“Contrakant”
SOCIETAT DOCTOR ALONSO SLU
Catalunya
Estreinaldia euskadin
Harrobia urriak 21 (19:00) |
---|
Sinopsis
Kontrakant 8 pertsonak egin eta interpretatutako pieza bat da, halako moldez non etengabe kaosaren eraginpean mugitzen den giza ehunzango bihurtzen baitira. Horrela, batzuetan komikoak, batzuetan zentzugabeak, batzuetan lirikoak, tarteka patetikoak eta noizean behin sekulakoak diren uneak sortzen dira.
Super giza gorputz horrek espazioa/denbora sortzeko gaitasuna du; antzokiarekin talka egin eta hura gainditzen du. Eta antzokia, bestalde, aurretiaz «ikuskizun»erako toki gisa sortutako egitura da.
Ikuslea egitura kantiar horren parte da, bere itxaropen eta «xedeekin» (telos, grekoz, obra baten hasierako eta amaierako oihal gisa), eta sentituko du kaosak, istripuak eta aurresanezinak, orainaldi absolutuenarekin harremanetan jartzen gaituen horrek, zeharkatu egiten dutela.
Konpainia
2001ean sortu zen Sociedad Doctor Alonso, Tomás Aragayren (antzerki-zuzendaria eta dramaturgoa) eta Sofía Asencioren (dantzaria eta koreografoa) eskutik. Ordutik, berezko lengoaia eraiki dute, non desplazamenduaren kontzeptua funtsezko gakoetako bat den: zerbait berezko lekutik, esparrutik edo espaziotik kanpo kokatzea, desplazamendu horrek lengoaia nola aldatzen duen ikertzeko —bai gramatika eratzaileari dagokionez, bai behatzaile batek egin dezakeen irakurketari dagokionez—. Desplazatu, zerbait argitzeko. Desplazamendu-maniobra hori tresna eraginkorra da diskurtso poetikorako espazioak sortzeko, errealitatea ulertzeko dugun statu quoa zalantzan jartzeko.
Fitxa artistikoa
Dirección: Tomás Aragay, Sofía Asencio
Damaturgia: Tomás Aragay
Koreografia: Sofía Asencio
Sorkuntza eta antzezleak: Sofía Asencio, Txubio Fernández, Tamara Ascanio, Hipólito Patón, María García Vera, Lluc Baños, Rubén Ametllé, Álex Solsona
Jantziak: Jorge Dutor
Musika: Rubén Lardín
Argiztapena eta espazio eszenikoa: CUBE.bz
Ekoizpen exekutiboa: Imma Bové
Koprodukzioa: Mercat de les Flors, Societat Doctor Alonso, Ayuntamiento de Báscara, Teatre Jardí de Figueres, El Canal Centre d’Arts Escèniques de Salt, L’Animal a L’Esquena, Graner
Laguntzak: ICEC, INAEM, Institut Ramon Llull