
Harrobia Eskena
Nolakoa litzateke desitxuratzen duen begirada bat? Eta bere burua ezabatzen duen testu bat? Nora darama hitza haztatzeak edo, begiak itxita, jiratuta edo keinuka, hura gorpuzteak?
amanecer alto cielo lanean, begiradarik gabeko hiru gorputzek hitzak adierazten dituzte triangelu moduko batean, eta triangelu horren erpinak elkarrengana hurbiltzen eta urruntzen dira erlazio ekilateroak, isoszeleak edo eskalenoak ezarriz, eta izendatzen denaren eta desegiten hasia denaren arteko distantzia haztagarri eta subjektiboak antolatuz.
amanecer alto cielo lanak hizkuntzaren hutsaltzea planteatzen du eta ikusmenaren zenbait ezaugarri aztertzen ditu, bai eta horiek zelan aldatzen dituzten gorputzak eta haien gaineko pertzepzioa ere.
Begiratzen duten eskuen, ukitzen duten begien eta ezabatzen diren gorputzen dantza.
Nazario Díazek arte performatiboen eremuan egiten du lan batez ere, gorputzaren, begiradaren eta idazketaren artean sortzen den tentsioan zentratuta. Azken urteetan, eta Andaluziako Vértebro kolektiboarekin daukan jarduerarekin batera, ikaskuntza kolektiboko hainbat testuingurutan hartzen du parte, eta dantzaren eta arte bizien esparruko metodologiak eta tresnak trukatzen ditu.
Hainbat lekutan babestu dute bere lana: Terrassako Joera Berrien Jaialdia, Reims Scenes d 'Europe, Mexikoko Arte Bizien Nazioarteko Topaketa, Madrilgo Matadero, Salmon Jaialdia, Mercat de les Flors, Azkuna Zentroa, Reina Sofia Museoa, Tenerifeko Arteen Espazioa, Espainiako Akademia Erroman, Arte Garaikidearen Galiziako Zentroa, Párraga Zentroa, Foco Galeria (Lisboa), Andaluziako Sorkuntza Garaikideko Zentroa edo MACBA (Bartzelona).
Gaur egun, Bilbo eta Lisboa artean bizi da, zenbait truke-proiektutan. Esperientzia horien ondorioz sortu ziren bere azken piezak: Fuego Verde (BAD Bilbao, 2021) eta amanecer alto cielo (Azkuna Zentroa, 2024).