen Jaialdiak agur esango dio hiribilduari urriaren 22an, igandean. BADek antzerkia, performanceak, dantza, dramaturgia berriak eta hitzaldi performatibo bat ekarriko ditu Urira. (Bilbo, 2023ko urriaren 20an).- BAD – Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikidearen Jaialdiaren, Bilboko Udalak antolatuta, XXV. edizioaren azken txanpan sartzen da, eta, horretarako, bost hitzordu proposatzen ditu: antzerkikoak,

BAD jaialdia urriaren 12tik 22ra bitartean egingo da hiriko hainbat espaziotan, besteak beste, La Fundación, Harrobia, Bilborock eta Campos Antzokiko Cúpula Aretoan Programak 11 estreinaldi eskainiko ditu: 10 Euskadin, horietako 2 erabateko estrainaldi lokalak izango direnak, eta beste bat estrenaldia izango da Estatu mailan. Dantza – performancea, dramaturgia berriak edo antzerkia bezalako diziplinak izango dituzte

Jaialdirako akreditazioa eskatzeko, mezu elektroniko bat bidali behar da akreditazioakprentsa@bilbao.eus helbidera. BAD urriaren 12tik 22ra. (Bilbon, 2023ko urriaren 5ean).-  BAD jaialdiak gaur, URRIAK 5, irekiko du jaialdira joan nahi duten komunikabideetako profesionalek akreditatzeko epea BADera joateko akreditazioa helbide honen bidez eskatu behar da: akreditazioakprentsa@bilbao.eus eta ikuskizun bakoitza baino 24 ordu lehenago eskatu ahal izango da

BAD urriaren 12tik 22ra egingo da hiriko hainbat espaziotan, hala nola La Fundición, Harrobia, Bilborock eta Campos Antzokiko Cúpula Aretoan. 11 sari horietatik, zortzi estreinaldiak izango dira Euskadin; bat estreinaldia izango da Estatuan, eta bi erabateko tokiko estreinaldiak izango dira, eta dantza-performancea, dramaturgia berriak eta antzerkia izango dituzte protagonista. Edizio berri honetan, BAD Jaialdiak berriro

Ekimena larunbatean, ekainak 3, eta igandean, ekainak 4, izango da, Gas Plazan. Bertan Bilboko hamabost akademiak eta dantza eskolek sarrera libreko emanaldiak eskainiko dituzte. Programa Bilboko Udalaren apustua da Hiriko dantza-akademietako irakasleen lana ikusarazteko eta eskoletara joan ohi diren ikasleen ahalegina eta lana balioesteko. (Bilbo, 2023ko maiatzak 30).- Bilboko Udalak dantzarekin hitzordua proposatzen du datorren

Ikastaroaren helburua parte-hartzaileari proiektu eszenikoen administrazioari eta legezkotasunari buruzko oinarrizko ezagutzak ematea da, eguneroko jarduera ekonomikoa kaudimenarekin eta araudiak betez egin ahal izateko. Izen-ematea zabalik dago eta ikastaroa ekainaren 8an, 15ean, 21ean eta 29an egingo da La Bolsa Udaltegian. Prezioa 60€-koa da, 50€-koa Bilbaoeszena, ADDE eta Artekaleko bazkideentzat. Formakuntza Jemima Canok emango du, eta diziplina eszeniko

    OSTEGUNA, URRIAK 17

    Sin eventos

    OSTIRALA, URRIAK 18

    Sin eventos

    LARUNBATA, URRIAK 19

    Sin eventos

    IGANDEA, URRIAK 20

    Sin eventos

    ASTELEHENA, URRIAK 21

    No items found

    ASTEARTEA, URRIAK 22

    No items found

    ASTEAZKENA, URRIAK 23

    Sin eventos

    OSTEGUNA, URRIAK 24

    Sin eventos

    OSTIRALA, URRIAK 25

    No items found

    LARUNBATA, URRIAK 26

    Sin eventos

    IGANDEA, URRIAK 27

    Sin eventos

Copyright © 2024 BAD BILBAO

B.A.D Bilbao Antzerkia Dantza - Festival de Teatro actual y Danza Contemporánea de Bilbao