Artistak Egoitzan 2022

web euskera artistas en residencia 2022

BILBOKO UDALAK, BILBAOESZENA – BALIABIDE ESZENIKOEN ZENTROAREN BIDEZ, “ARTISTAK EGOITZAN” LAGUNTZA PROGRAMAREN XV. EDIZIOA

2022ko beka-deialdiaren oinarriak

1. ARTIKULUA: XEDEA
1.1 Deialdi orokor hauen xedea da Bilboko Udalak 2022. urtean bekak emateko 
prozedura arautzea, hain zuzen ere, Bilbaoeszenaren “Artistak Egoitzan-2022” programa 
barruan proiektu eszenikoak garatzeko bekak.
1.2 Bilbaoeszenaren “Artistak Egoitzan-2022” programaren helburu nagusia da arlo 
eszenikoetan sorkuntza edo ikerketa prozesuak garatu nahi dituzten artistei eta erakunde 
artistikoei laguntzea, dirua eta azpiegiturak emanez.
1.3 Beketako bat, gutxienez, jendaurrean edo/eta beste artista batzuen aurrean 
aurkeztu beharreko emaitza euskara hutsez ematen duen proiektuentzat izango da; eta 
beste bekak Euskal Herriko artistentzat edo artista kolektiboentzat izango dira.
2. ARTIKULUA: DEIALDIAREN ERREFERENTZIA OROKORRAK
2.1 Bilbaoeszenaren “Artistak Egoitzan-2022” programa Bilboko Udalaren Kultura eta 
Gobernantza Sailak (Kultura Zuzendaritza) sustatzen du.
2.2 Deialdiaren finantzazioa
DEIALDI HONETARAKO DIRU KOPURUA............... 12.000 €
PEP KODEA : 2022/00012
Aurrekontu-partida: 2022 11010 33410 4809900
2.3 Deialdiaren helburuak: 
 Arte sorkuntza sustatzea, arte eszenikoei lotutako artistek garatzen dituzten 
proposamen eszenikoen bitartez.
 Arte sorkuntzan ikerketa-prozesuak bultzatzea, arlo eszenikoak eta, batez 
ere, dramaturgia berriak ardatz nagusiak izanik.
 Euskal Herrian garatzen diren sorkuntza eta ikerketa prozesuen berri ematea 
bertako artistei eta publikoari.
2.4 Beken diru-zuzkidura:
Bi laguntza mota daude:
a) Hasierako fasean dauden proiektuentzako laguntzak: laguntza bakoitza 2.000 
eurokoa izango da. Hasiera batean 4.000 euro bideratuko dira laguntza hauetarako.
b) Garapen fasean dauden proiektuentzako laguntzak: laguntza bakoitza 4.000 eurokoa 
izango da. Hasiera batean 8.000 euro bideratuko dira laguntza hauetarako.
Area de Cultura y Gobernanza Expediente 2020-044511
Kultura eta Gobernantza Saila
Motaren batean ez bada laguntzarik ematen, dirua beste motako laguntzetara 
bideratu ahalko da.
2.5 Beka kopurua, gehienez: 6.
2.6 Gehienez aurkeztu ahal den proiektu-kopurua: eskatzaile bakoitzak proiektu 
bakar bat aurkez dezake. 
2.7 Bekak emateko araubidea: norgehiagoka.
2.8 Balorazio Batzordea
Balorazio Batzordearen osaera: Kultura eta Gobernantza Sailaren zinegotzi 
ordezkaria, Kulturako zuzendariordea, Kultur Programazioko zuzendariordea eta Arte 
Eszenikoen Taldeko burua.
Instruktore teknikoa Administrazio Prozesuen zuzendariordea izango da.
Arte eszenikoen arloko adituak Balorazio Batzordearen aholkulariak izan daitezke.
3. ARTIKULUA: AURKEZTUKO DIREN PROIEKTUEN EZAUGARRIAK
Deialdira aurkezten diren proiektuek ezaugarri hauek izan behar dituzte:
 Arlo eszenikoetan eta, batez ere, eszena berriekin zerikusia duten arloetan 
sorkuntza edo ikerketa prozesu baten garapena aurkeztu behar dute, antzerkia 
edo/eta mugimendua ardatz nagusia izanik. Hala ere, ez dira baztertuko arte 
eszenikoetako diziplina tradizionalekin lotutako lanak, hala nola kaleko 
antzerkiaren, zirkuaren inguruko lanak eta bestelako lanak.
 Oinarri hauen 4. artikuluan ezarritako garapen baldintzei (iraupena, kokalekua, 
datak…) egokitzeko gai izan behar dira, eta 2.4 artikuluan aipatzen diren dirukopuruetara ere moldatu behar dira.
 Proiektu handiago baten garapen partziala izan daitezke.
4. ARTIKULUA: EGOITZAREN GARAPENA
4.1 IRAUPENA
Egoitza bakoitzak gehienez 25 eguneko iraupena du eta epealdi horretan modu 
trinkoan garatuko da, aurkeztu eta hautatutako proiektu artistikoan oinarrituta.
4.2 ESPAZIOAK ETA KOKALEKUAK
Udal lokalak jarriko dira artista hautatuen eskura, euren proiektuak garatu ditzaten. 
Hala ere, urian egon baina udalarenak ez diren lokalak erabiltzea proposa daiteke, aparteko 
izaeraz, baldin eta BilbaoEszenarentzat gain-kosturik ez badakar. Egoitza bakoitzaren 
kokaleku zehatza proiektu bakoitzaren ezaugarrien arabera adostuko da hautatutako 
artistekin.
4.3 DATAK
Deialdi honen egoitza artistiko guztiak ahal dela 2022ko uztailean, abuztuan, irailean 
eta urriko lehenengo hamabostaldian egingo dira.
Artistak edo artistek laneko asteak epealdi horren barruan proposatu ahal dituzte eta 
antolakuntzak egutegia proposatu eta azken erabakia hartuko du; bertan, ezin da jardueren 
arteko gainezarpenik egon eta egoitzen erabilera arauak bete beharko dira, espazio horiek 
Area de Cultura y Gobernanza Expediente 2020-044511
Kultura eta Gobernantza Saila
erabiltzeko prest dauden ala ez aintzat hartuta. Erabaki horiek antolakuntza eta artisten 
artean adostuko dira.
4.4 LAGUNTZA TEKNIKOA
Egoitza batzuetan, ahal bada eta antolatzaileek beharrezkoa dela iritziz gero, lan 
teknikorako bost egun izan ahal dituzte, soinua eta argiak barne, beren beregi prestatutako 
leku batean. BilbaoEszenak erabakitako bitartekoak eta teknikariak egongo dira horietan.
5. ARTIKULUA: ESKATZAILEAK
5.1. Edozein pertsona fisiko edo juridikok eska dezake beka horietako bat, oinarri 
hauen 3. artikuluan azaldutako proiektuen modukoak sustatu edo burutzeko.
5.2 Beka duten proiektuak 18 urtetik gorako artista bakoitzak edo artista taldeek 
aurkeztu ahal dituzte.
5.3 Edozein nazionalitatetako pertsonek eskatu ahal dute beka.
5.4 Diru-laguntzei buruzko 38/2003 Legearen 13. Artikuluaren arabera, diru-laguntza 
lortzeko debeku edo bazter geratzeko kasuetako batean daudenek ezin dute beka jaso edo 
emakume eta gizon arteko berdintasunari buruzko 4/2005 Legearen 24.2 Artikuluaren 
arabera.
6. ARTIKULUA.- ESKABIDEAK
6.1. Eskabidea aurkezteko epea.
Eskabideak aurkezteko epea 2022ko apirilaren 4an amaituko da (egun hori ere 
barne).
6.2. Informazioa eta eskabideen tramitazioa.
Deialdiaren inguruko informazioa BAD jaialdiaren web orrian (www.badbilbao.eus) 
argitaratuko da.
Eskabideak BAD jaialdiaren web orrian (www.badbilbao.eus) aurkeztu behar 
dira, horretarako prestatu den inprimakia betez (eskabide orria) eta oinarrietako 7. 
artikuluan adierazitako agiriak erantsi behar dira.
6.3. Eskabide orria.
Proiektu bakoitzeko eskabide orri bat bete beharko da web orrian, Udalak 
emandako ereduaren arabera eta oinarri hauen 7. artikuluan eskatzen den 
dokumentazioarekin batera. Eskabide orri ezberdinak daude artista taldeentzat eta 
norbanakoarentzat. Eskaera-orria ezberdina izango da banako artistentzat eta 
taldeentzat.
Eskaera-egileek eskaeran adierazi beharko dute nolako laguntza eskatu nahi 
duten: hasierako fasean dauden proiektuena ala garatze-fasean daudenena.
6.4. Hasierako fasean dauden proiektuak badira, 2.000 euro eskatuko dira, eta 
garatze-fasean dauden proiektuak badira, 4.000 euro.
Aurkeztutako eskabidea hobeto baloratzeko egokitzat jotzen dituen argibide 
guztiak eskatu ahal dizkie Udalak pertsona edo talde eskatzaileei.
Area de Cultura y Gobernanza Expediente 2020-044511
Kultura eta Gobernantza Saila
6.5 Aurkezpeneko hizkuntza
Proiektuak euskaraz edo gaztelaniaz bidali ahal dira.
7. ARTIKULUA: AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA
7.1 Agiriak:
 Eskabide orria (eredu ofiziala). 
 Eskatzaileak pertsona fisikoak badira, bakoitzaren NANaren fotokopia. 
Eskatzaileak pertsona juridikoak badira, eraketa-eskritura eta estatutuak eta 
IFKren fotokopia.
 Diru-laguntza eskatzen duen artistaren edo artista-taldearen curriculuma.
 Egoitza fiskala Estatu espainiarrean duten pertsonek, saria emandako aurretik, 
honako hauek aurkeztu beharko dituzte: 
a) Beren beregi ematen diola Bilboko Udalari BAIMENA egiazta dezan 
Udalarekin ez daukala zorrik. Era berean, beren beregi ematen dio 
Udalari baimena Ogasunarekin eta Gizarte Segurantzarekin ez daukala 
zorrik egiazta dezan (Bestela, Foru Ogasuneko eta Gizarte 
Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren ziurtagiriak aurkeztu beharko 
ditu). (III. ERANSKINA).
a) Erantzukizunezko adierazpena, Diru-laguntzen 38/2003 Lege 
Orokorraren 13. artikuluak eta Emakumeen eta Gizonen 
Berdintasunerako 4/2005 Legearen 24-2. artikuluak ezartzen dituzten 
debekuetako bat ere ez duela adierazten duena. (I. ERANSKINA).
b) Bilboko Udalaren aldetik, kontzeptua edozein izanda ere, inoiz 
ordainketarik jaso ez dutelako Hartzekodunen Erregistroan inskribatuta 
agertzen ez diren pertsonek, “Hartzekodunen Fitxa” behar bezala beteta 
aurkeztu beharko dute (emango zaien ereduaren arabera). Horrekin 
batera NAN/IFZ/pasaportea eta dirua sartuko den banku-kontuaren 
titulartasuna egiaztatzen duen edozein agiri ere aurkeztu beharko 
dituzte. 
Egoitza fiskala atzerrian duten pertsonek, a) atalean eskatzen den 
baimena emon beharrean, “Egoitza Fiskalaren Ziurtagiria”, egoitza duen 
nazioan eskumena duen agintariak egina aurkeztu beharko dute
7.2 Eskaria ez badago behar bezala beteta, daturen bat edo agiriren bat falta 
bada, eskaria egin duen pertsonari edo erakundeari posta elektronikoz eskatuko zaio 
akatsak zuzentzea, eta 10 egun balioduneko epea emango zaio. Ez badu horrela egiten, 
eskaria artxibatu egingo da izapide gehiagorik egin barik.
8. ARTIKULUA: BALORAZIO IRIZPIDEAK 
8.1. Aurkeztutako programak irizpide eta puntuazio hauen arabera baloratuko 
dira:
A) Proiektua baloratzeko irizpideak.................................... GUZTIRA 70 puntu 
a) Proiektuaren interes artistikoa................................. gehienez 40 puntu
Area de Cultura y Gobernanza Expediente 2020-044511
Kultura eta Gobernantza Saila
Irizpide horretan baloratu ahal diren gaiak:
Proiektua deialdian adierazitako garapen-baldintza eta helburuei egokitzea, 
berrikuntza, aurreikusitako eragina, proiektuaren interesaren eta aurrekontuaren 
arteko erlazioa.
Era berean, artista batzuek batera elkarlanean diharduten proiektuak bereziki 
baloratuko dira, proposamen berriak abian jartze aldera arlo ezberdinetako 
sortzaileak batzea sustatzeko.
b) Proiektuaren bideragarritasuna .............................. gehienez 20 puntu 
Irizpide horretan baloratu ahal diren gaiak:
Ikerketa edo sorkuntza proiektuan aurreikusten diren ekintzak edo aurrerapenak.
Egoitzaren beharra bera baloratuko da kasu honetan.
c) Euskararen tratamendua……………………...………. gehienez 10 
puntu 
Irizpide horretan baloratu ahal diren gaiak:
Euskaraz (dena edo zati bat) garatzen diren ekintzak; Sorkuntza prozesu eta 
jakinarazteko proposatutako ekintzetan euskararen erabilera.
B) Pertsona edo talde eskatzailearen balorazioa............... GUZTIRA 10 puntu
Irizpide horretan baloratu ahal diren gaiak:
Esperientzia egiaztatua; proiektua garatzeko gaitasuna; curriculum artistikoa.
9. ARTIKULUA: PROIEKTUEN HAUTAKETA
9.1 Bekak emateko proposamena egin aurretik, aurkeztutako eskabideak erkatu 
eta horien lehentasun-ordena ezarriko da, aurreko artikuluan agertu diren irizpideen 
arabera. Horrela, baloraziorik onena izan duten eskabideei beka emango zaie, deialdiren 
oinarri espezifikoetan ezarritako aurrekontua inola ere gainditu gabe.
9.2 Beka jasotzeko eskubidea izateko, proiektu bakoitzak gutxienez 50 puntu 
izan behar ditu. 
9.3 Balorazio Batzordeak, beharrezkotzat jotzen badu, hautagai bakoitzari 
elkarrizketa egin ahal dio, eta elkarrizketa horiek deialdi honi lotutako gaiak izan behar 
dituzte helburu. 
9.4 Gutxieneko puntuazioa lortuta, Balorazio Batzordeak onuradunak 
proposatuko ditu puntuazioaren eta hautaketa-irizpideen arabera, eta proiektu 
bakoitzerako diru-kopuruak ere proposatuko ditu. Hasiera batean, proposamena 
2022ko maiatzaren 27an jakinaraziko da.
9.5 Hautatu den proiekturen bat, uko egiteagatik edo beste edozein arrazoigatik, 
egingo ez dela aurreikusten bada, Balorazio Batzordeak ordezkoen zerrenda proposatu 
ahal du.
10. ARTIKULUA: BEKEN AMAIERAKO ZEHAZTAPENA
10.1 Balorazio Batzordea aukeratutako artistekin eta konpainiekin jar daiteke 
harremanetan, informazio gehiago eskatzeko eta, hala badagokio, elkarrizketa 
pertsonala egiteko.
Area de Cultura y Gobernanza Expediente 2020-044511
Kultura eta Gobernantza Saila
10.2 Behin proiektuak hautatuz gero, antolakuntza eta artisten arteko lankidetza 
prozesua hasiko da, eta garatu nahi den proiektuarekin zerikusia duten gaiak zehaztuko 
dira.
10.3 Prozesu horretan zehaztu beharrekoak hauexek dira:
 Behin betiko kokalekua eta datak.
 Egoitzaren tutorea(k) edo laguntzaile artistikoa(k) izan litezkeenak. 
(BilbaoEszenak bere gain hartuko du lagun egitearen kostua hautatutako 
artistek haiei proposatutako lagun egite artistikoa izango badute soilik.)
 Eskatzaile bakoitzari ordaindu beharrekoa.
 Bilbaoeszenak egin ditzakeen ekarpen teknikoak.
10.3 Udalaren organo eskudunak beka ematea eta diru-kopurua onetsi behar 
ditu.
Hala ere, diru-laguntzak emateko, kreditu nahikoa eta egokia egon behar da dirulaguntza ematea erabakitzen den unean.
10.4 Prozesu hori amaituta, artistek eta antolakuntzak programaren baldintzak 
onartzen dituztela izenpetuko dute dokumentu batean.
11. ARTIKULUA: EBATZI ETA JAKINARAZTEKO EPEA 
11.1 Eskabideak ebatzi eta eskatzaileei jakinarazteko epea gehienez hiru hilekoa 
da, eskabideak aurkezteko epea amaitzen denetik hasita.
Saritutako eta ukatutako beken jakinarazpenak baliabide elektronikoen bidez 
egingo dira. BAD Jaialdiko web orrian (www.badbilbao.eus) ere argitaratuko dira.
11.2 Bekak ematea edo ukatzea erabakitzen duen Ebazpenak administraziobidea amaituko du. Ebazpen horren aurka interesdunak berraztertzeko errekurtsoa 
aurkeztu ahal izango dio administrazio-egintza eman duen organoari, hilabeteko epean,
horren berri duen egunetik hasita. Epe hori amaitzen denean bakarrik jarri ahal izango 
du administrazioarekiko auzi-errekurtsoa.
11.3 Hautatu ez diren proiektuen dokumentazioa ez da itzuliko, eta deialdia 
ebatzi ondoren suntsitu egingo da.
12. ARTIKULUA: BATERAGARRITASUNA BESTE DIRU LAGUNTZA 
BATZUEKIN
12.1 Bilboko Udaletik jasotzen diren bekak bateragarriak dira beste administrazio 
edo erakunde pribatu nahiz publiko batzuetako diru-laguntza, beka edo laguntzekin.
12.2 Nolanahi ere, diru-laguntza edo beste bide batzuetatik eskuratu den 
finantzazioa, ezin daiteke beka emandako proiektuaren kostua baino handiagoa izan.
12.3. Pertsona edo erakunde onuradunek udal ebazpenaren ondoren proiektu 
bererako beste herri administrazio batzuetatik diru-laguntzak jasotzen badituzte, Bilboko 
Udalari derrigorrean jakinarazi beharko diote, hilabete baino lehenago dagokion 
jakinarazpena jasotzen dutenetik.
Area de Cultura y Gobernanza Expediente 2020-044511
Kultura eta Gobernantza Saila
13. ARTIKULUA: BEKA ORDAINTZEA 
13.1. Beka honela ordainduko da:
 % 75 egoitza artistikoaren hasieran, dagokion kontratua sinatutakoan.
 Beste % 25a egoitza zehatz baten memoria aurkeztu ondoren.
Ordainketa aldez aurretik egiterakoan, pertsona onuradunari ez zaio bermea 
ezartzea eskatuko.
13.2. Bekaren diru-kopuruaren barruan daude egoitza egonaldiaren ondorioz 
erator daitezkeen bidaia, ostatu, dieta, eta abarretarako gastuak, artista bakoitzari 
dagozkionak.
13.3. Onartutako beka banku-transferentzia bidez ordainduko da, Udal honen 
Hartzekodunen Erregistroan ageri den pertsona edo erakundearen kontu korrontean 
dirua sartuz.
13.4. Ez da finantza-laguntzarik emango, Bilboko Udalak diruz lagundutako beste 
edozein proiektu edo programa bat guztiz justifikatuta ez badauka erakunde 
eskatzaileak. 
14. ARTIKULUA: PERTSONA EDO ERAKUNDE ONURADUNAK ETA 
BILBOKO UDALAK BEKAREN PUBLIKO EGITEA
14.1 Beka jasotzen duen edozein pertsonak edo erakundek publiko egin behar 
du udal finantzazio hori, eta proiektua Bilbaoeszenaren “Artistak Egoitzan 2022” 
programaren laguntzaz burutu dela aipatu beharko du; halaber, sortzen dituen material
inprimatuan (kartelak, foiletoak, informazio orriak…), oroigarrietan, bitarteko elektroniko 
edo ikus-entzunezkoetan eta idatzizko komunikabideetako iragarkietan dagokion 
logotipoa agertu beharko da.
Horretarako, logotipoa pertsona edo erakunde interesatuen esku jarriko du 
Bilboko Udalak.
14.2 Bilboko Udalak eta Bilbaoeszenak euren artxiboetarako ikus-entzunezko 
materiala eta komunikazio-euskarriak lortzeko eskubidea dute.
15. ARTIKULUA: ONURADUNEN BETEBEHARRAK 
Onuradunak betebehar hauek ditu:
 Beka jaso duen proiektua burutu behar du, alde biek aldez aurretik adostu 
bezalaxe eta ezartzen den eguneko lan saioa betez.
 Sorkuntza-proiektuak badira, laguntza ekonomikoaren % 15 eta % 20 bitartean 
egoitzaren ekoizpena kudeatzeaz arduratzen den pertsona edo erakunde bat 
kontratatzeko erabili behar da. Pertsona edo erakunde hori, eragingarritasun 
kontuengatik, tokiko agentea (Bilbokoa) izatea aholkatzen da. Horretarako, onuradunak
hala eskatzen badu, produkzio eszenikoan adituak diren Bilboko pertsonen edo 
erakundeen zerrenda emango zaio.
 Lanaren amaierako aurkezpena edo/eta ekintza pedagogiko edo didaktikoren bat 
egin behar du publikoarekin edo beste artista batzuekin, beka ez beste ordainsaririk jaso 
gabe.
Area de Cultura y Gobernanza Expediente 2020-044511
Kultura eta Gobernantza Saila
 Beka eman duen erakundearen aurrean egiaztatu behar du beka eskuratzeko 
baldintza eta eskakizunak betetzen dituela, jarduera gauzatu duela eta bekaren xedea 
bete duela.
 Beka eman duen erakundearen egiaztapen-jarduketei men egitea.
 Diruz lagundutako jardueretarako bestelako diru-laguntza, diru-sarrera edo 
baliabideak eskuratu dituela jakinarazi behar dio beka eman duen erakundeari, eta 
horren berri izan bezain laster jakinarazi beharko dio, betiere, jasotako diruaren erabilera 
egiaztatu baino lehen.
 Oinarri hauen 14. artikuluan aipatzen diren zabalkunderako neurriak hartzea.
16. ARTIKULUA: BEKEN JUSTIFIKAZIOA 
16.1. Justifikatzeko epea.
Eman diren bekak justifikatzeko epea hilabete batekoa da, jarduera amaitzen 
denetik zenbatzen hasita.
16.2. Justifikatzeko modua.
Beka justifikatzeko, pertsona edo erakunde onuradunak proiektuaren justifikaziokontua aurkeztu beharko du.
Justifikatzeko kontuak hauxe izan behar du:
a) Proiektua burutzeko egin diren jardueren memoria.
b) Tutorearen edo tutoreen egiaztagiria, edo, behar denean, Bilbaoeszenaren 
arduradunena, proiektuaren helburuak bete direla eta lanaren aurkezpena edo ekintza 
pedagogiko edo didaktikoa publikoarekin edo beste artista batzuekin egin dela 
egiaztatzen duena.
17. ARTIKULUA: BEKA ITZULTZEA
17.1 Justifikatzeko derrigortasuna bete ezean edo nahikoa justifikatzen ez badu, 
jasotako diru-kopurua itzuli beharko du, berandutzako interesak barne, diru-laguntzei 
buruzko 38/2003 Legearen 37. artikuluaren 1. puntuan ezarri bezalaxe.
17.2 Hautatutako proiekturen bat berorren arduradunari edo arduradunei egotzi 
ahal zaien arrazoi batengatik burutzen ez bada, edo amaierako emaitzak proiektu 
artistikoarekin edo hasierako aurrekontuarekin argi eta garbi, eta, ebaluatzeko moduren 
bat erabilita, bat egiten ez badu, eman zaion laguntza osoa edo zati bat itzuli beharko 
du.
18. ARTIKULUA: ARAUDIA
Lehiaketa honetan parte hartzeak arauok osorik onartzen direla esan gura du. 
Oinarrietan araututa ez dagoenerako, ordezko izaeraz, Bilboko Udalaren eta zuzenbide 
publikoko bere erakundeen eta entitateen deialdiaren bidez diru-laguntzak emateko 
oinarriak arautzen dituen Ordenantza Orokorra aplikatuko da. Bilboko Udalak 2016ko 
ekainaren 30ean onartu zuen ordenantza hori eta Bizkaiko Aldizkari Ofizialean, 2016ko 
uztailaren 20ko 138 zenbakian argitaratu zen.

7. ARTIKULUA: AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA
7.1 Agiriak:
 Eskabide orria (eredu ofiziala).
 Eskatzaileak pertsona fisikoak badira, bakoitzaren NANaren fotokopia.
Eskatzaileak pertsona juridikoak badira, eraketa-eskritura eta estatutuak eta
IFKren fotokopia.
 Diru-laguntza eskatzen duen artistaren edo artista-taldearen curriculuma.
 Egoitza fiskala Estatu espainiarrean duten pertsonek, saria emandako aurretik,
honako hauek aurkeztu beharko dituzte:

a) Beren beregi ematen diola Bilboko Udalari BAIMENA egiazta dezan
Udalarekin ez daukala zorrik. Era berean, beren beregi ematen dio
Udalari baimena Ogasunarekin eta Gizarte Segurantzarekin ez daukala
zorrik egiazta dezan (Bestela, Foru Ogasuneko eta Gizarte
Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren ziurtagiriak aurkeztu beharko
ditu). (III. ERANSKINA).

a) Erantzukizunezko adierazpena, Diru-laguntzen 38/2003 Lege
Orokorraren 13. artikuluak eta Emakumeen eta Gizonen
Berdintasunerako 4/2005 Legearen 24-2. artikuluak ezartzen dituzten
debekuetako bat ere ez duela adierazten duena. (I. ERANSKINA).

b) Bilboko Udalaren aldetik, kontzeptua edozein izanda ere, inoiz
ordainketarik jaso ez dutelako Hartzekodunen Erregistroan inskribatuta
agertzen ez diren pertsonek, “Hartzekodunen Fitxa” behar bezala beteta
aurkeztu beharko dute (emango zaien ereduaren arabera). Horrekin
batera NAN/IFZ/pasaportea eta dirua sartuko den banku-kontuaren
titulartasuna egiaztatzen duen edozein agiri ere aurkeztu beharko
dituzte.
Egoitza fiskala atzerrian duten pertsonek, a) atalean eskatzen den
baimena emon beharrean, “Egoitza Fiskalaren Ziurtagiria”, egoitza duen
nazioan eskumena duen agintariak egina aurkeztu beharko dute

7.2 Eskaria ez badago behar bezala beteta, daturen bat edo agiriren bat falta
bada, eskaria egin duen pertsonari edo erakundeari posta elektronikoz eskatuko zaio
akatsak zuzentzea, eta 10 egun balioduneko epea emango zaio. Ez badu horrela egiten,
eskaria artxibatu egingo da izapide gehiagorik egin barik.

Copyright © 2022 BAD BILBAO

B.A.D Bilbao Antzerkia Dantza - Festival de Teatro actual y Danza Contemporánea de Bilbao