Piedra
Cielo Raso
Euskadi
16 urtetik gora.
Harrobia urriak 24 (20:00) |
---|
Sinopsis
Piedra heriotza da, galera, mina, poza eta bizitza, bi koloreren arteko borrokan adierazia: beltza eta gorria. Mugimendu koordinatuen errepikapena, errosario baten bihien salmoen gisara erabilita, loriaren unean eteten dena, pasibo izan zena energia bihurtzen da, ikusleari modu poetikoan proiektatuz.
Esfortzua, erresistentzia, borrokatzeko gaitasuna, eta harriaren gaineko nagusitasuna.
Konpainia
Cielo rasO dantza-konpainia bat da, Euskal Herrian finkatua. Lurralde honek nortasun kultural eta artistiko sendoa dauka, eta nortasun hori eta garaikidetasuneranzko bilakaera dira konpainiaren lanaren oinarria. Tradizioa, gorputzaren indarra, erresistentzia, borroka primitiboa, sinbologia eta poetika erabiltzen ditu.
2010az geroztik, konpainiak Espainian, Frantzian, Brasilen, Mexikon, Argentinan, Paraguain, Finlandian eta Panaman zehar eraman du bere lana.
Fitxa artistikoa
Zuzendaritza: Igor Calonge
Antzezleak: Emma Riba, Ainhoa Usandizaga, Victor Fernández
Argiztapena: Sergio García
Eszenografia: Igor Calonge
Jantziak: Amalia Elorza
Eskultura: Beatriz Churruca
Dirulaguntza: Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco
Laguntzak: Dantzagunea, Teatro Ensalle
Hautetsia: FIBA Buenos Aires, Black & White Finlandia, Danza Escena 2019, dFeria 2019.