BLV – ART-EK BILBO ZAHARRA KULTURAREN EPIZENTROAN BIHURTUKO DU APIRILAREN 20TIK 29RA

    • BLV – ART-ek arte bizien, antzerki fisikoaren, antzerki absurduaren, antzerki parte-hartzailearen eta instalazio artistikoen proposamenak programatu ditu.

    • Proposamen gehienak Bilbon ikusi ahal izango dira lehen aldiz, eta euskal konpainia guztietatik datoz, horietako asko auzoan bizi direnak.

    • Horrez gain, Jaialdiak Ainhoa Resano artistaren formatu handiko argazkiekin osatutako instalazio bat aurkeztuko du “ELLAS; guardianas de la ría” izenburupean. Auzoko hainbat emakumek emandako irudiak beste aldeko hainbat tokitatik ikusi ahal izango dira, eta QR kode batzuek soinu piezak eskeiniko dituzte, argazkietan agertzen diren emakumeen bizipenak entzuteko.

    • Jarduera guztiak doakoak izango dira lekua bete arte, Bilborock Aretoko emanaldiak izan ezik, hauek bost euroko prezioa izango dute.

(Bilbao, 2023ko apirilaren 3an).- Bilboko Udalak BLV – ART Jaialdiaren XVII. edizioa abian jarriko du apirilaren 20tik 29ra, Bilbo Zaharreko hainbat guneetan arte sorkuntzako formatu berriak erakusteko. Auzoa, aurten ere, kulturaren epizentro eta proposamen eszeniko berritzaileenez gozatzeko prest daude pertsona guztien topagune bihurtuko da.

Gaur goizean, Gonzalo Olabarriak, Kultura eta Gobernantza zinegotizak eta Alicia Otxandategik, BLV-ARTeko zuzendari eta udal kultur programatzialeak parte hartu duten prentsaurrekoan aurkeztu da programa osoa.

BLV – ART 2007an sortu zen, “Bilbao Zaharra, Kulturarako zubia” Udalaren kultura-estrategiaren barruan kultura-programa aitzindaria izan zela, auzoaren inguruko kultura-jardueren programa zabal bat abian jartzeko helburuarekin. Ekimen honen bidez, auzoari balioa eman nahi zaio, eta bide batez, Bilboko biztanle guztien begietara erakargarri bihurtu kulturaren bidez. Urteak igaro ahala, BLV – ARTen bitartez, Bilbo Zaharrean arte proposamen berritzaileenak aurkeztu dira bere diziplina guztietan, eta, horrela, kulturaren bidez, bilbotarrei eta bisitariei auzoaren interés kultural zabala ezagutaraztea lortu da.

Edizio berri honetan, publikoak arte bizietako, antzerki fisikoko, antzerki absurduko, antzerki parte-hartzaileko, dantzako eta instalazio artistikoetako proposamenez gozatu ahal izango du eta gune hauetan ikusi ahal izango dira: San Frantziskoko Udaltegia, Bilborock Aretoa, Berreginen Museoa, Hibernando Estudioa, Okela Sormen Laborategia eta Bilbi Hotela.

12 proposamen izango dira, gehienak lehen aldiz Bilbon ikusi ahal izango dira, eta horien artean nabarmentzekoak dira Kafuné Kolektiboaren “Nire irudia zure haragian” lanaren estreinaldia (larunbata, apirilak 29, 19:00etan Berreginen Museoan) eta Almudena Perezen “Utraviolet” pieza laburraren estreinaldia (larunbata, apirilak 22, 19:00etan Berreginen Museoan).

Horrez gain, Ainhoa Resano artistaren eskutik datorren proposamen berezi bat nabarmendu behar da: “Ellas”. 2016. urtetik gertatzen ari den argazki- eta memoria- proiektua da hau, emakumeen historia erakutsi nahi du etxeko argazkien eta bere kontakizunen bidez. Oraingoan, itsasadarraren inguruetan ikusi ahal izango da, Marzana kaiaren parean, “ELLAS: las guardianas de la Ría” izenburupean. Proiektu hori Uretamendi, Ingurabidea eta Betolaza auzoetan garatu zen ere, Emakumeen Nazioarteko Egunean, Udalaren eskutik.

BLV-ART abangoardiako adierazpide artistikoekin lotuta dago, eta Udalak Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala auzoetan garatzen dituen Plan Bereziekin bat egiten du, auzokideen bizi-kalitatea bermatzeko, bai auzoen dinamizazio sozialean ere.

Udalak kulturaren aldeko apustua egiten du, hiriko hainbat gune birgaitzeko elementu bezala.

SARRERAK ETA ERRESERBAK

Jarduera guztiak doakoak izango dira lekua bete arte, Bilborock Aretoko emanaldiak izan ezik

    • Bilborockeko iksukizunetarako sarrerak esteka honetan lortu daitezke, edo bestela leihatilan salgai egongo dira emanaldia hasi baino 30 minutu lehenagotik, bost euroen truke.

    • Hotel Bilbin egingo den Oracle Motelerako pasea lortzeko, izena eman behar da bilbaokultura.eus webgunean (Edukiera murriztuta dago).

    • BLV-ART-eko informazio gehiago eskuragarri hemen

SARE SOZIALAK:

BILBAO UDALA: YOUTUBE | FACEBOOK | TWITTER | INSTAGRAM

BILBAO KULTURA: YOUTUBE | FACEBOOK | TWITTER | INSTAGRAM

www.bilbaokultura.eus

INSTALACIÓN FOTOGRÁFICA “ESTO ES UN CUERPO”

Esto es un cuerpo proiektu artistiko bat da, liburu-bilduma batean gauzatzen dena, eta arreta berezia eskaintzen dio mundu honetan argazkigintzaren eta literaturaren bidez bizitzearen esperientziari. Liburu bakoitza gorputzaren zati bati eskainita dago. Hala, zenbaki bakoitzarekin gorputz guztia osatzen da, eta gorputz kolektibo bat sortzen da, papera gainditu eta komunitate, ekintza eta hausnarketa kolektibo bihurtzen dena. Gorputza zatitzeak, atal bakoitzean zooma egiteak, oharkabean pasatu ohi diren xehetasunei erreparatzeko aukera ematen digu, baita gorputzari buruz ustez dakiguna birpentsatzeko ere.

Esto es un cuerpo lanak hedapen-, pentsamendu- eta sorkuntza-kanal bat irekitzen du gorputzaren materialtasunetik, modu kolektiboan hausnartzeko eta jarduteko; gorputza elkarrizketaren erdigunean jartzen du aro teknologiko honetan, non gure gorputzak pantaila hutsa baino ez diren, ekoizten badute soilik balioa duteneko mundu batean.

Argazkiak eta testua uztartzetik abiatzen gara, amaiezina den eremu batean, hau da, artearen eremuan, adierazpen-modu berriak esploratzeko asmoz; artistak eta publikoa kultura bisual bat sustatzera eta barneratzera gonbidatzen ditugu, irudimena eta gogoeta kritikoa sustatzeko gune plural eta ireki gisa.

Erakusketa honen arabera, irudia pentsamenduaren sortzaile eta hausnarketa kritikoaren bultzatzaile da, baina inoiz ez modu isolatuan. Hala erakusten dute zubiaren alde batean eta bestean lurrean jarritako zortzi QR kodeek; argazki bakoitzaren informazioa zabaltzen dute kontatutako istorioen eta literatura-sorkuntzen bidez. Halaber, ekintza kolektibo bat da, gure gorputz indibidualen hauskortasuna agerian uzten duena eta haien kolektibitatean eta komunitatean datzan indarra ospatzen duena. Zalantzarik gabe, elkarrekin hobeak gara. Gainerako pertsonek eta gertatzen zaizkigun gauzek gugan eragiten dutenean, eraldatu egiten gara. Gehiegi zigortutako gorputzen pisutik askatu nahi dugu geure burua. Izan ere, geure burua azaltzea geure burua erreibindikatzea ere bada.

Ainhoa Resano artista komisario duen “Esto es un cuerpo” erakusketa Ana Jarque, Carol Caicedo, Carlota Visier eta Laura C. Velaren ideia original bat da, Comisura argitaletxeak argitaratuta.

Erakusketa honetako argazkiak Laura C. Velak eta Malu Reigal-ek egin dituzte.

"*" indicates required fields

Proyectos de artistas individuales*
DD slash MM slash YYYY


Documentos que se tiene que adjuntar:
  • PDF del proyecto.
  • Copia del DNI.
  • Declaración del responsable (Anexo I).
  • Declaración del responsable (Anexo II).
  • Autorización (Anexo III).
Tipos de archivos aceptados: pdf, doc, docx, Tamaño máximo de archivo: 10 MB.
Accepted file types: pdf, doc, docx, Max. file size: 10 MB.
Accepted file types: pdf, doc, docx, Max. file size: 10 MB.
Accepted file types: pdf, doc, docx, Max. file size: 10 MB.
Accepted file types: pdf, doc, docx, Max. file size: 10 MB.
Accepted file types: pdf, doc, docx, Max. file size: 10 MB.

    OSTEGUNA, URRIAK 17

    Sin eventos

    OSTIRALA, URRIAK 18

    Sin eventos

    LARUNBATA, URRIAK 19

    Sin eventos

    IGANDEA, URRIAK 20

    Sin eventos

    ASTELEHENA, URRIAK 21

    No items found

    ASTEARTEA, URRIAK 22

    No items found

    ASTEAZKENA, URRIAK 23

    Sin eventos

    OSTEGUNA, URRIAK 24

    Sin eventos

    OSTIRALA, URRIAK 25

    No items found

    LARUNBATA, URRIAK 26

    Sin eventos

    IGANDEA, URRIAK 27

    Sin eventos

Copyright © 2024 BAD BILBAO

B.A.D Bilbao Antzerkia Dantza - Festival de Teatro actual y Danza Contemporánea de Bilbao