
ESTREINALDIA EUSKADIN
Harrobia Eskena
La Silphide, Giselle, Cappelia eta Raimundo ballet erromantikoen unibertso onirikoan zehar doan bidaia honetan, Guillem Mont de Palolek genero horren berezko musika deskribatzaileak, konbentzioak, kodeak, narratibak, klixeak eta manierismoak baliatzen ditu, publikoari murgiltze-esperientzia dibertigarri eta sentikor bat proposatzeko, genero hori gure garaiko ekintzatik eta gorputzetik berrasmatzen saiatuz. Hala, interpreteak estasizko esperientzia bat proposatzen dio publikoari, non mugimenduak, keinuak eta ekintza performatiboak zehaztasunaren eta abstraktuaren artean kulunkatzen diren. Zer beste istorio ager daitezke dramaren, komediaren, magiaren, misterioaren eta ziurgabetasunaren dantza honetan?
Amsterdameko SNDUn (School for New Dance Development) graduatua, Guillem Mont de Palolek hainbat artistarekin kolaboratu du, besteak beste, Mette Ingvarstsen, Fréderic Gies, Vincent Dunoyer, Javier Le Roy, Miguel Pereira, Juan Domínguez eta Arantza Martínez. Bere lana egiten du 2009tik, Jorge Dutorrekin lankidetzan hasi zenetik. Pieza ugari egin dituzte elkarrekin, hala nola ¿Y por qué John Cage?, # LosMicrófonos, This Movie, Grand Applause, Lo mínimo y Lo Pequeño (Cris Blancorekin), El Movimiento eta Cosas del Amor. Beste artista batzuekin lankidetzan aritu dira, hala nola María Jerez, Sara Manente eta Marcos Simoesekin. Bere lanek arazo semiotikoei heltzen die, hizkuntzarekin eta egunerokoarekin jolastuz, betiere diziplina artistiko eta konbentzionalen arteko espazio eta tirabiretan.