“Zeozertan dabil baina ez dakit zertan”

“Zeozertan dabil baina ez dakit zertan”

METROKOADROKA SORMEN LABORATEGIA
Euskadi

70 mins | Antzerkia-Performancea | Euskaraz

Aurrestreinaldia/Helduentzat

La Fundición
urriak 13 (19:00)

Sinopsis

Etxe bat, edozein etxe. Egongela bat, edozein egongela. Hiru lagun, elkarri galdezka : ”Gu familia bat gara?”.
Antzezlana hasi eta ikusleak ez du argi izango zein den hiru pertsonaien arteko harremana, baina bere ekintzen harira joango da deskubritzen hiruko honek ezkutatzen duena. Hari horretan, familiari loturiko galderek, kontraesanek eta umorezko zirtoek zeharkatuko dute antzezlana. Familiaren ideiatik tiraka sitcoma eta poesía bisualaren arteko antzezlana osatu du Metrokoadroka kolektiboak.

Konpainia

Metrooadroka Sormen Laborategia Oiartzun eta Errenteria/Oreretako artista sare batek sortu genuen 2008an, helburu honekin: arte eszenikoetan eta arte plastikoetan proiektuak sortzea, laguntzea eta zabaltzea, beti ere kulturarekiko ikuspegi kritikoari eta esperimentazioari lehentasuna emanez. Diziplina artistiko ezberdinak uztartzea da esperimentazio horren oinarri nagusietako bat.

Arte plastikoei dagokionez, 2014an Oiartzunen zabaldutako EHUNTZE sormen espazioaren baitan gauzatzen dugu hainbat proiektu (sormen laborategiak, mikroerrezitaldiak, “21 aulki” arte zikloa…).

Arte eszenikoei dagokionez, performancea, interdiziplinitatea, poesia fisiko-bisuala eta site specific proiektuak izan dira nagusi gure ibilbidean. Hauek izan dira gure azken lanak: Bidaide (2021), Andrezaharraren manifestua (2020), Txolarte (2020), Aldarri (2019), Zauri Bolodia (2019), Hugo, nor dada Emmy? (2019), Zanbuia! (2018) eta Miss Karaoke (2017).

Fitxa artistikoa

Zuzandaritza: Marina Suárez Ortiz de Zarate, Oier Guillan
Antzezleak: Maite Aizpurua, Edurne Azkarate, Javier Barandiaran
Argiztapena: Junki Mayo
Ekoizpena: Óscar Picazo (ENTER banaketak)
Soinua: Patxi Suinaga
Eszenografia laguntzailea: Álvaro Ledesma
Laguntzaileak: Garaion Songingunea, Dinamoa, Kulturaz Kooperatiba, Lekuona Fabrika, Errenteriako Udala, Eusko Jaurlaritza

Copyright © 2023 BAD BILBAO

B.A.D Bilbao Antzerkia Dantza - Festival de Teatro actual y Danza Contemporánea de Bilbao