“365”

“365”

DENIS MARTÍNEZ ROQUE
Euskadi

50 mins | Dantza garaikikdea | Adin guztietarako

Erabateko estreinaldia

Teatro Campos Antzokia (Sala Teatro Aretoa)
urriak 17 (19:00)

Sinopsis

Nire sorterrian ez dago alde handirik urtaroen artean. Hori dela eta, beti amets egin dut urtaroek zelan eragingo zidaten, mentalki eta fisikoki. Zenbait urte daramatzat Bilbon bizitzen, eta urtaro desberdinek dakartzaten aldaketa emozionaletako asko bizi ahal izan ditut. Argi-aldaketa eta argiaren kalitatea dira gugan eragin handiena duten gorabeheretako bi. Horregatik, proiektu honen ikerketa aurrera eramateko balio izan zigun osagai eszeniko horren garrantzia nabarmendu nahi izan dut: argiaren koloreen eraginez interpreteek sentitzen zituzten emozioak bizitzea eta, horren bidez, Euskadin eman nuen lehenbiziko urtean bizi izan nituen emozioak eraikitzea.

Konpainia

Konpainia 2009an sortu zen, Denis Martínez Roqueren koreografia-kezketatik. Koreografo gisa, Kubako Endedans Ballet Garaikidearen konpainiaren errepertoriorako lanak sortu ditu. Errepertorio hura indarrean egon zen 2015erarte. Kubako Arte Eszenikoen eta Kultura Ministerioaren laguntzarekin sortu zen, eta aipamen eta sari ugari jaso ditu.
Denis 2014an iritsi zen Euskadira, eta etapa berri bati ekin zion. Besteak beste, Juntas somos Broadway (Elkarrekin Broadway gara) —Muxikebarrin estreinatua, 2021ean— eta Allegro Ma Non Troppo (Bilbao Aurrera 2021 Planaren barruan) sortu zituen. 365 lanak Eusko Jaurlaritzaren laguntza izan du Dantzan Bilaka 2021 programaren barruan, eta Bilboko Udalaren Artistak Egoitzan programarena ere bai.

Fitxa artistikoa

Zuzendaritza eta ekoizpena: Denis Martínez Roque
Antzezleak: María Andrés, Aiala Echegaray, Garazi Arrese
Argazkiak: Yone Estivariz
Bideoa: Marian Gerrikabeitia
Soinua: Ibon Aguirre
Argiztapenaren diseinua: Arantxa Flores
Laguntzak: Eusko Jaurlaritza (Dantzan Bilaka 2021)
Egoitzak: Museo Artium, Azala, Harrobia, Espacio Invisible, Anima Eskola, Artistak Egoitzan – Bilbaoeszena 2022

Copyright © 2024 BAD BILBAO

B.A.D Bilbao Antzerkia Dantza - Festival de Teatro actual y Danza Contemporánea de Bilbao

INSTALACIÓN FOTOGRÁFICA “ESTO ES UN CUERPO”

Esto es un cuerpo proiektu artistiko bat da, liburu-bilduma batean gauzatzen dena, eta arreta berezia eskaintzen dio mundu honetan argazkigintzaren eta literaturaren bidez bizitzearen esperientziari. Liburu bakoitza gorputzaren zati bati eskainita dago. Hala, zenbaki bakoitzarekin gorputz guztia osatzen da, eta gorputz kolektibo bat sortzen da, papera gainditu eta komunitate, ekintza eta hausnarketa kolektibo bihurtzen dena. Gorputza zatitzeak, atal bakoitzean zooma egiteak, oharkabean pasatu ohi diren xehetasunei erreparatzeko aukera ematen digu, baita gorputzari buruz ustez dakiguna birpentsatzeko ere.

Esto es un cuerpo lanak hedapen-, pentsamendu- eta sorkuntza-kanal bat irekitzen du gorputzaren materialtasunetik, modu kolektiboan hausnartzeko eta jarduteko; gorputza elkarrizketaren erdigunean jartzen du aro teknologiko honetan, non gure gorputzak pantaila hutsa baino ez diren, ekoizten badute soilik balioa duteneko mundu batean.

Argazkiak eta testua uztartzetik abiatzen gara, amaiezina den eremu batean, hau da, artearen eremuan, adierazpen-modu berriak esploratzeko asmoz; artistak eta publikoa kultura bisual bat sustatzera eta barneratzera gonbidatzen ditugu, irudimena eta gogoeta kritikoa sustatzeko gune plural eta ireki gisa.

Erakusketa honen arabera, irudia pentsamenduaren sortzaile eta hausnarketa kritikoaren bultzatzaile da, baina inoiz ez modu isolatuan. Hala erakusten dute zubiaren alde batean eta bestean lurrean jarritako zortzi QR kodeek; argazki bakoitzaren informazioa zabaltzen dute kontatutako istorioen eta literatura-sorkuntzen bidez. Halaber, ekintza kolektibo bat da, gure gorputz indibidualen hauskortasuna agerian uzten duena eta haien kolektibitatean eta komunitatean datzan indarra ospatzen duena. Zalantzarik gabe, elkarrekin hobeak gara. Gainerako pertsonek eta gertatzen zaizkigun gauzek gugan eragiten dutenean, eraldatu egiten gara. Gehiegi zigortutako gorputzen pisutik askatu nahi dugu geure burua. Izan ere, geure burua azaltzea geure burua erreibindikatzea ere bada.

Ainhoa Resano artista komisario duen “Esto es un cuerpo” erakusketa Ana Jarque, Carol Caicedo, Carlota Visier eta Laura C. Velaren ideia original bat da, Comisura argitaletxeak argitaratuta.

Erakusketa honetako argazkiak Laura C. Velak eta Malu Reigal-ek egin dituzte.

"*" indicates required fields

Proyectos de artistas individuales*
DD slash MM slash YYYY


Documentos que se tiene que adjuntar:
  • PDF del proyecto.
  • Copia del DNI.
  • Declaración del responsable (Anexo I).
  • Declaración del responsable (Anexo II).
  • Autorización (Anexo III).
Tipos de archivos aceptados: pdf, doc, docx, Tamaño máximo de archivo: 10 MB.
Accepted file types: pdf, doc, docx, Max. file size: 10 MB.
Accepted file types: pdf, doc, docx, Max. file size: 10 MB.
Accepted file types: pdf, doc, docx, Max. file size: 10 MB.
Accepted file types: pdf, doc, docx, Max. file size: 10 MB.
Accepted file types: pdf, doc, docx, Max. file size: 10 MB.