LAS 2 EN PUNTO
AS MARIAS
Euskadi
14 urtetik gorakoentzat
La Fundición urriak 18 (21:00) |
EROSI SARRERAK |
---|
Sinopsis
Maruxa eta Coralia Fandiño Konpostelako bi ahizpa dira, familia anarkista batean
sortuak. Espainiako Gerra Zibilean, zapalkuntza frankistaren botere-abusuak jasan
zituzten zuzenean, eta gizartean baztertuta geratu ziren. Gertaera horrek betiko
aldatuko ditu, eta bi pertsonaia karismatiko, xelebre eta famatu izango dira Santiagon.
Bi emakume hauek gerra osteko kaleetan zehar paseatzen dute, generodesberdintasunei aurre egiten eta biziaren alde borrokatzen. Euren mundu zoroa
sortuko dute, iraultzaz eta uste sendoz beteriko espazio batean.
Konpainia
Konpainia 2016an sortu zen,
Arte Eszenikoen Sorkuntzaren
Lehenengo Saria jaso ondoren (Art Jove 2016) euren lehenengo lanari esker: “Las 2
en Punto”
Harrezkero, konpainiak arte eszenikoen eremu guztiak ikertu ditu, berak sortutako
ikuskizunak antzezteko. Haien proiektuen artean “Los bráquets de Afrodita” triologia
dago, baita zenbait ikerketa proiektu eta lan ere, esate baterako, “Antra Escénica” eta
“Ágora consultora”. 2019an “ACT-BAD” saria jaso zuten, “Las 2 en Punto” lanaren
bertsio laburrarengatik
Fitxa artistikoa
- Kontzeptua eta performancea: As Marias
- Soinua eta kamera: Filar Prim Productions
- Laguntza:Sergio Baos Teknika: Alberto Codes
- Ekoizpena: As Marias
- Eskerrak: Kake Portas, Toni Amengual, Quique Mongay, Josep Orfila, Diego Ingold, Neus Nadal, Pau Aulí