TRIBIZ Baserri galdua

Contraseña vídeo vimeo: TRIBIZ

TRIBIZ Baserri galdua

Jon Ander Urresti
Euskadi

50 mins | Antzerki dokumentala  | Euskera

Personas adultas

Harrobia
urriak 18 (20:00)

Sinopsis

700 urtetik gora dituen Bizkaiko baserririk zaharrenaren aurrean bizi naiz, atez-ate.
Edo honetaz geratzen diren harri eta haga erorien aurrean.
Gure familiaren azken belaunaldiko elkarren arteko gatazkek utzi zuten 1.800 metro karratuko baserria arkeologia objektu bihurtzen. Baserri bat gelditzen den momentuan erortzen hasten baita.
Sortez, akzioak erreproduzitzeko dokumentu batzuk kontserbatzen ditugu: lan tresnak.
Tresna hauek, lanaren nostalgiaren inguruan zabalduko digute gogoeta. Gure arbasoek baserria zutik mantentzen zuten akzio hutsez, lanaz. Akzio hauek ote dira gure ondarerik handiena?
Baserritarren bilobak aktoreak dira gaur egun: eszenaren bizitza, akzio eta tresna horien oihartzunaren erabilera bilatzen duten baserritar posmodernoak.
Egungo gaia da baserriarekin dugun gatazka: erabilera galtzen ari den ondarearekin zer egin?

Konpainia

Jon Ander Urresti Ugalde (Bermeo, 1992) filosofian graduatua eta DANTZERTI Bilboko Arte Eszenikoen goi mailako eskolan graduatua da. Kurtso osagarri ezberdinak egin ditu irakasle erreferenteekin: Vicente Fuentes, Andrés Corchero, Roberta Carreri, Eugenio Barba, Fabio Mangolini, Francesco Carril, Chisato Ono, Andrea Gimenez... beste askoren artean.
Egun proiektu artistiko-pedagogiko ezberdinetan murgilduta dago eta HORMAN POSTER taldearen parte, ANTIGONE antzezlanarekin biran dabiltza eta beste hainbat proiektu dituzte eskuartean.
Interprete moduan, Arriagako produkzioetan lan egin du: “Madrigales”, “FACES” ikuskizunetan, eta telesailetan ere aritu da. Hurrengo proiektua Théâtre des Chimères taldearekin burutuko du, Fabio Rubiano kolonbiarraren zuzendaritzapean.

Fitxa artistikoa

Sortzailea eta interpretea: Jon Ander Urresti

Zuzendaritza bidelaguntza: Matxalen de Pedro eta Igor de Quadra

Eszenografia: Familia ondasunak / Bienes familiares  

Argiztapena: David Alcorta

Soinua: Asier Renteria

Irudia: Aitane Goñi Landa

Bideoa: Arriguri Koop.

Ekoizpena eta banaketa: Jon Ander Urresti

Ikerketa adituak: Bittor Uriarte Anasagasti, Ana Aurrekoetxea Bildosola, Anton Erkoreka

Aipamenak: Gotzone Ugalde Asla, Espe Ugalde Asla, Gurutze Ugalde Asla, Karmen Ugalde Asla, Angel Ugalde Asla, Lourdes, Argintxona Asla

Banaketa laguntzailea: Irantzu Azpeitia

Copyright © 2022 BAD BILBAO

B.A.D Bilbao Antzerkia Dantza - Festival de Teatro actual y Danza Contemporánea de Bilbao