Topaketa profesionalak 2021

– EDADEI 3 –

Dantza, Arte Dramatiko, Heziketa eta Ikerketako Hirugarren Topaketa, 2021

Urriaren 16a, larunbata, Bilbao BAD Jaialdia  

EDADEI 3, Dantzako, Arte Dramatikoko, Heziketako eta Ikerketako Hirugarren Topaketa, Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkartearen Hezkuntza Batzordeak sustatzen du, eta topaketaren asmoa da gogoetarako eta lankidetzarako foro bat izatea, dantzako profesionalen, antzerkiko profesionalen eta administrazio publikoen artekoa, non ere kultur eta hezkuntza ekintza zehatzak proposatuko baitira gizartearen eta eszena arloko profesionalen sarearen onurarako.

Hirugarren aldi honetan ere, lankide izango ditugu BAD Bilbao Jaialdia, DANTZERTI Euskadiko Arte Dramatikoko eta Dantzako Goi-mailako Eskola eta Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hezkuntza Sailak. Gainera, beste lankide batzuk ere izango ditugu, hala nola NODE XL Jaialdia, Gipuzkoako Dantzagunea, DantzaBIZ, EAB Euskal Herriko Aktoreen Batasuna, eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Saila.

2021eko urriaren 16a, LARUNBATA – EDADEI 3 – BAD Bilbao Jaialdia

  • 10:00 – 10:30h EDADEI3 aurkeztea eta BAD Bilbao Jaialdian kokatzea
  • 10:30- 11:45h 1. MAHAIA – Araudi berri baterantz: Arte-eskola arlo anitzetakoak eta arlo artekoak
  • 12:15- 13:30h 2. MAHAIA – Sormena eta ikerkuntza Dantzan eta Arte Dramatikoan Dantzagunea + EAB + ADDE + D+i + AZALA + BAD + NODE
  • 13:30-14:00h Ikasketak amaitu berriek egindako dantza eta arte dramatikoko ikerketa-lanak aurkeztea.

 

WORKSHOP LALI AYGUADÉ & AKIRA YOSHIDA EUSKARAZ

Urriaren 16a, larunbata, Bilbao BAD Jaialdia

Lanerako elkarrekiko oinarri bat hartuz abiapuntutzat, Lalik eta Akirak mugimendua, sormena eta antzezpena bilatzeko tresnak konpartituko dituzte parte hartzaileekin. 

Grabitatea esperimentatuz nahiz pisua han eta hemen banatuz eta transferituz, norbera lasaituz eta/edo tenkatuz, tailer fisiko honek lagundu egingo dio dantzariari bere gorputza konprenitzen inprobisazio-jarraibide oso argien bidez. 

Lalik eta Akirak, halaber, antzezpen- eta sorkuntza-lanak konpartituko dituzte, eta, hala, mugimendua ohikoa den lekua baino haratago eroango dituzte parte-hartzaileak. Ahotsa erabiliko dute, emozioak, eta libre dauden alderdietan bilduko dute arreta, keinua, mugimendu abstraktua eta, antzerkizkotasuna adieraztearren;, dantzariak beren buruaren alderdi berriak ezagutzera eroango dituzte. 

Lali Ayguadé-k Institut del Teatre institutuan ikasi zuen, eta P.A.R.T.S. belgikar  eskolan sartu zen, zeina Anne Teresa Keersmarker-ek zuzentzen baitzuen. Danimarkan ere lan egin du Publik Eye konpainiarekin, Carmen Mehner dramagilearekin; baita ere Londresen, Akran Khan Company konpainiarekin eta Hofesh Shechter-ekin; eta, halaber, Marcos Morau-rekin, La Veronal konpainiaren zuzendariarekin, Roberto Olivan-ekin eta Baró d’Evel-ekin.

2013an, bi duo labur sortu zituen: Incógnito eta Saba. 2015ean, Kokoro, bere lehen lan luzea, Mercat de les Flors-ekin eta Temporada Alta-rekin  ekoitzia. 2016an, Julian Sicard akrobatarekin batera, De camino al otro lana sortu zuen. 2017an, iU an Mi sortu zuen, bere bigarren lan luzea. 2018an, elkarlanean jardun zen Guihem Chatir-ekin, Here produzitzen, eta 2020an, Hidden estreinatu zuen Temporada Alta-n, amaiera emanez nortasunaren gaineko pieza luzeen trilogiari. Halaber,  Gizaki, berrogeialdian, Akira Yoshida-rekin elkarlanean sortu zuen. 

Akira Yoshida goiz hasi zen break dance-an, eta 60 sari baino gehiago irabazi ditu Espainian, Frantzian, Argentinan eta Austrian. 23 urterekin, artista eszeniko izateko eta dantza garaikiderako bideari ekin zion. Beka bat lortu zuen eta SEADen (Salzburgoko Dantza Esperimentalaren Akademia) egin zituen ikasketa artistikoak, eta Hungry Sharks konpainian hasi zen, “Hidden in Plain Slight” lanean . Francisco Córdobaren Physical Momentumn konpainian ere parte hartu zuen, To be lanean, eta Roberto Oliván-ekin ere bai haren Cuculand Souvenir produkzioan. Halaber, Ceren Oran-en Quién es Frau Troffea? 7 orduko lanean ere aritu zen, zeina 11 egunez egon baitzen Munich-en eskainia. 

Akirak, bestalde, bakarka ere egin du lan:  Home lana sortu zuen, eta hiru urteko itzulia darama harekin, eta, halaber, Burial of The Bark (2019-2020) sortu zuen. Gainera, hainbat duo sortu ditu: Gizaki, Lali Ayguadé-rekin batera; Hito, Chey Juradorekin batera; Ahotsak, Ziomara Hormaetxerekin batera; eta The ignominious of being an interpreter, Dunya Narli-rekin batera.

Beste konpainia batzuekin nahiz bakarka egindako lanez gainera, Akira, Laly Ayguadé-ren laguntzaile gisa ere ibili da Verve Company-ren Shelter lana sortzen. Berriki, Hidden produzitzen ari den taldean sartu zen, zeina Lali Aiguadé Company-ren produkzio bat baita, eta munduan zehar aurkezpenak eta tailerrak eginez ere ematen du denbora.

Prezioa: 15 € ( Ostiraleko ikuskizunerako sarrera barne)

“PICTURES”, SORKUNTZA-LABORATEGIA: BERRIZ TESTUINGURUAN JARTZEN. 

1977an New Yorkeko Artists Space aretoan “Pictures” erakusketa egin zen, Douglas Crimp estatubatuar historialari, kritikari, kuradore eta aktibista komisario zuela. Sherrie Levine, Jack Goldstein, Philip Smith, Troy Brauntuch eta Robert Longoren lehen lanak bildu zituen ekitaldi horrek eragin handia izan zuen, estrategia artistiko postmoderno polemikoenetako bat irudikatzen eta legitimatzen baitzuen: besterenaz jabetzea.

LaRutan dantza-konpainiak ROSAS TO DANCE bere azken lanaren metodologia eszenikoa garatu du, batez ere ikusizko arteetatik datorren estrategia postmoderno horrekin artikulatuta. Laborategi honen bidez, publikoarekin partekatu nahi du Bilboeszenako “Artistak Egoitzan” programatik eratorritako sorkuntza-prozesua.

Tailerra sorkuntza-prozesu eszenikoetan interesa duen edonori zuzenduta dago, adina, generoa edo gizarte-egoera edozein dela ere. Bi zatitan banatutako tailerra da. Bertan, ROSAS TO DANCE sortzeko prozesuan erabili diren sormen-baliabideetako batzuk praktikan jarriko dira, bertaratzen direnek eszenaratze txiki bat egin dezaten, edozein diziplinatara hurbildu nahi direla ere: dantza, antzerkia, ahotsa, musika, pintura, marrazketa, etab.

  • Urriak 17: Metodologia bistaratzea eta azaltzea.
    Saio horretan, ROSAS TO DANCEren materiala eraikitzeko hautatu ditugun dantza-piezak bistaratuko dira; eta, bestalde, ROSAS TO DANCEren ikus-entzunezko erregistroa bera. Horrela, hautatutako maisulanen eta gure dantza-piezaren arteko paralelismoa erakutsi nahi diegu tailerreko parte-hartzaileei, ekoizpen honetarako garatu ditugun sorkuntza-prozesuak, tresnak eta hizkuntzak azaldu eta argitu ahal izateko. 

    Atal hori, gainera, erreferentzia, pizgarri eta inspirazio iturri izatea nahi dugu, hurrengo zatirako.

  • Urriak 24: Laguntza eta sorkuntza.
    Saio honetan, bertaratzen den bakoitzari bere sorkuntza-prozesuan lagunduko diogu, piezetako bat aukeratuz eta dituen baliabideak eta tresnak estimulatuz, hautatutako piezan inspiratutako pertsonaia edo eszena bat sortu ahal izateko. Laguntza hori bideratzeko, jolasean oinarritutako dinamikak proposatuko ditugu, iritzitik aldenduz eta sorkuntza-askatasunari leku handiagoa emanez.

Berreginen museoa
Urriak 17 eta 24
10:30-13:30
Izen-ematea: –
Prezioa: 15 €

Copyright © 2021 BAD BILBAO

B.A.D Bilbao Antzerkia Dantza - Festival de Teatro actual y Danza Contemporánea de Bilbao
San Frantzisko Udaltegia - Mariaren Bihotza Plaza z/g - 48003 BILBAO