LP (Long Play)

LP (Long Play)

OLGA_CIRQANALOGIQUE
Frantzia-Uruguai

50 mins | Zirku garaikidea-Musika | Adin guztietarako

Estreinaldia Estatuan

Harrobia
urriak 14 (19:00)

Sinopsis

Erresistentzia-aldarria da Long Play, milurteko berriaren dekadentzian zehar aurrera egiten duena. Ikusizko eta soinuzko azpimundu bat, non gure identitateak dantzan ari diren eta giza hauskortasun-arrakala urratzen duten, diskurtso politikoen, freak showen, migrazio-bulegoen eta Errenazimenduko margolanen artean.

Konpainia

Olga konpainia Tolosan (Frantzia) jaio zen, 2017 eta 2018 artean, kide bakoitzak Lido zentroan landutako materialetik abiatuta. Catalinak trapezioan egin zuen lan, generoa deseraikitzearen inguruan, eta Alejandrok, berriz, malabarismoa eta musika landu zituen, soinua ikertzeko. Bata bestearen baitan existitzen diren bi unibertso hartu dituzte: garena, eta kide garen komunitatea.

SHORTLISTED CIRCUSNEXT 2020-2021. Europar Batasunaren Europa Sortzailea programak kofinantzatutako proiektua da / TRAVESÍA-PYRÉNÉES DE CIRQUE Mugaz Gaindiko Lankidetza-proiektua sortzeko Funtsaren onuraduna da, zeina EGEFek kofinantzatzen baitu, La Grainerie, La Central del Circ eta Ax Animation erakundeen laguntzarekin.

Fitxa artistikoa

Kontzeptua eta performancea: Catalina Aguayo, Alejandro Dutra
Soinuaren diseinua: Alejandro Dutra
Soinuaren sorkuntzan laguntzailea: Alessandro Angius
Jantzien diseinua: Clara Aguayo
Kanpo begirada eta dramaturgia laguntzailea: Marlène Rostaing
Argien diseinua: Olivier Tessier
Teknika: Alessandro Angius, Amaury Kerbouc´h
Koprodukzioak: La Grainerie-Fabrique des arts du cirque et de l´itinérance, Balma / Tollhaus Karlsuhe (De)
Sorkuntzarako laguntzak: La Central del Circ, Barcelona / L´Espace Périphérique, Paris
Egoitzak: La Maison des Jonglages, La Courneuve / L´Espace Catastrophe, Bruxelles, L´Académie Fratellini, Saint Dénis / Konvent Zero, Cal Rosal / Latitude 50, Marchin / La Lleialtat Santsenca, Barcelona / Ax Animation, Ax-lesThermes / Circorama, Zagreb, TIDA-Théâtre danse, Arvier / Unit 15-Circus City Festival, Bristol / Thêatre L´Arsénic, Cazals- Salviac / La Fabrique-Université de Toulouse Jean Jaurès-CIAM

Copyright © 2024 BAD BILBAO

B.A.D Bilbao Antzerkia Dantza - Festival de Teatro actual y Danza Contemporánea de Bilbao

INSTALACIÓN FOTOGRÁFICA “ESTO ES UN CUERPO”

Esto es un cuerpo proiektu artistiko bat da, liburu-bilduma batean gauzatzen dena, eta arreta berezia eskaintzen dio mundu honetan argazkigintzaren eta literaturaren bidez bizitzearen esperientziari. Liburu bakoitza gorputzaren zati bati eskainita dago. Hala, zenbaki bakoitzarekin gorputz guztia osatzen da, eta gorputz kolektibo bat sortzen da, papera gainditu eta komunitate, ekintza eta hausnarketa kolektibo bihurtzen dena. Gorputza zatitzeak, atal bakoitzean zooma egiteak, oharkabean pasatu ohi diren xehetasunei erreparatzeko aukera ematen digu, baita gorputzari buruz ustez dakiguna birpentsatzeko ere.

Esto es un cuerpo lanak hedapen-, pentsamendu- eta sorkuntza-kanal bat irekitzen du gorputzaren materialtasunetik, modu kolektiboan hausnartzeko eta jarduteko; gorputza elkarrizketaren erdigunean jartzen du aro teknologiko honetan, non gure gorputzak pantaila hutsa baino ez diren, ekoizten badute soilik balioa duteneko mundu batean.

Argazkiak eta testua uztartzetik abiatzen gara, amaiezina den eremu batean, hau da, artearen eremuan, adierazpen-modu berriak esploratzeko asmoz; artistak eta publikoa kultura bisual bat sustatzera eta barneratzera gonbidatzen ditugu, irudimena eta gogoeta kritikoa sustatzeko gune plural eta ireki gisa.

Erakusketa honen arabera, irudia pentsamenduaren sortzaile eta hausnarketa kritikoaren bultzatzaile da, baina inoiz ez modu isolatuan. Hala erakusten dute zubiaren alde batean eta bestean lurrean jarritako zortzi QR kodeek; argazki bakoitzaren informazioa zabaltzen dute kontatutako istorioen eta literatura-sorkuntzen bidez. Halaber, ekintza kolektibo bat da, gure gorputz indibidualen hauskortasuna agerian uzten duena eta haien kolektibitatean eta komunitatean datzan indarra ospatzen duena. Zalantzarik gabe, elkarrekin hobeak gara. Gainerako pertsonek eta gertatzen zaizkigun gauzek gugan eragiten dutenean, eraldatu egiten gara. Gehiegi zigortutako gorputzen pisutik askatu nahi dugu geure burua. Izan ere, geure burua azaltzea geure burua erreibindikatzea ere bada.

Ainhoa Resano artista komisario duen “Esto es un cuerpo” erakusketa Ana Jarque, Carol Caicedo, Carlota Visier eta Laura C. Velaren ideia original bat da, Comisura argitaletxeak argitaratuta.

Erakusketa honetako argazkiak Laura C. Velak eta Malu Reigal-ek egin dituzte.

"*" indicates required fields

Proyectos de artistas individuales*
DD slash MM slash YYYY


Documentos que se tiene que adjuntar:
  • PDF del proyecto.
  • Copia del DNI.
  • Declaración del responsable (Anexo I).
  • Declaración del responsable (Anexo II).
  • Autorización (Anexo III).
Tipos de archivos aceptados: pdf, doc, docx, Tamaño máximo de archivo: 10 MB.
Accepted file types: pdf, doc, docx, Max. file size: 10 MB.
Accepted file types: pdf, doc, docx, Max. file size: 10 MB.
Accepted file types: pdf, doc, docx, Max. file size: 10 MB.
Accepted file types: pdf, doc, docx, Max. file size: 10 MB.
Accepted file types: pdf, doc, docx, Max. file size: 10 MB.