
ESTREINALDIA ESTATUAN
Harrobia Eskena
Ingelesa, gaztelania, armeniera, suitzar-alemana, nederlandera
Ama-hizkuntzarekiko lotura intimoan eta atzerriko hizkuntzekiko harremanean zentratuta, Direkzio lagundua lanak hizkuntza bakoitzaren berezko soinu eta kodeen inguruko jakin-mina pizten digu, eta elkar-ulertzearen aukerak aztertzera gonbidatzen gaitu.
Ustekabeko, eta, batzuetan, sumaezinak diren trukeen bidez, ikusleekin batera ikertu nahi du laukoteak, hainbat estilotako dantzak eta performance figuratiboak uztartuz. Koreografiak taldea antolatzen laguntzen du, komunikazio-logika atzerritar zein bateratzaile batean.
Brice Noeser jatorriz Altsaziakoa da eta 16 urterekin Quebec-era emigratu zuen. Bere koreografia-lanak hizkuntzen, imajinarioaren eta mugen barruko askatasunen arteko loturak aztertzen ditu. Besteak beste, Ruminant Ruminant (2014) Karina Iraolarekin, Direction Assistée eta Alphabête (2022) diziplinarteko ekoizpenak sortu ditu azken urteotan, Kanadan eta Europan.