Antigone edo ezetzaren beharra

Antigone edo ezetzaren beharra

Horman Poster kolektiboa
Euskadi

60 mins | Antzerki garaikidea | Euskera

Gazte-helduentzat

Harrobia
urriak 17 (20:00)

Sinopsis

Antigone obra klasiko ezin garaikideagoa da eta ezinbestekoa zen haren oihartzunak euskaraz entzunaraztea. Bertsio libre honek mendeetako gatazka ebatzigabeak oholtzaratzen ditu, begirada umoretsu bezain tragikoz. Antzezlan hau, jendarteko arauak, familia kodeak, botere harremanak, egitura desegituratuak eta hauek guztiak kolokan jartzen dituzten pasioen salda odoltsua da. Pertsonaia poliedriko eta indartsuz hezurmamitutako festa distiratsu bat.

Konpainia

Horman Poster kolektiboa, Matxalen de Pedrok eta Igor de Quadrak 2010ean sortua, antzerki pieza berritzaile eta esperimentalak ekoizten dihardu azken 10 urteetan. Kolektiboak testuinguru eszeniko anitzetan sortu eta mugitu izan ditu bere lanak. Askotan Euskal Herritik kanpo aukera gehiago izan dituen arren (Espainian, Portugalen eta Italian batik bat), euskaraz ekoizten jarraitzeko asmoari eutsi dio, lekuko kulturarekin duen konpromezuari jarraika. 2019tik aurrera, Maite Aizpurua, Jon Ander Urresti eta Xanti Agirrezabala (Dantzertiko Arte Dramatikoko lehenengo promozioko titulatuak) kolektiboan integratuz, nortasun anitz eta freskoago bat erantsi diote kolektiboari “Antigone edo ezetzaren beharra” antzezlana sortuz (2020ko Azpeitiko Antzerki Topaketetako Saria).

Fitxa artistikoa

Testuak: Sofokles, Jokin Zaitegi, Anouilh, Brecht, Zambrano eta Zizek-en testuetatik abiatutako idazketa kolektiboa

Dramaturgia eta zuzendaritza: Igor de Quadra

Dramaturgia eta interpretazioa: Xanti Agirrezabala, Maite Aizpurua, Matxalen de Pedro, Jon Ander Urresti 

Eszenografia: Miriam Isasi 

Jantziak:  Alberto Sinpatrón 

Argiztapena: Arantza Flores 

Soinua: Asier Renteria

Argazkiak: Aitane Goñi, Yuri Agirre

Bideoa: Arriguri

Laguntzak: Kulturaz Azpeitiko Kultur Kooperatiba, Garaion Sorgingunea, Arriaga Antzokia, Eusko Jaurlaritza

Copyright © 2022 BAD BILBAO

B.A.D Bilbao Antzerkia Dantza - Festival de Teatro actual y Danza Contemporánea de Bilbao