BAD Zinea

BILBAOARTE
ASTELEHENA 21 17:00/19:00

MANUEL FERNÁNDEZ-VALDÉS: “ANGÉLICA [UNA TRAGEDIA]”

DOKUMENTALA
85 min
16 urtetik gorakoentzat
Espainia

LABURPENA:
Angélica Liddell-ek bere hurrengo obra prestatzen du, eta Manuel Fernández-Valdések film bat eginez erretratatu egin nahi du. Liddell Europako dramaturgo nagusietakoa bihurtu da, antzerki autobiografikoa eginez, non minik barrenekoena erakusten duen. Erabaki horrek eragin egiten dio lan egiteko duen moduaren muinari eta berarekin lan egiten duten guzti-guztiei. Norberak erabaki behar du noraino iritsi nahi duen haren ondoan. Filmaren zuzendaria ere esperientziaz jabetuko da.
“Angélica (Una tragedia)” artearen jarraitzaile kartsu baten gaineko film bat da; orobat, sorkuntzaren eta bizitzaren arteko harreman asaldatuaren gainekoa.

ZUZENDARIA:
Manuel Fernández-Valdés (Pontevedra, 1979) Ikus-entzunezko Komunikazioko lizentziatua da.
2006an Pompeu Fabra Unibertsitatean Sormenezko Dokumentaletako Masterra lortu zuen, eta han garatu zuen bere lehenbiziko film luzerako ideia, “Manuel eta Elisa” (2008), Galiziako baserri giroko senar-emazte adindu batzuen eguneroko bizimoduari buruzkoa. Cineuropa zinema-jaialdian estreinatu zen filma, eta dokumental-zinemako Play-Doc jaialdian saria eman zioten. Baficin (2010) eta Dokufest (2011) jaialdietan ere erakutsia izan zen.
2012an, bere bigarren dokumental luzea zuzendu zuen, “Fraga y Fidel”, Manuel Fraga eta Fidel Castro 1992an Galizian elkartu zirenekoa landuz. Hainbat jaialditan erakutsi zen filma: Different 6! L’autre cinéma espagnol (Paris) jaialdian, Cineteca (Madril), Alcances (Cádiz), IBAFF (Murtzia), Cineuropa (Santiago de Compostela) eta CGAI (A Coruña).
2016an bere filmen produkzioa bere gain hartzea erabaki zuen, eta hirugarren dokumental luzeari ekin zion, “Angélica (tragedia bat)”, Angélica Liddell artistaren gaineko lana.

KREDITUAK:
Zuzendaritza: Manuel Fernández-Valdés
Ekoizpen exekutiboa: Ester Rodríguez Sánchez
Kamera: Manuel Fernández-Valdés
Zuzeneko soinua: Moncho Fernández, Fernando Carmena
Muntaia eta off ahotsa: Manuel Fernández-Valdés
Ekoizpena: Manuel Fernández-Valdés

Copyright © 2023 BAD BILBAO

B.A.D Bilbao Antzerkia Dantza - Festival de Teatro actual y Danza Contemporánea de Bilbao