“Otempodiz”

“Otempodiz”

ERTZA
Euskadi- Mozambike

mins | Dantza ikuskizuna+dokumental laburra | Adin guztietarako/25+35 min.

Estreinaldia Euskadin

Teatro Campos Antzokia (Sala Teatro Aretoa)
urriak 21 (21:00)

Sinopsis

«Zuek erlojua duzue; guk, denbora».
Diotenez, mendebaldekook denbora zenbatu, neurtu, erosi, saldu, planifikatu, antolatu egiten dugu. Guretzat, denbora ondasun objektiboa da, gizakiarengandik independentea, gauzak egiteko erabiltzen duguna, baina, ia beti, faltan daukaguna. Afrikan, ordea, denbora bizi, eduki, egin egiten dute; gizakiaren berezko ondasun subjektiboa da, esanahia du eta ia inoiz ez da falta. Munduko leku jakin batean jaiotzeak ezinbestean markatzen du gure denbora-nozioa eta, ezer aldaezina ez bada ere, nekez aldatuko dugu gureganatu genuen lehen nozio hura. Denbora modu askotan bizi daiteke, baita haren esklabo izanda ere; baina ezin da ukatu, eta horrek munduko edozein txokotan balio du, dantzak boterea ematen digula denbora erabateko orainaldian bizitzeko, dantzaren jatorria, generoa edo baldintza edozein dela ere.

DOKUMENTALAREN SINOPSIA
“Vosotros teneis los relojes, nosotros tenemos el tiempo”
Bizitzan sormenarekin zerikusia duen zerbaitetan jardun gura izatea jo ohi da buruaz beste egitea legetxe, lanbideari dagokionez ". Mozambike moduko herrialde batean dantzan jardun gura izatea da sare gabe hiltzeko arriskua duen jauzi hirukoitza egitea legetxe...
Mozambikeko hiriburuan, Maputon, gutxieneko soldata hilean 66 eurokoa da, eta bizimodua, beraz, gogorra. Oso gogorra. Are eta gogorragoa umeendako, zeren eta, Save The Children GKEaren urteroko sailkapenak ziurtatzen duenez, planetako lekurik txarrenetakoa baita umeendako.
Ondo dakite Fenias Nhumaio (33) eta Deissane Machava (25) gazteek, Maputoko hiripeetako auzorik behartsuenetako batean hazi baitziren, oraindik ere sukaldean janaria prestatzeko sua egiteko ikatza darabilten leku batean. Polana Caniçu be.
Biek ere ahalegin handiak egin dituzte dantzak beren bizitzan jarrai dezan.
2019ko egun batean, izena eman zuten Maputon euskal dantza konpainia batek ematen zuen dantza ikastaro baterako: Ertza Danza da konpainia hori, eta Asier Zabaleta konpainiaren burua.
Handik hiru urtera, OTEMPODIZ aurkeztu zuten, dantza ikuskizun bat, Espainiako eta Europako agertokietara eraman zutena.
Marian Gerrikabeitiak zuzendu zuen "Zuek erlojua daukazue; guk, denbora..." ikuskizuna, eta TU & YO produkzioak konpainiak produzitu, AECID eta Ertza Sorkuntza Artistikoa entitateen laguntzarekin: ikuskizun horrek haien bizitza erakusten digu, eta zer sorkuntza-ibilbide egin duten.

Konpainia

ERTZA 2004an jaio zen, Asier Zabaleta dantzari eta koreografoaren zuzendaritzapean. Koreografiarako gune berri bat sortu nahi zuen, loturarik eta konbentzionalismorik gabea, proiektuak garatu ahal izateko beste eremu batzuetako artistekin lankidetzan, edo dantza-estilo desberdinen arteko fusio-lengoaia berriak bilatzeko. Konpainiak, bere lanetan, gizakion eta gizartearen kontraesanei buruzko galderak irudikatzen ditu, eta ikus-entzuleak gonbidatzen ditu, modu ludiko eta estetiko batean, gori dauden gaiei buruz hausnartzera eta ikusten ari direnaren aurrean jarrera aktiboa hartzera. Martxan hasi zirenetik, Txinan, Filipinetan, Brasilen, Perun, Costa Rican, El Salvadorren, Mexikon, Israelen, Errusian, Lituanian, Luxenburgon, Suitzan, Alemanian, Frantzian, Italian, Grezian, Polonian, Mozambiken, Portugalen eta Espainian aurkeztu dituzte beren lanak.

Fitxa artistikoa

Zuzendaritza: Marian Gerrikabeitia
Gidoia: Marian Gerrikabeitia
Antzezleak: Fenias Nhumaio, Deissane Machava, Asier Zabaleta
Ekoizpena: TU & YO Producciones

Copyright © 2024 BAD BILBAO

B.A.D Bilbao Antzerkia Dantza - Festival de Teatro actual y Danza Contemporánea de Bilbao

INSTALACIÓN FOTOGRÁFICA “ESTO ES UN CUERPO”

Esto es un cuerpo proiektu artistiko bat da, liburu-bilduma batean gauzatzen dena, eta arreta berezia eskaintzen dio mundu honetan argazkigintzaren eta literaturaren bidez bizitzearen esperientziari. Liburu bakoitza gorputzaren zati bati eskainita dago. Hala, zenbaki bakoitzarekin gorputz guztia osatzen da, eta gorputz kolektibo bat sortzen da, papera gainditu eta komunitate, ekintza eta hausnarketa kolektibo bihurtzen dena. Gorputza zatitzeak, atal bakoitzean zooma egiteak, oharkabean pasatu ohi diren xehetasunei erreparatzeko aukera ematen digu, baita gorputzari buruz ustez dakiguna birpentsatzeko ere.

Esto es un cuerpo lanak hedapen-, pentsamendu- eta sorkuntza-kanal bat irekitzen du gorputzaren materialtasunetik, modu kolektiboan hausnartzeko eta jarduteko; gorputza elkarrizketaren erdigunean jartzen du aro teknologiko honetan, non gure gorputzak pantaila hutsa baino ez diren, ekoizten badute soilik balioa duteneko mundu batean.

Argazkiak eta testua uztartzetik abiatzen gara, amaiezina den eremu batean, hau da, artearen eremuan, adierazpen-modu berriak esploratzeko asmoz; artistak eta publikoa kultura bisual bat sustatzera eta barneratzera gonbidatzen ditugu, irudimena eta gogoeta kritikoa sustatzeko gune plural eta ireki gisa.

Erakusketa honen arabera, irudia pentsamenduaren sortzaile eta hausnarketa kritikoaren bultzatzaile da, baina inoiz ez modu isolatuan. Hala erakusten dute zubiaren alde batean eta bestean lurrean jarritako zortzi QR kodeek; argazki bakoitzaren informazioa zabaltzen dute kontatutako istorioen eta literatura-sorkuntzen bidez. Halaber, ekintza kolektibo bat da, gure gorputz indibidualen hauskortasuna agerian uzten duena eta haien kolektibitatean eta komunitatean datzan indarra ospatzen duena. Zalantzarik gabe, elkarrekin hobeak gara. Gainerako pertsonek eta gertatzen zaizkigun gauzek gugan eragiten dutenean, eraldatu egiten gara. Gehiegi zigortutako gorputzen pisutik askatu nahi dugu geure burua. Izan ere, geure burua azaltzea geure burua erreibindikatzea ere bada.

Ainhoa Resano artista komisario duen “Esto es un cuerpo” erakusketa Ana Jarque, Carol Caicedo, Carlota Visier eta Laura C. Velaren ideia original bat da, Comisura argitaletxeak argitaratuta.

Erakusketa honetako argazkiak Laura C. Velak eta Malu Reigal-ek egin dituzte.

"*" indicates required fields

Proyectos de artistas individuales*
DD slash MM slash YYYY


Documentos que se tiene que adjuntar:
  • PDF del proyecto.
  • Copia del DNI.
  • Declaración del responsable (Anexo I).
  • Declaración del responsable (Anexo II).
  • Autorización (Anexo III).
Tipos de archivos aceptados: pdf, doc, docx, Tamaño máximo de archivo: 10 MB.
Accepted file types: pdf, doc, docx, Max. file size: 10 MB.
Accepted file types: pdf, doc, docx, Max. file size: 10 MB.
Accepted file types: pdf, doc, docx, Max. file size: 10 MB.
Accepted file types: pdf, doc, docx, Max. file size: 10 MB.
Accepted file types: pdf, doc, docx, Max. file size: 10 MB.