
Bilborock
Mi reino por un caballo lanak mundu onirikoari, David Lynchen zinemari, Ingmar Bergmanen metafisikari eta kabaretari egiten die erreferentzia. Hiru ekitalditan banatzen da, koadro ebokatzaile baten eszenak. Lehena eta bigarrena ametsen munduan; hirugarrena, esna gaudela, fisikoagoa. Espazioak ildo nagusiak zehazten ditu. Hori dela eta, beti da desberdina, eta izaera berezia eta espezifikoa dauka antzezpen-espazio bakoitzerako.
Carla Róisín eta Baseline (Pilar Baizán) 2021ean hasi ziren elkarrekin lanean. Harrezkero, dantza, performancea eta musika elektroniko esperimentala konbinatzen dituzten pieza bi sortu dituzte. Mi reino por un caballo gune jakin baterako sortutako pieza da, eta haren lehen bertsioa Bilboko La Terminal aretoan estreinatu zen 2021eko azaroan. Ondoren, La montaña del diablo estreinatu zuten Okela Laborategian, 2023ko azaroan, MEM arte esperimentalaren nazioarteko jaialdiaren barruan, BLVARTen 2024an eta La FuNdiciOnen 2025ean.
Carla Róisínek sariak lortu ditu Jet Lag Ideak (Bilbo), Amsterdamse Fonds voor de Kunsten, De Oversteek Festival (Nímega) eta beste jaialdi batzuetan. Artista egoiliarra izan da Tragant Dansa, Muelle 3 eta Utopian Getxon. 2015ean “Poshuman” lana sortu zuen eta hainbat jaialditan aurkeztu zuen, eta 2017an Katie Duck-ekin batera aritu zen La FuNdiciOn eta Estudio 3n (Madril) aurkeztutako “Cage” lanean. Inprobisazio ekitaldiak zuzendu ditu IXO! kolektiboarekin Hika Ateneon (Bilbo).
Baselinek jaialdi entzutetsuetan hartu du parte, hala nola SÔNAR, Esperimental Club, LEM, MEM, Zsenne Bruselas, Berlin, Amsterdam. CDak eta biniloak dauzka merkatuan, eta zenbait artistaren bilduma-disko eta bideoetan ere agertu da.
Bere lanetako batzuk dantzariekin, performer-ekin eta artista bisualekin lankidetzan egin ditu, besteak beste, Itxaso Díaz, Marianela León, Carla Róisín, Mabi Revuelta.