Público adulto. *Espectáculo integramente con desnudo”
# JUANA DOLORES # oso diva mugimendu asanbleario baterako
Juana Dolores
Catalunya
Estreinaldia Euskadin
Teatro Campos Antzokia (Sala Cúpula Aretoa) urriak 16 (18:30) |
---|
Sinopsis
# JUANA DOLORES # *oso diva mugimendu asanbleario baterako* bakarkako performancea da, zeinak ideologia, sinbologia eta terminologia marxista-leninista testuingurutik kanpo aterata, gizabanakoaren mina komunitatearen aurrean erakusten baitu, sozialki eta kulturalki sexualizatua izateko desio gisa, aitorpen gisa, maitasun-adierazpen gisa.
"Ez dut justifikazioetan sinesten. Nork bere burua zuritzea koldar eta traidoreen kontua da. Basoa susmatzen jarraitzen dut, han, urrutian/aldamioetatik. Hala ere, urrezko haize batek eta nire oinek zalantza egiten dute/eta nire mihiak zalantza egiten du/eta nire harrotasunak zalantza egiten du: nire desoreka inozoa, eusten didan ideologiaren kontra oldartuz."
Konpainia
Juana Dolores (1992, El Prat de Llobregat), Kataluniako etorkin andaluziarren alaba. @HYBRIS.VIRAL tramankulu zibernetikoaren sortzailea eta koordinatzailea da, non, Sandy Moldavia artistarekin batera, internet osteko aroan zaintza-praktikak (kuratorialak) garatzen dituen.
#Juana Dolores # * oso diva mugimendu asanbleario baterako * (2019-2020) bere lehen antzezlana da eta Antic Teatrek ekoitzi du Bartzelonan; gaur egun, bigarrengoan ari da lanean,*HIT ME IF I'M PRETTY* edo “Vladimir Maiakovskik bere buruaz beste egingo du maitasunagatik” (2020-2021). Bideoaren eta poesiaren mugei buruz ere hausnartzen du, “GARBIKETA” eta “SANTA BARBARA” ikus-entzunezko azken piezetan ikus daitekeen bezala. Aurten, poesia katalanaren 56. Amadeu Oller saria jaso du, Bijuteria poemategiagatik.
Fitxa artistikoa
Sortzailea (zuzendaritza, antzezlea eta testua): Juana Dolores
Komisario politikoak: Josemi Gutiérrez, Kevin Guerrero
Soinuaren diseinua: Sofía A. Martori
Argiaren diseinua: Adriá Juan Garriga, Semolina Tomic
Kantutegiaren diseinua eta edizioa: Sandy Moldavia
Laguntza artistikoa: Semolina Tomic, David Aguilar, Rita Rakosnik
Ekoizpena: Antic Teatre
Eskerrak: Antic Teatre, TNT, El Graner, Can Felipa