I don´t worry me

I don´t worry me

ATRESBANDES + Bertrand Lesca & Nasi Voutsas
Erresuma Batua-Catalunya

75 mins | Antzerki-performance | Ingelesa-Gaztelera

Estreinaldia Euskadin

Harrobia
urriak 22 (21:00)

Sinopsis

Antzerkigintza biluzi eta nagusiki antzezle izatetik abiatuta, ia hutsik dagoen espazio batean, errealitatea eta fikzioa nahastuz, artearen eta politikoki zuzena denaren arteko tentsio desberdinak eszenaratzea proposatzen duen muntaia eszenikoa aurkezten du IT DON 'T WORRY ME ikuskizunak.

Konpainia

Bi kolektibo eszenikoren konplizitatetik sortutako proiektua da: ATRESBANDES eta Bertrand Lesca eta Nasi Voutsas bikotea. Alde batetik, ATRESBANDES taldeak ibilbide eklektikoa garatu du formatu eta gai desberdinetako lanekin (Solfatara, Locus Amoenus, All In, Coda), eta, bestetik, Lesca eta Voutsas, aktore-jokoan oinarritutako antzerkigintza batetik, hainbat gai jorratu dituzte, hala nola Europar Batasuneko herrialdeen desberdintasunak (Eurohouse) edo ekialdearen eta mendebaldearen arteko talka (Palmyra).

Fitxa artistikoa

Kontzeptua eta performancea/ Concepto y performance: (Mónica Almirall, Miquel Segovia, Albert Pérez Hidalgo) y Bertrand Lesca & Nasi Voutsas.

Soinua: Miquel Segovia, Nasi Voutsas.

Teknika: Ana Rovira

Ekoizpena: Hattie Gregory

Laguntzak: Arts Council England, Festival de Otoño, Centre Civic Navas, Teatre Lliure, Battersea Arts Centre, HOME (Manchester), GIF (Gateshead), Famham Faltings, Institut del Teatre.

Joera Berrien Ikuskizun Saria 2020

Copyright © 2022 BAD BILBAO

B.A.D Bilbao Antzerkia Dantza - Festival de Teatro actual y Danza Contemporánea de Bilbao