GIZAKISHORT filma laburra

Contraseña vídeo vimeo: Gizaki2020

 

GIZAKISHORT filma laburra

Lali Ayguadé Company
Catalunya

40 mins | Filma laburra, dantza, elkarrizketa laburra |
La Fundición
urriak 15 (19:00)

Sinopsis

Denbora izan duzu. Zure burua aurkitzeko denbora? Berriz galdu barik? Zure barruan?
Lali Ayguadé & Akira Yoshida dantzarien “Gizaki” honek bakardadean egotearen babesgabetasuna, lagunik eza eta arimaren hondoratzea gogorarazten dizkigu bakardadearekin topo egitean.
Zinemako film labur bat, Covid-19aren konfinamenduan, 2020an, sortutako 2020 “Gizaki” antzerki-dantzan oinarritua.

SINOPSIS DANTZA:
Gizaki obra Covid-19ak eragindako berrogeialdian zehar sortua da, eta, beraz, berrogeialdiaren kutsua du. Bi pertsonaia elkarrekin bizi dira gela batean, Akira Yoshida eta Lali Ayguadé, eta jarriko dira aztertzera zer den gizakia, ideia batetik abiaturik: gizakiak mekanismo konplexu bat gara, eta ez gara gai hura konprenitzeko.

Konpainia

Lali Ayguadé Konpainia 2013an sortu zen, Bartzelonan. Konpainiaren zuzendariak, Lali Ayguadé-k, nazioarteko ibilbide luzea egin du, eta nabarmentzekoa da ibilbide horretan munduko dantza-konpainiarik ospetsuenetan egindako lanak eta izandako parte hartzeak.

Konpainiak lan-errepertorio esanguratsu bat du, formatu bateko eta besteko obrez osatua: nahiz sorkuntza propioak, aretorako (Kokoro, 2015ean; iU an Mi, 2017an; Hidden, 2020an), kalerako edo ezohiko espazioetarako (Incognito, De camino al otro, Underneath, Gizaki); nahiz beste artista batzuekiko lankidetzak, hala nola Guilhem Chatir (Here, 2018) eta Joana Gomila (Sa Mateixa, 2018).

Gizaki, beraz, Laly Ayguadé eta Akira Yoshida artisten arteko topaketa artistikoaren emaitza da, 2019an topatu baitziren. Mugitzean darakusten antzeak eta elkarren artean duten kidetasun artistikoak esperientzia bakan bat ekarri dute emaitza gisa, eta publikoarekin konpartitu nahi dute, harik eta auzitan jarri arte are beren zaurgarritasuna bera.

Fitxa artistikoa

FILMA LABURRAREN FITXA TEKNIKOA

Zuzendaritza: Edu Perez 

Jatorrizko ideia eta kontzeptua: Lali Ayguadé & Akira Yoshida 

Ekoizlea: Nico Ricchini

Ekoizpen-burua: Fanny Cleyrat

Argazkiak: Roger Llonch

Argitaratzaile: Nil Gallifa

Musika egilea: Casual Melancholia

Jantzien diseinua: Cristian Betancurt & Ferran Casanova Gaffer, Nathan Grimes

Ganberako laguntzailea: Genís Casals

Irudia: Alsina Mandarina

Ahotsa: Patricia Rezai

Ekoizpena: Big Story Productions & Lali Ayguadé Company

Koprodukzioa: Dansa Quinzena Metropolitana & Mercat de les Flors

Eskerrak: Casa Riba, Eden Studio BCN, Zeferino, Aclam, Location Support Agosto, Jaume Jordana, Choreoscope Festival, Citerne Live

DANTZAREN FITXA TEKNIKOA

Sorkuntza eta interpretazioa: Lali Ayguadé & Akira Yoshida

Ekoizpena eta banaketa: Big Story Productions

Musika: Fanny Thollot, Marc Ribot, Jozef Van Wissem y Taijin Kyofusho

Laguntzak: nunArt bcn, L’Obrador Espai de Creació, 

 

Ikuskizun hau mugen alde bietako PYRENART kooperazio-proiektuaren onuradura da, Interreg V-A Espainia-Frantzia-Andorra programaren bidez (POCTEFA 2014-2020)

Copyright © 2022 BAD BILBAO

B.A.D Bilbao Antzerkia Dantza - Festival de Teatro actual y Danza Contemporánea de Bilbao