ARTISTAK EGONALDIAN 2025 sorkuntza-prozesuaren erakusketa
Bilborock
11:30 Ibilbidearen hasiera Arriaga plazan
13:00 Ibilbidearen bukaera Bilborocken (mahai-ingurua)
Garrantzitsua: mugikorra kargatuta eta aurikularrak. Oinetako erosoak, ura, eguzkitako krema edo euritakoa gomendatzen dira.
Free Tour-Bilbao harreman-antzerkiko proiektu bat da, hainbat hiriren turistifikazioaren arazoa salatzen duena. Horretarako, bozgorailu eta espazio kritiko bat eskaintzen die auzotarrei, haiek baitira arazo horren ondorioengatik kaltetuenak. Proiektua auzokideekin eta bertako artistekin elkarlanean sortu da, tokiko kulturgintza sustatzeko eta haren aldeko apustua egiteko.
Perpetûa Vastarda Arte Bizien konpainia bat da, Nuria Hernandok (Bilbo) eta María Pizarrok (Barakaldo) 2024an eratua, sorkuntza-espazio hibridoak ekoizteko, ikertzeko eta sustatzeko helburua duena.
Gaur egun, konpainiak bi ekoizpen-lerro bereizi ditu: bata ikerketa koreografikora bideratua, eta bestea harreman-antzerkian zentratua.