Kartela

MARIAN GERRIKABEITIA

Sormen eszenikoa askoz interesgarriagoa izan daiteke diziplinetako mugak itxuragabetzen direnean. Horren ildotik, 2018ko BAD jaialdirako galderak egingo dituen irudia sortu nahi nuen. Hura ikustean ez dezagula dantzaren edo antzerkiaren definizio plastiko esplizitu bat aurkitu, baizik eta zeri egiten dion erreferentzia jakin nahi izatea. Eta orduan, gerturatu egiten zara, eta testuak azaltzen du…

Baina argazki bakar bat jartzea, andrazko batena ala gizonezko batena, ez zela nahikoa sentitzen nuen. Dantzaren eta antzerkiaren esanahia ez zuela ondo eraikitzen uste nuen. Sentsibilitate desberdinak iradokitzeko eskas geratuko zela, osatu barik. Hortaz, azkenean konposizio bi egin nituen:

Andrazkoa dantza da, eta gizonezkoa antzerkia.

Ala ez…

Gizonezkoa dantza da eta andrazkoak antzerkia.

Bakoitzak pentsa dezala nahi duena, benetan baitira arte eszenikoen munduko pertsona bi, eta hemen ez dago mugarik…

Copyright © 2023 BAD BILBAO

B.A.D Bilbao Antzerkia Dantza - Festival de Teatro actual y Danza Contemporánea de Bilbao