“Memoria”

“Memoria”

ITZIAR MANERO
Euskadi

60 mins | Antzerki dokumentala | Elebitan (euskara-gaztelera)/Adin guztietarako

Erabateko estreinaldia

Harrobia
urriak 19 (19:00)

Sinopsis

Memoria oroimenari eta haren galerari buruzko antzezlana da. Amona baten memoria erregistratzeko saiakera bat. Denboraren eta gaixotasunaren aurkako partida bat. Ahaztearen aurkako erlojupeko bat. Memoria amona baten eta biloba baten arteko topaketa bat ere bada. Elkarri galderak egiteko, elkar ezagutzeko, zaintzeko eta agur esateko ahalegin bat, amonaren oroitzapenak desagertu baino lehen. Zer gertatzen da pertsona baten memoria galtzen denean? Nora doaz haren oroitzapenak? Zerekin geratzen gara ondorengoak?

Konpainia

Iziar Manero Zuzenbidean graduatua da eta Giza Eskubideetan, Demokrazian eta Globalizazioan Masterra dauka. Ikasketa eszenikoak Nave 73 eskolan burutu zituen, Madrilen. Antzerkian La Tristura, El Pont Flotant, Sleepwalk Collective eta Grumelot konpainiekin lan egin du eta audiobisualetan Itsaso Arana, Alejo Flah, Arantxa Echebarria eta Jota Unaresen gidaritzapenean, besteak beste. Aves Migratorias eta Quemar la Naves kolektibo eszenikoetan sorkuntza eta interpretazio lanak partekatu ditu. Memoria bere bakarkako lehen lana da.

Fitxa artistikoa

Zuzendaritza: Itziar Manero
Sorkuntza: Itziar Manero, con el acompañamiento de Silvia Larrauri-ren laguntzarekin
Antzezpena: Itziar Manero
Aholkularitza: Silvia Larrauri, Itsaso Arana
Argiztapena: José Villegas
Eszenografia eta jantziak: Paola de Diego
Soinua: Asier Renteria
Ikus-entzunezko materiala: Ekhi Hontecillas
Kartela: Laura Renau
Itzulpenak: Peru Azpillaga
Ekoizpena: Itziar Manero
Argazkiak: Jon Larrinaga
Babeslek: Eusko Jaurlaritza, Bilboko Udala ( Artistak Egoitzan / Artistas en Residencia), Harrobia (Transiciones), Garaion Sorgunea
Hasierako poema: Irene Solá
Eskerrak: Leslia Gutiérrez, Markel Erburu, Álvaro de Vicente, Nerea Gómez, Maite Rodríguez, Mar Grimalt, aita, ama, Arrate, Izaskun, nire aitonei eta bereziki nire amonari

Copyright © 2024 BAD BILBAO

B.A.D Bilbao Antzerkia Dantza - Festival de Teatro actual y Danza Contemporánea de Bilbao

INSTALACIÓN FOTOGRÁFICA “ESTO ES UN CUERPO”

Esto es un cuerpo proiektu artistiko bat da, liburu-bilduma batean gauzatzen dena, eta arreta berezia eskaintzen dio mundu honetan argazkigintzaren eta literaturaren bidez bizitzearen esperientziari. Liburu bakoitza gorputzaren zati bati eskainita dago. Hala, zenbaki bakoitzarekin gorputz guztia osatzen da, eta gorputz kolektibo bat sortzen da, papera gainditu eta komunitate, ekintza eta hausnarketa kolektibo bihurtzen dena. Gorputza zatitzeak, atal bakoitzean zooma egiteak, oharkabean pasatu ohi diren xehetasunei erreparatzeko aukera ematen digu, baita gorputzari buruz ustez dakiguna birpentsatzeko ere.

Esto es un cuerpo lanak hedapen-, pentsamendu- eta sorkuntza-kanal bat irekitzen du gorputzaren materialtasunetik, modu kolektiboan hausnartzeko eta jarduteko; gorputza elkarrizketaren erdigunean jartzen du aro teknologiko honetan, non gure gorputzak pantaila hutsa baino ez diren, ekoizten badute soilik balioa duteneko mundu batean.

Argazkiak eta testua uztartzetik abiatzen gara, amaiezina den eremu batean, hau da, artearen eremuan, adierazpen-modu berriak esploratzeko asmoz; artistak eta publikoa kultura bisual bat sustatzera eta barneratzera gonbidatzen ditugu, irudimena eta gogoeta kritikoa sustatzeko gune plural eta ireki gisa.

Erakusketa honen arabera, irudia pentsamenduaren sortzaile eta hausnarketa kritikoaren bultzatzaile da, baina inoiz ez modu isolatuan. Hala erakusten dute zubiaren alde batean eta bestean lurrean jarritako zortzi QR kodeek; argazki bakoitzaren informazioa zabaltzen dute kontatutako istorioen eta literatura-sorkuntzen bidez. Halaber, ekintza kolektibo bat da, gure gorputz indibidualen hauskortasuna agerian uzten duena eta haien kolektibitatean eta komunitatean datzan indarra ospatzen duena. Zalantzarik gabe, elkarrekin hobeak gara. Gainerako pertsonek eta gertatzen zaizkigun gauzek gugan eragiten dutenean, eraldatu egiten gara. Gehiegi zigortutako gorputzen pisutik askatu nahi dugu geure burua. Izan ere, geure burua azaltzea geure burua erreibindikatzea ere bada.

Ainhoa Resano artista komisario duen “Esto es un cuerpo” erakusketa Ana Jarque, Carol Caicedo, Carlota Visier eta Laura C. Velaren ideia original bat da, Comisura argitaletxeak argitaratuta.

Erakusketa honetako argazkiak Laura C. Velak eta Malu Reigal-ek egin dituzte.

"*" indicates required fields

Proyectos de artistas individuales*
DD slash MM slash YYYY


Documentos que se tiene que adjuntar:
  • PDF del proyecto.
  • Copia del DNI.
  • Declaración del responsable (Anexo I).
  • Declaración del responsable (Anexo II).
  • Autorización (Anexo III).
Tipos de archivos aceptados: pdf, doc, docx, Tamaño máximo de archivo: 10 MB.
Accepted file types: pdf, doc, docx, Max. file size: 10 MB.
Accepted file types: pdf, doc, docx, Max. file size: 10 MB.
Accepted file types: pdf, doc, docx, Max. file size: 10 MB.
Accepted file types: pdf, doc, docx, Max. file size: 10 MB.
Accepted file types: pdf, doc, docx, Max. file size: 10 MB.