“Oihana”
ITZULI KONPAINIA
Ipar Euskal Herria
12 urtetik gorakoentzat
Harrobia urriak 16 (19:00) |
---|
Sinopsis
Etorkizun hurbil batean, Oihana Lur bere amarekin bizi da. Mendeetan zehar, jakintzak eta ohiturak, familiako emakumeen artean transmitituak izan dira dantzaren bitartez. Baina katea moztu egin da. Oihana ez da gai hizkuntza hau eta dakartzan sekretuak ulertzeko. Gau batez, Oihana ametsetan bidaiatu ahal duela ohartzen da. Ordutik, ausardiaz eta kuriositate haundiz, bere iragana deskubritzera abiatzen da, eta honekin batera hizkuntza misteriotsu hau hitz egiten duten emakumeak ezagutzera.
Konpainia
2017an sortua eta Baionan kokatua, Itzuli konpainiak antzezlanak sortzen ditu, euskaraz eta adin guztietara zuzenduak. Konpainiaren lanean mediazioa erdigunean ezartzen da, antzerkiaren pasioa hedatzeko eta publikoa hurbilagotik ezagutzeko. Ikuskizun bakoitzean disziplinak nahasten ditu. Adibidez, bideoa, Behin bazen internet lanean (2018), edo musika, Erromako Zubia ipuinean /2020). Oihana proiektuak (2022) antzerkia eta dantza lotzen ditu zientzia-fikzioan.
Fitxa artistikoa
Zuzandaritza: Maryse Urruty
Antzezleak: Arantxa Irigoyen, Bárbara Rivas, Joana Olasagasti
Musika: Paula Olaz
Koreografia: Eneko Gil
Eszenografia: Fran Dussourd
Argiztapena: Oihan Delavigne
Ekoizpena: Itzuli Konpainia, Atx Teatroa, El Punto Gunea