BLV ART 2021

Bilborocken eta Mariaren Bihotzaren Aztarnategian programatutako ikuskizunetako sarrerek 5 euroko prezioa dute eta https://kulturabilbao.web.app/ciclo/blv-art helbidean daude salgai.

Berreginen Museoan eta San Frantziskoko Udaltegian programatutako ikuskizunak doakoak dira, lekua aldez aurretik erreserbatu daiteke esteka honetan. Ikuskizuna hasi baino 48 ordu lehenagotik 2 ordu lehenagora arte egin daitezke erreserbak. Gehienez 2 toki erreserbatu ditzake pertsona bakoitzak eta ikuskizuna hasi baino 15 minutu lehenagora arte izango du balioa erreserbak eta horiek dituztenak ordu erdi aurretik has daitezke sartzen esparrura. Antolatzaileek pertsona bakoitzaren jarlekua erabakiko dute eta haien artean 1,5 metroko segurtasun-distantzia mantenduko dute.

Ibilbide gidatuak doakoak dira, erreserba egin ondoren esteka honen bidez. Erreserba horiek hasi baino 48 ordu lehenago egin behar dira. Gehienez 2 toki erreserbatu ditzake bakoitzak.

NAHITAEZKOA DA INDARREAN DAUDEN BABES ETA HIGIENE-NEURRIAK BETETZEA. NEURRI HORIEK WWW.BILBAOKULTURA.EUS WEBGUNEAN DAUDE JASOTA. BAITA ERE NAHITAEZKOA DA MASKARA ERABILTZEA EMANALDI OSOAN.

EKAINAK 3 (18:30) (19:15) - CÍA EVA GUERRERO - "Periferias"

MUSEO DE REPRODUCCIONES. Dantza (20′). Adin guztietarako.

ERABATEKO ESTREINALDIA.

P E R I F E R I A S dantza garaikideko eta zuzeneko musikako lan bat da,  begirada poetiko batetik gogoeta egiten duena, gorputz baten eta bestearen artean dagoen espazioaz, inguruan geratzen den espazio guztiaz.

Anesvad-ekiko elkarlanari esker sortu zen lan hau, eta ikus-entzunezko pilula bat da, aurrerapen bat.

Zure gorputzaren inguruan guduak izaten dira. Inork ez ditu ikusten.

Eva Guerrero 2005etik ari da dantzako obrak sortzen, eta 2013tik, DOOS Colectivo-ren bidez, dantza beste inguru eta kolektibo batzuekin lotzeko moduak sustatzen.

Bere ildo artistikoaren barruan badira lan motzak, kalean edo site specific emateko, hala nola “El fin de las cosas” (Karrikan saria), edo “Periferias”, eta orobat formatu handiagoko lanak, aretoan emateko, hala nola “Gorpuztu” (bi izendapen izan ditu 2020ko Max Sarietarako), eta baita beste prestamen batzuk ere, hala nola “Destrucción Mutua Asegurada” liburua.

  • Kontzeptua: Eva Guerrero.
  • Interpreteak: Leire Otamendi, Myriam Pérez Cazabón.
  • Koreografia: sorkuntza kolektiboa.
  • Musika eta konposizioa: Carla Sevilla, Nerea Alberdi eta Jon Zabala.
  • Jantzien diseinua: Azegiñe Urigoitia.
  • Atrezzoa: Doos Colectivo.
  • Argiztapenaren diseinua: Arantza Heredia.
  • Ekoizpena: Jemima Cano Doos Colectivo.
  • Koprodukzioa: Anesvad.
  • Babeslea: Esuko Jaurlaritzako Kultur Saila.

EKAINAK 3 (20:00) - ARRIERA - "Café cantante AMARGURA"

SAN FRANTZISKOKO UDALTEGIA. Teatro Collage (60′). Adin guztietarako.

Amargura kalean, jada existitzen ez dena, eta Bilbo Zahar, San Frantzisko eta Zabalako nonbait dagoena, kafe abeslaria bada eta bertan Auzo Garaien istorioak entzuten dira.

Ez hori bakarrik, baita kopla, jazz, bolero eta tangoa ere, ikazkinen ahotsak, zamaketariak, trenbide-langileak, zigarro-saltzaileak, artistak eta zirkuaren hats geldiarazia entzuten dira.

Kafe abeslari honetan zerbait ere hartu ahal da, baina kontuz ibili tragoarekin, maiz plazerrek eta pozoiek zapore mingotsa dute.

Paperezko eta dokumentu-antzerkiko kabaret ikuskizuna.

Hemengo eta hango collage antzerkia

ARRIERA antzerki eta diziplina anitzeko sorkuntza konpainia da. Konpainiaren produkzioek diziplina desberdinetako elementuak biltzen dituzte, hala nola, papera eta objektuen antzerkia, musika eta dantza. ARRIERAk eszena miatzen du baliabide desberdinen bidez: hizkuntza garaikideak, dokumentu-antzerkia, sorkuntza plastikoa eta poesia bisuala.

  • Jatorrizko ideia eta testua: María Ramírez Luengo.
  • Zuzendaritza: María Ramírez Luengo.
  • Kanpoko begirada: Ángeles Carmona.
  • Antzezpena: María Ramírez Luengo.
  • Itzulpena: Idoia Carramiñana.
  • Jantziak: Isabel Arjona.
  • Argazkiak: Adirane Azkuenaga.
  • Argiak: Asier Yurrebaso.
  • Ekoizpena eta tresneria: ARRIERA.
  • Eusko Jaurlaritza Kultura Sailak aukeratutako ikuskizuna 2019ko Produkzio eszenikorako laguntzetan.

Bideoa

EKAINAK 4 (18:30) - PABLO FIDALGO - "Qualcosa nascerâ da noi"

YACIMIENTO PLAZA CORAZÓN DE MARÍA. Teatro-performance (60′). Helduentzat.

ESTREINALDIA EUSKADIN.

Erromara iritsi eta gutxira, norbaitek posta ekarri zidan. Bere osaba Alessandrok grabatutako kasete-zintak ziren eta horietan emakume bati, Amerikari, hitz egiten zion 30 urtez. Zinta horietan kontatzen zen maitasun-istorio sutsu bezain bitxia zirudiena. Literatura mistikoaren zale amorratua, gutun horietan nik urteetan irakurri, itzuli eta aztertu nituen zenbait idazlez hitz egiten zen: Cristina Campo eta Mario Luziri buruz. Ia sei hilabete eman nituen karta-zatiak entzuten, transkribatzen eta hautatzen. Juan Lorientek beti esan zidan grabatzeak duen esanahiaz, bere bizitza osoa kaseteetan grabatua zuen eta zinta horiek erakutsi zizkidan. Ezinbestekoa zen bitartekaria bera izatea, historia hori partekatu eta hari ahotsa jarriko ziona bera izatea.

Pablo Fidalgo (1984). O estado salvaxe (2013, Habrás de ir a la guerra que empieza hoy (2015), Daniel Faria (2017), Anarquismos (2018) eta Qualcosa nascerà da noi (2019) lanak aurkeztu ditu. Theatre de la Ville (Paris), Festival de Otoño eta Centro Dramático Nacional (Madril), Teatro María Matos eta Teatro Dona María II (Lisboa) eta Teatro Rivoli (Porto) ekoiztetxeek ekoiztu dute bere lana. Marco Vigo eta Azkuna Zentrorako arte eszenikoen zikloak komisariatu ditu. 2015 eta 2020 artean Escenas do cambio jaialdia zuzendu zuen Santiagon. Injuve Antzerki Saria 2008an eta Injuve Poesia Saria 2012an.

  • Kontzeptua eta performancea: Pablo Fidalgo, Juan Loriente.
  • Kanpoko begirada: Amalia Area.
  • Laguntza: Real Academia de España en Roma.

Bideoa

EKAINAK 4 (20:00) - LA CAJA FLOTANTE - "Beautiful stranger"

BILBOROCK. Teatro (80′). 16 urtetik aurrera.

ESTREINALDIA EUSKADIN.

2019ko maiatzaren 21ean, Ion Iraizozek bere urtebetetzea ospatu zuen. “40 urte bete aurreko azken asteartea” deitu zion festari. Beautiful Stranger urtebetetze baten ospakizuna da, bainuontzi batean sartzeko; betiko lagun batekin eta neskalagun ohi batekin topatzea. Beautiful stranger lanean bakarrizketa bat dago guztiekin, eta elkarrizketa norberarekin. Izan garen bestearen, edo izan gintezkeenaren, bilaketa dago.

La Caja Flotante Ion Iraizozek hasitako proiektua da. Sorkuntza garaikidean eta dramaturgia berriak eszenaratzean zentratuta dago. Hiru aldiz Max sarietarako hautagai izan gara (birritan, ikuskizun berri gisa), eta hainbat lekutan programatu gaituzte: Zentro Dramatiko Nazionalean, Alikanteko Egileen Erakustaldian, Cuarta Pared aretoan, Niemeyer zentroan, Erriberriko jaialdian, BAD jaialdian, Surge-n, eta Alcaláko Corral de Comedias delakoan.

  • Ideia eta testua: Ion Iraizoz.
  • Zuzendaritza eta dramaturgia: Gloria March, Ion Iraizoz eta Juan Paños.
  • Soinu espazioa: José Pablo Polo.
  • Eszenografia: Caja Negra Tam.
  • Ikus-entzunezko sorkuntza: Ainara Pardal.
  • Kanpo begirada: Iñigo Rodríguez-Claro.
  • Banaketa: Zeena Producciones.
  • Ekoizpena: La Caja Flotante.
  • Laguntza: Nafarroako Gobernua.

Bideoa

EKAINAK 5 ETA 6 (12:00) - "BLVART.BIDAIA" Ruta guiada itinerante a espacios culturales autogestionados

Jardueraren hasiera eta amaiera SAREAN Corazón de María plaza. 12:00etatik 14:00etara. Helduentzat.

BEHARREZKOA DA AURRETIAZ IZENA EMATEA www.bilbaokultura.eus .

EGINDAKO IBILBIDEAK BILBAO KULTURA YOUTUBE KANALEAN IKUSI AHAL IZANGO DIRA EKAINAREN 8TIK, ASTEARTETIK, AURRERA.

“Nada distingue a los recuerdos de los otros momentos. Sólo más tarde los reconocemos por sus cicatrices” Chris Marker

Proyecto cultural interdisciplinar en forma de ruta guiada a través de los sentidos y la memoria, que trabaja con el arte de performance, el arte de los nuevos medios, el street art, la visita cultural, el diseño, la danza, la música experimental, la innovación gastronómica y la actividad física.

Durante la ruta visitamos diversos espacios culturales autogestionados conociendo la historia, desde la memoria, siempre frágil, de las manifestaciones artísticas más innovadoras que han tenido lugar en Bilbao La Vieja-San Francisco y Zabala desde finales de los 80 hasta la actualidad. En alguna de las paradas el público participará de una experiencia sensorial colectiva: un concierto experimental, una performance, una charla, una degustación gastronómica…

Linka

EKAINAK 5 (19:30) - CÍA. BÁRBARA SÁNCHEZ - "Mystic Bacala"

BILBOROCK. Kontzertua-Performancea (50′). Helduentzat.

ESTREINALDIA EUSKADIN.

MYSTIC BACALA kontzertu bat da, eta, beraz, zeure kasa dantza egiteko gonbidapen bat. Asmoa da espazio ireki eta konpartitu bat sortzea, gorputz guztiek libreki ospatu ahal izan dezaten Jainko bizi baten presentzia, zeinak Várvararen ahotsaz hitz egingo baitizu, Musika Infinituaren soinuaz, Valentziako soinuaz, bakalao soinuaz.

Bárbara Sánchez, koreografoa, dantzaria eta aktorea da. Sevillan jaio zen, eta han bizi da. Arte dramatikoa, dantza klasikoa eta garaikidea ikasi zituen Sevillan, eta formazioa handitu zuen Europan hainbat lekutan, hainbat maisurekin eta koreograforekin, hala nola Philippe Gaulier; halaber, Andaluziako zenbait konpainietan parte hartu zuen, hala nola Sevillako Manuela Nogales, La Tarasca edo La Cuadrilla. Hainbat obraren egilea da, esate baterako: “A la vuelta de la esquina” (2003), “El jardín de atrás” (2005), “Plutón no es un planeta” (2008), “Gala Fantoche” (2010), zeina Roberto Martínezekin batera sortu baitzuen, “Ahuyéntanos este furor” (2011), “La satisfacción del capricho” (2013), “Electrohumor” (2016), zeina Jaime Conde-Salazar-ekin batera sortu baitzuen, “Somewhat paler” (2016) eta “Várvara” (2019). Beste artista batzuekin ere lan egin du, hala nola Abraham Hurtado (Ignición), Sociedat Doctor Alonso (El desenterrador), edo Meg Stuart (Atelier III). www.barbarasanchez.es .

  • Zuzendaritza, koreografia eta interpretazioa: Bárbara Sánchez.
  • Dramaturgia: Jaime Conde-Salazar eta Bárbara Sánchez.
  • Zuzendaritza laguntzailea: Alberto Cortés.
  • Argiztapenaren diseinua: Benito Jiménez.
  • Musika: Sonido Valencia.
  • Loop-ak, edizioak eta megamix-ak: Ylia.
  • Jantziak: HORUS BODY.
  • Bitxiak: (@horusbodyjewelry), Hugo Pérez eta Bárbara Sánchez.
  • Tatuajeen diseinua: JUANMA @tres_lagrimas.
  • Testuak: Bárbara Sánchez eta honako hauen jatorrizko lanetan oinarritutako ekitaldiak: San Juan de la Cruz, Rafael de León, Federico García Lorca, Angélica Liddell, Ingmar Bergman, Marguerite Yourcenar, Javier Melloni, Yesenia Then eta Emilio (valentziar egurzale ospetsua).
  • Argazkiak: Antonio Navarro Wijkmark, Mila Ercoli eta Luis Castilla.
  • Teaser: La Buena Estrella Audiovisuales.
  • Ekoizpena: Bárabara Sánchez.
  • Babesleak: Santa Várvara. 970€ de libertad y artillería, Banco de proyectos (ICAS), Graner, Centro Danza Canal, Tenerife-Lav.

Bideoa

EKAINAK 6 (12:15) (13:30) - TRANPOLA - "Txilin Hotsak"

BERREGINEN MUSEOA. Antzerkia eta umorea (23′). Adin guztietarako.

Yolik bideari ekin dio txilin hotsez lagunduta. Horiek dira, hutsik dauden kristalezko poto horiek, besterik ez, doan horra eramango duen gauza bakarra. A Yoli gaixoa! Ibilbide horretan hainbat gertakari, pasarte, komeriak biziko ditu gure protagonistak.

Umore absurdoak eztanda egingo du 20 minutuko antzezlan honetan.

Tranpola talde gaztea da (2013an sortua, Gasteiz) eta bidean jarraitu nahi duelako ekinez, ikasiz eta erakutsiz.

Tranpolak bertako sortzaileekin gustura egiten duelako lan (Ane Gebara kasu honetan proiekturako deitua izan dena), kolaborazioak ere atsegin dituelako (Metrokoadroka kolektiboaren kanpobegirada), ateak irekita izatea gustatzen zaiolako Tranpolari arte eszenikoen arteko zubiak eraikiz, hazi eta sendotzeko.

  • Antzezleak: Ane Gebara eta Josune Velez de Mendizabal.
  • Gidaritzapea-kanpo begirada: Metrokoadroka kolektiboa.
  • Ekoizpena: Tranpola.

Bideoa

EKAINAK 6 (19:30) - MAITE AIZPURUA - "Erresistentzia arazo fisikoa da"

BILBOROCK. Antzerkia-Performancea (50′). Helduentzat.

Noiz hasten da promesa bat materia bihurtzen?

Nola egin korrika norbere gorputzetik?

Korrika ibiltzea azelerazioari, pausu markatuei men egitea da running-aren kulturan. Antzerki performanze honek ordea, gelditzera gonbidatzen gaitu. Sententzia medikoak, ibilera okerrak, desirak ironikoak eta diziplinamendu ariketak gurutzatzen diren geralekua arakatu; intimitatetik disidentziarako agertokiak asmatu “diskapazitatea” kontzeptua barrutik lehertzeko.

Azkarrago harrapatzen ei zaio gezurtiari herrenari baino. Ibilian ibilian baina, egia entrenatzen den gezurra besterik ez da.

Soziologia eta Kultur eta Gizarte Antropologia ikasketetan lizentziatua (EHU, UFBA), Donostiako TAEn Antzerki Ikasketak burutu ondoren (2012-2014) Goi Mailako Arte Dramatikoan (DANTZERTI 2019) titulatu zen.

Arte eszenikoak lan kolektiboa, ikerketa artistiko eta soziala eta griña aktibista gurutzatzeko aukeraratzat bizi ditu.

Metrokoadroka kolektiboarekin kolaboratzen du site-specific proiektuetan eta Horman Poster kolektiboko kidea da.

  • Kontzeptua eta performancea: Maite Aizpurua.
  • Laguntza: Matxalen de Pedro.
  • Ekoizpena: Maite Aizpurua.
  • Laguntzaileak: Azpeitiko Udala, Kultura-kooperatiba-Dinamo Sormen Gunea, Zumaiako Udala, Harrobia, Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila, Horman Poster.

Bideoa

EKAINAK 9 (19:30) - BEATRIZ SÁNCHEZ - "EX TRADICIONAL 48003"

YACIMIENTO PLAZA CORAZÓN DE MARÍA. Solasaldi performatiboa – Bideo sorkuntza (45′). Adin guztietarako.

ESTREINALDIA EUSKADIN.

EX Tradizionala sorkuntza-proposamen bat da, herrietako jai tradizionalak irudiokatzea proposatzen duena, praktika eta adierazpen-modu ohikoenak erabiliz: desfileak, kantutegiak, esaldiak, buruhandiak, dantzak, jolasak… eta joera abangoardista batzuekin nahasten ditu. Horrela San Frantziskoko auzoan ekintza performatibo txikiak egingo dira.

Proiektuaren bigarren zati honetan, eduki berriak sartuko ditugu, BLV-Art egiten den egunetan. Aurreikusitako ekintzen artean, esparru publikoan eta auzoko dendetan performance-ak egitea dago.

Solasaldi ludiko-performatibo honetan proiektua, garapena eta izan ditzakeen ondorioak azalduko dira.

Ekintza horiek erregistratzeko, dokumentazio bisual guztia  www.extradicionales.com webgunera igotzea planteatzen da. Bertan geolokalizatuta geratuko dira egindako ekintza guztiak ekainaren 10etik aurrera.

Artista bisuala, Arte Ederretan lizentziatua eta Arte Digitaletako masterduna Pompeu Fabra Unibertsitatean.

Bere lanak hainbat aipamen jaso ditu eta jaialdi, erakusketa eta azoka askotan aurkezten ari da.

Gaur egun, lan artistikoaren ekoizpena eta bideoklipak konbinatzen ditu. Pedagogia sortzailean ere aritzen da, eta kultura-zentroetan bideo-sorkuntzako tailerrak ematen ditu aldizka.

Beatriz Sánchez-en proiektua hainbat artisten lankidetzarekin batera: Dogartzi Magunagoicoechea, Koldo Arostegui, Loida A. Gómez, Itziar Markiegi, La Guilla, Guido di Marzo, beste batzuen artean.

Laguntzak: LUZATU Gau Irekia, Sarean.

www.extradicionales.com

EKAINAK 10 (19:30) - NODE - "Natura 2021"

BILBOROCK. Dantza-Performancea-Ikus-entzunezkoa (60′). Helduentzat.

ESTREINALDIA EUSKADIN.

Natura 2021 dantza, performance eta ikus-entzunezko pieza bat da, dantzari bat protagonista duena, eta bere izaeraren sakonetik ibilbide bizia partekatzen du publikoarekin. Emakume ausarta da. Natura 2021 ahalduntzearen aldeko oda bat da, bai eta jarrera bat eta helburu bat, aurrera egitea alegia, defendatzeko gune bat sortzeari oda bat ere.

Dantza, performance eta ikus-entzunezkoen konpainia, Donostia, 2016. Gaur egun, Ana Barrantesek (ekoizpena eta banaketa) eta Ion Estalak (sortzailea eta zuzendaria) osatzen dute; konpainia hainbat artistak  bat egiten duten gune neuralgikoa da. Huescako Nazioarteko Azokan, Dantza Hirian, Umore Azokan, Campos Eliseos antzokian eta dFERIAN aritu dira. Hainbat egonalditan ere parte hartu dute, hala nola Sortutakoak, Bilbaoeszena edo Baratza Aretoa, eta Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Aldundiak eta Donostiako Udalak diruz laguntzen dituzte.

  • Sormena eta zuzendaritza: Ion Estala.
  • Antzezlea: Paula Parra.
  • Mugimendua eta testua: Paula Parra eta Ion Estala.
  • Kanpoko begirada: Jaiotz Osa.
  • Laborategia: Julen Cano, Ana Barrantes, Ion Estala.
  • Jantziak: Clara Virgili.
  • Filmmaker: Álvaro Sau.
  • Trailerra: LACØRTE Films.
  • Banaketa: Ana Barrantes.
  • Ekoizpena: NODE.

Bideoa

EKAINAK 11 (19:00) (20:30) - LA PACHECA COLLECTIVE - "1º Democracia: Antifranquismo"

SAN FRANTZISKO UDALTEGIA. Antzerkia-Performancea (25′ + coloquio). Helduentzat.

Gela txiki samar eta ilun batean dago emakume lurperatu bat. Irudimenezko espazio hori egon liteke lurpean, nahiz hobi erkide batean, nahiz espetxe batean. Ikusleak erabakiko du hori.

Egiazko lekukotzak, diktaduraren, Francoren heriotzaren, la “Collares” izengoitikoaren, “Erreferendumaren”…eta besteren gainean, oroitzapen ariketa kolektibo bat, zentzumenezkoa den horretatik abiatuta.

Historia berridatziz, ezkutukoa lurretik ateraz eta hitzari lekua emanez.

LA PACHECA COLLECTIVE egitasmo artistiko bat da, BEA INSA emakume aktoreak eta ÁNGEL MIROU egileak sustatua, biak ere profesionalak, ibilbide artistiko luzekoak. Estatuan nahiz nazioartean aritzen dira elkarlanean beste artista batzuekin, era bateko eta besteko proiektuetan, eta, betiere, begirada kritikoa zuzenduz egungo jendarteari, eraginez, astinduz, zirikatuz… Beren jardun-ildoak, berriz, antzerki-ikerketa nahiz hizkuntza berriak bilatzea.

  • Kontzeptua eta performancea: Bea Insa, Ángel Mirou.
  • Kamara: Ángel Mirou.
  • Ekoizpena: La Pacheca Collective.

Bideoa

EKAINAK 12 (18:30) (19:30) - MAR-MAR - "“Abrazo , en proceso”

MUSEO DE REPRODUCCIONES. Dantza-Site specific (15′). Adin guztietarako.

Gorputzak geldi, irudi moduan, ikuspen amaigabe baten moduan, kontenplaziorako aldi bat, isiltasun bat 360º tan hauteman daitekeena. Eta itauntzea zer gertatuko ote litzatekeen aztertuko bagenu eskultura sentitzeko ideia, materia sentitzekoa. Pentsatzea gorputza lokatza dela. Nola higituko litzateke? Gelditasunaren ideia, denbora geldi batena, forma hautemanezinki  aldatzen zaion irudi batena, eta ia oharkabean beste eskultura bat ikusten ari zarelakoa, beste besarkada bat, beste ekintza bat.

“Esku bat beste gorputz baten soinburu batean edo izter batean pausatzen denean, esku hori ez da jada guztiz bere gorputzarena” (Rainer Maria Rilke).

MAR-MAR taldeak Biraka lanarekin eman zuen bere fruitua, dantza eta txalapartazko bakarkako bat zuzenean. Proiektuak Eusko Jaurlaritzaren Sorkuntza Koreografikorako laguntza jaso zuen, eta Bilbaoeszenaren 2017ko Artisten Egonaldiak programarako hautatua izan zen, eta urte horretan bertan estreinatu zen BAD jaialdian. Ikuskizuna Mexikon, Alemanian, Frantzian, Portugalen eta Espainian aurkeztua izan da. Konpainiak, geroago, Zortzi lana sortu zuen, Madrilgo Koreografia Sariketan saria irabazi zuena. Konpainiaren zuzendari Nerea Martinezek emakumezko antzezlerik onenaren saria irabazi zuen FITC 2018 jaialdian, Bukaresten (Errumania), Markeline konpainiarekin EURIA antzezlanean egindako lanagatik. Abrazo barnean daraman proiektu berri honek ere Eszenabide 2020 saria irabazi zuen, prozesuan dagoen proiekturik onenarena.

  • Kontzeptua eta performancea: Nerea Martínez, Natalia García Muro.
  • Soinua eta argiztapena: Paco Trujillo.
  • Kamara: Gorka Bravo.
  • Ekoizpena: MAR-MAR.
  • Laguntza: Eszenabide 2020.

Bideoa

EKAINAK 13 (13:00) - ISAAK ERDOIZA & NAZARIO DÍAZ - "Conversation pieces"

YACIMIENTO PLAZA CORAZÓN DE MARIA. Soinu esperimentazioa-Dantza (50′). Adin guztietarako.

ESTREINALDIA EUSKADIN.

Conversation pieces lanak soinuaren izaerari buruz gogoeta egiten du eta hura entzuten du, eremu koreografikoan garatutako gorputzaren praktikei dagokienez, eta David Toop soinu-artistaren eta kritikari musikalaren Resonancia Siniestro, el oyente como médium saiakeran inspiratzen da, soinuaren izaera espektral eta ulertezina abiapuntutzat hartuta. BLV-ARTen prozesua irekitzeak soinu-ikusmen erlazioaren hackeo bat proposatzen du, espazioa eta bertan gertatzen diren gauzen pertzepzioa aldatzeko aukera ematen duten arkitektura txikiak eraikiz, kontzertuaren eta soinu esperimentazioaren ideia batetik hurbilago dauden tresnak erabiliz.

Isaak Erdoiza dantza garaikideko koreografo eta interpretea da. 2012az geroztik, Maia Villotekin batera, ‘La cosa en casa’ topaketa antolatu du Bilboko hainbat diziplinatako artistekin.

Nazario Díazek arte performatiboen arloan egiten du lan batez ere, eta ‘Looking for Pepe’ izeneko azken lana egin du, Pepe Espaliú artista kordobarraren iruditik abiatuta, gorputzarekin, hizkuntzarekin eta lurraldearekin zerikusia duten gaiak kontuan hartuta. Lankidetzan egin dituzte sorkuntza-lanak 2016. urteaz geroztik eta, oraingo honetan, Myriam Rzm soinu-artista gonbidatu dute, “soinuaren” eremuari esleitutako ikuspegiekin lotutako material batzuk aktibatzeko.

Conversation pieces Eusko Jaurlaritzak 2020an kultura-sorkuntzarako emandako dirulaguntzei esker garatutako proiektua da, sorkuntza koreografikoaren modalitatean eta La Fundación Aretoaren eta Bilboko Udaleko Kultura Sailaren laguntzarekin batera.

  • Ideia: Isaak Erdoiza eta Nazario Díaz.
  • Performancea: Myriam Rzm, Isaak Erdoiza eta Nazario Díaz.
  • Argazkien kredituak: Richard Artschwager, Description of Table (1964).

Copyright © 2021 BAD BILBAO

B.A.D Bilbao Antzerkia Dantza - Festival de Teatro actual y Danza Contemporánea de Bilbao
San Frantzisko Udaltegia - Mariaren Bihotza Plaza z/g - 48003 BILBAO