ANIZTASUNA GARA 

Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikide Jaialdia – BAD, 20. ediziora heldu da. Ez da heldua, gaztea baizik eta, horregatik, bere nortasun zeinuei leial izaten jarraitzen du, kalitatezko sorkuntza lanen aldeko apustua eginez, euskal eszena berriaren ordezkari diren bertako artisten presentzia garrantzitsuarekin, baina estatu eta nazioarte mailan erreferentziazkoak diren konpainiak ahaztu barik. Baina BADek, eszenarako leihoa zabaltzeaz gain, sorkuntzan ere laguntzen du, ikuskizunak ekoiztuz eta bultzatuz, eta antzerki eta dantza garaikideko profesionalen lan baldintzak hobetzeko baliabideak eskainiz.

20 konpainia jasoko dituen programazioaren barruan, edizio honetan dantza lan asko ikusteko aukera izango dugu, baina baita performancea, antzerkia eta dramaturgia berriak ere. Kasu guztietan duela denbora gutxi ekoiztutako lanak dira, horien artean erabateko hamar estreinaldi, estatu mailako hiru estreinaldi eta Euskadira lehen aldiz helduko diren nazioarteko ikuskizunak, Frantziatik, Suitzatik, Portugaletik edo Italiatik etorriko direnak.

BADeko ikuskizunek edertasuna, berrikuntza eta sormena erakusten dute, baina baita, eta gero eta gehiago, kritika soziala, injustiziaren salaketa, askatasunaren errebindikazioa, esanahi zabalenean. Hori dela eta, arte eszenikoen bitartez, gero eta indar gehiago hartzen ari diren balioak sustatzen dituzten piezak ikusiko ditugu, aniztasun afektibo-sexuala edo bestelakoak. Izan ere, beste ezeren gainetik, aniztasuna gara.

Horregatik, BAD 2018k bi irudi aukeratu ditu bere kartelerako, gizon bat eta emakume bat, Arte Eszenikoaren mundukoak diren bi pertsona, eta hemen ez dago mugarik, marrazketan mugak desagertu egiten dira. Urriaren 17tik aurrera, zenbait artista izango ditugu gurekin, Flora Détraz, Sorour Darabi, Bárbara Bañuelos, macarena Recuerda Shepherd, Arkadi Zaides, Juan Domínguez, Pablo Fidalgo, Blanca Arrieta edo Isaak Erdoiza, besteak beste.

Oihala altxatzeko ordua da… oihalik baldin badago, eszena garaikidean, gune eszenikora hurbiltzen garenean –eta ez da beti antzokia izaten– gutxitan dakigulako zer gertatuko den, ikus-entzuleekin izan beharreko harremanaren arau konbentzionalak apurtzen dituzten eta eszena modu guztiz desberdinean ikusteko eta sentitzeko gonbidapena egiten diguten ikuskizunak direlako.

Nekane Alonso
Bilboko Udaleko Kultura Zinegotzia

Copyright © 2024 BAD BILBAO

B.A.D Bilbao Antzerkia Dantza - Festival de Teatro actual y Danza Contemporánea de Bilbao

"*" indicates required fields

Proyectos de artistas individuales*
DD slash MM slash YYYY


Documentos que se tiene que adjuntar:
  • PDF del proyecto.
  • Copia del DNI.
  • Declaración del responsable (Anexo I).
  • Declaración del responsable (Anexo II).
  • Autorización (Anexo III).
Tipos de archivos aceptados: pdf, doc, docx, Tamaño máximo de archivo: 10 MB.
Accepted file types: pdf, doc, docx, Max. file size: 10 MB.
Accepted file types: pdf, doc, docx, Max. file size: 10 MB.
Accepted file types: pdf, doc, docx, Max. file size: 10 MB.
Accepted file types: pdf, doc, docx, Max. file size: 10 MB.
Accepted file types: pdf, doc, docx, Max. file size: 10 MB.