Todos los públicos.
OTURIA: Ïntima peregrinatio
Miguel Angel Berna
Zaragoza
Erabateko estreinaldia
Teatro Campos Antzokia (Sala Cúpula Aretoa) urriak 20 (19:30) |
---|
Sinopsis
Oturia lanak Basako haranera, Aragoiko Pirinioetara, eta ekainaren 25eko erromeriara eramango gaitu, bertako usainekin, musikekin eta dantzekin batera. Erromesaldia egingo dugu gure barrura bakea, urgeldia eta indarra aurkitzeko, eta gaur egungo hizkeran erromes egingo dugu gure esentzia bizirik mantentzeko.
“Tot muere, pero seguiremos creyendo; a tradizión nos mantiene vivos.”
Konpainia
Miguel Angel Berna Carlos Saurarekin elkarlanean aritu da Jotari buruzko azken zinema-proiektuan. Bera da filmeko koreografoa, hainbat koreografiatan interpretea izateaz gain; koreografietako bat, hain zuzen ere, Sara Barasekin egin du.
Besteak beste, artista hauekin aritu da lanean: Sara Baras, Lola Greco, Aida Gómez, Mayte Bajo, Olga Pericet, Úrsula López, Rafael Amargo, Antonio Canales, Marcos Flores, Dani Doña, Rafael Campallo, Chevi Muraday.
2017an Zaragozako Seme Kutun izendatu zuten eta 2018an bi ekoizpen estreinatu zituen: “Hambre” eta “Dos tierras”.
Fitxa artistikoa
Zuzendaritza: Miguel Ángel Berna
Zuzendaritza artistikoa: Alejandro Longines
Koreografia: Miguel Ángel Berna, Alejandro Longines
Musika egilea: Guille Mata
Dantzariak: Miguel Ángel Berna, María Sordo, Laura López.
Ekoizpena: Arkhé Danza S.L
Jantziak: Pepa Durán
Argien diseinua: Nicolas Fishchtel
Argazkiak: Jaime Oríz
Ikuskizun hau mugen alde bietako PYRENART kooperazio-proiektuaren onuradura da, Interreg V-A Espainia-Frantzia-Andorra programaren bidez (POCTEFA 2014-2020)