Antes de que llegue la bestia

Contraseña para el vídeo vimeo: bestia2020

Antes de que llegue la bestia

Cia. Ensalle
Galizia

60 mins | Dramaturgia berriak  |

Estreinaldia euskaraz

Harrobia
urriak 21 (20:00)

Sinopsis

Piztia da piezaren hitz gakoa. Piztia politiko eta ekonomikoa, piztia soziala, piztiak gure gorputzetan utzi duena, neure piztia. Begirada egungo testuinguru sozio-politikoan kokatzen da, gaurko egunean. Nola dagoen eraikita sistema, nola eragiten digun, nola erlazionatzen garen, nola utz dezakegun piztia agerian, nola suntsi dezakegun ebidentzia.
Piztia iritsi aurretik ENSALLEren azken lanetako bat da, Pedro Fresnedaren zuzendaritzapean eta testuarekin, eta Canchales testuinguruan kokatuta dagoena. 2016tik, konpainiak sustatutako ikerketa eszenikoko ekimen bat da, eta, bertan, eszena garaikideko sortzaileak beren sorkuntza prozesuetan parte hartzera gonbidatzen dituzte.
Lan berri honetarako, Terrorismo de autor (ikus-entzunezko kolektiboa), Antoine Forgeron (argiztapen-teknikaria, zuzendari teknikoa) eta Sergi Fäustinoren (dantzaria, sortzailea) lankidetza izan dute sorkuntza prozesuan. Eta AGADIC-Galiziako Xuntaren laguntzarekin ekoizpenean.
Antzezlanak hizkuntza eszenikoak (antzerkia, dantza, ikus-entzunezkoak) uztartzen ditu, eta konpainiaren zeregin eszenikoari datxekion oinarri sozio-politikoa du.

Konpainia

ENSALLE, lengoaia berrietaranzko sorkuntza eszeniko garaikideko konpainia, Raquel Hernández, Pedro Fresneda eta Artús Rei sortzaileen eta 2005etik elkarrekin egindako ibilbidearen batura da. Haien sorkuntzak lan jarraitu baten emaitza dira, eszenara formatu ertaineko proposamenak eramanez, diziplina artekoak, bizitzari atxikitako eduki sozio-politikoa dutenak, eta beste sortzaile batzuekin lankidetzan. Espainia, Portugal, Mexiko, Txile, Uruguai eta Argentinako antzoki, zirkuitu eta jaialdietan aurkeztu dituzte euren lanak.

Fitxa artistikoa

Antzezleak: Raquel Hernández, Artús Rei ,Pedro Fresneda

Zuzendaritza eta testua: Pedro Fresneda

Ikusentzunezkoak: Terrorismo de autor

Argazkiak: Bieito Rei, Alba Acuña Blanco, Antía Pérez Iglesias

Argiztapena eta espazio eszenikoa: Pedro Fresneda

Laguntza artistikoa: Terrorismo de autor, Antoine Forgeron, Sergi Fäustino

Laguntzak: AGADICXunta de Galicia, INAEM

Banaketa eta ekoizpena: María Costa

Copyright © 2022 BAD BILBAO

B.A.D Bilbao Antzerkia Dantza - Festival de Teatro actual y Danza Contemporánea de Bilbao