Pienso casa, digo silla
Los detectives
Catalunya
Estreinaldia Euskadin
Harrobia urriak 23 (21:00) |
---|
Sinopsis
“Pienso casa, digo silla” lanean Erdi Aroko ameslarien esperientziei erreparatzen diegu, gure mundu desakralizatuan sinesteak esan nahi duenarekin aurrez aurre jartzeko. Zer da esperientzia irudikorra eta nola itzul liteke mundu garaikidean? Irudi hilen aro honetan, zer balio du irudimenak? Gure lana fedearen potentzialaren eta ikuslearen adimena pizteko gorputz eta arima aritzearen ingurukoa da. Begitazio profetikoak, hipnosi katartikoak, dantza anakronikoak, haratagoko abestiak... Iraganera begiratzen dugu, gure orainaldia den hil osteko garai honetan galdu dugun zerbait berreskuratzeko.
Konpainia
Los Detectives Bartzelonako konpainia bat da, Mariona Naudin, María García Vera eta Marina Colominak osatua (Laia Cabrera eta Sofia Asencioren laguntzarekin). El Graner, La Caldera eta Antic Teatreko artista egoiliar hauek emakumeen gorputza eta haren esanahi kulturalak jorratzen dituzte. Emaitza antzerki-koreografia edo antzerki koreografiatu berezi bat da, umorez betea.
Fitxa artistikoa
Kontzeptua eta performancea: Los Detectives (Marina Colomina, María García Vera, Mariona Naudin), Amaranta Velarde, Laia Cabrera
Laguntza eta kanpoko begirada: Sofía Asencio
Argiztapena: Daniel Miracle
Soinua: Pablo Schvarzman
Koprodukzioa: Antic Teatre, Espai de Creació – Grec 2019 Festival de Barcelona
Laguntzaileak: La Caldera, Graner, Centre de Creació de Dansa i Arts Vives, Festival SÂLMON, OSIC–Generalitat de Catalunya