BAD-BILBAO ANTZERKI ETA DANTZA GARAIKIDEKO JAIALDIAK BOST ERABETKO ESTREINALDI ETA SEI ESTREINALDI IZANGO DITU 22. EDIZIOAN

BAD-BILBAO ANTZERKI ETA DANTZA GARAIKIDEKO JAIALDIAK BOST ERABETKO ESTREINALDI ETA SEI ESTREINALDI IZANGO DITU 22. EDIZIOAN

 

 

  • Bilboko Udalak antolatuta, jaialdia urriaren 15etik 25era ospatuko da hiriko hainbat agertokitan: Bilborock aretoan, Harrobia aretoan, Campos Antzokiko Kupula aretoan eta La Fundición aretoan.
  • BAD #BilbaoUdazkena2020ren barruan dauden proposamen ugarietako bat da: Udalaren kalitatezko kulturaren eta tokiko kultur eragileen aldeko apustua, urrian eta azaroan hiria kulturaz betetzeko.

 

(Bilbon, 2020ko urriaren 14an).- BAD-Bilbao Antzerki Eta Dantza Garaikideko JaialdiakBilboko Udalak antolatuta, hogeita bigarren edizioa egingo da urriaren 15etik 25era. Jaialdiak abangoardiako proposamen ugari ekarriko ditu hirira, besteak beste, La Fundición aretora, Harrobiara, Campos Antzokiko Kupula Aretora eta Bilborock aretora. Jaialdiaren barruan gozatu ahal izango diren 24 ikuskizunen artean, bost erabateko estreinaldiak dira eta sei estreinaldiak Euskadin.

 

ESTREINALDIAK

BADen edizio berri honetan bost ikuskizun izango dira erabateko estreinaldia eta sei izango dira estrenaldia Euskadin.

 

Erabateko estreinaldiak

Erabateko estreinaldietako lehena ‘The washing machine’ da. Macarena Recuerda Sheperd artista bisual eta eszenikoaren performance hau instalazio txikiz osatuta dago, eta bertan argia eta itzalak igurzten dira ilusio optikoen bidez. Ostiralean, hilak 16, eta larunbatean, hilak 17, 19:00etan, La Fundición aretoan ikusi ahal izango da.

 

Ostiralean, hilak 16 (Harrobia, 21:00etan),La Cocina/Mama Crea-ren eskutik, ‘La maniobra Heimlich. Vomitando los 80’ antzezlana aurkeztuko da, aspaldian elkar ikusi gabe egon diren lau lagunen bilerari buruzkoa.

 

Igandean, hilak 18 (Kupula Campos, 13:00etan), Oihana Vesga eta Nerea Gurrutxagak, BilbaoEszenaren Artistak Egoitzan programan sarituak, ‘Leiho zikin, zeru garbi’ aurkeztuko dute. Espazio fisiko eta testuinguru konkretuek gorputzean eta genero jarreran duten eragina aztertzen du antzezlanak. Mugimenduaren eta ahotsaren lanketatik emakumearen espazioa erreklamatzea zertan datzan hausnartzeko saiakera bat da.

 

Ostegunean, hilak 22 (Harrobia, 20:00etan), Input Dantzaren txanda izango da, ‘Imperfectas’ piezarekin. Dantzaren eta antzerki fisikoaren barruan kokatzen da, eta Aiala Etxegarai koreografo eta dantzariak 2012an osatutako konpainiaren eskutik dator.

 

Benetan Be-ren ‘Porno vs Afrodita’ (larunbatean, hilak 24, Harrobian, 19:30ean) da jaialdiaren azken erabateko estreinaldia. Zuzeneko musika du, eta hezkuntza sexuala eta afektiboa ditu ardatz. Lanak, BilbaoEszenako Artistak Egoitzan programaren laguntza izan du aurten.

 

Estreinaldiak Euskadin

Ikus-entzunezko eta eszena-arteen eta musika esperimentalaren artean, cabosanroque katalanek ‘No me hace brossa’ antzezlan abismadoaren proposamena erakutsiko dute; Joan Brossa poetaren prosa ezezagun eta primerizoaren zeharkako azterketa du sorburu. (Bilborock-en, urriaren 16an, 17:30, 18:30 eta 19:30ean; urriaren 17an, 13:00etan, 13:00, 14:00, 17:30, 18:30 eta 19:30etan; eta urriaren 18an, 13:00etan, 14:00etan, 17:30ean, 18:30ean eta 19:30ean).

 

Larunbatean, hilak 17, 20:30ean, Kupula Campos Aretoan, Emilio Rivas/La Ofrenda izango da, “Los años de la felicidad” proposamenarekin. Ikuskizunak, gizaki batek munduari eman diezaiokeen onena semea ote den galdetzen dio publikoari. Hurrengo egunean, igandean, hilak 18, La Fundición aretoan, 21:00etan, BAD-ek As Marías balear konpainiaren ‘Las 2 en punto’ proposamena partekatuko du. ‘Las 2 en punto’ saioan, ikusleek ezagutuko dituzte Gerra Zibilean zapalkuntza frankistaren ondorioz gizarte-bazterkerian erortzen diren familia anarkistako konposta egiteko bi ahizpa.

 

Hurrengo estreinaldia hilaren 20an, asteartean, izango da, 20:00etan, Campos Antzokiko Kupula Aretoan. Han, Julián Pacomio artistak eta Ángela Millano euskal koreografo eta performerrak ‘Psycho’ erakutsiko dute.

 

Gainera, Oligor eta Microscopia konpainiak ‘La Melancolía del turista’ erakutsiko du lehen aldiz Euskadin. Proposamen hori objektu dokumentalen antzerki-diziplinaren barruan dago, eta une eta objektuen deskonposizioa du ardatz. Pieza hau oporretako zenbait lekutan egindako landa-lanaren emaitza da eta leku horietan, adimenaren fantasia horren goraldiaren eta gainbeheraren aztarnak jaso ziren. Hilaren 21ean eta 22an ikusi ahal izango da La Fundición aretoan, asteazkeneko 19:30ean eta osteguneko 18:30ean eta 21:00etan.

 

Hurrengo egunean, hilak 23, ostirala, Ripley-k, ‘La caja flotante’-ren adar batetik sortutako Nafarroako konpainiak, Campos Antzokiko Kupula Aretoan, 19:00etan, ‘Catástrofe’ antzezlan abismadoa aurkeztuko du. Antzerki horretan, lau interpretek beren biografiak partekatuko dituzte, izan ez diren emakumeen eta gizonen bizitza.

 

Euskadiko azken estreinaldia Bárbara Sánchez artistak dakarkigu, ‘Várvara’ proposamenenarekin. Bertan, Maria Magdalenaren arketipo kristauaren hurbilketa feminista proposatzen du, irudiz oso desberdinak diren bakalao kultura valentziarra eta estasiaren ideia mistikoa abiapuntutzat hartutak (urriaren 23an, Harrobian, 21:30ean).

SARRERAK

Jaialdirako sarrerek, oro har, 10 euroko prezioa izango dute leihatilan –8 euroko salmenta aurreratua Harrobia, La Fundición eta Teatro Camposen ikuskizunetarako–. 

Bilborock eta Berreginen Museoko sarrerek 3 euroko prezioa dute. Gainera, hiru funtzioko bonuak, 20 eurokoak, eta bost funtzioko bonuak, 30 eurokoak, salduko dira.

 

Sarrerak honako hauen bidez eskura daitezke: jaialdiaren web orrian –gaurtik aurrera–, programazioa duten gune batzuetako txarteldegi eta web guneak, eta BADeko informazio-bulegoa, San Frantziskoko Udaltegian.Erreserbak posta elektronikoz edo telefonoz egitea gomendatzen da (taquillas.bad@gmail.com / 688 689000).

 

Prezioei eta sarrerak erosteko moduari buruzko informazio guztia www.badbilbao.eus webgunean dago.

 

#BILBAOUDAZKENA2020

Bilboko Udalak kultura-sektoreari laguntzeko apustua egin du, COVID-19delakoaren pandemiak eragin dien sektore profesionaletako bat baita. Horregatik, #BilbaoUdazkena2020 ekimenak kultura-planez hiria beteko du datorren urrian eta azaroan, tokiko kultura-konpainien eta -eragileen programazioarekin.

 

#BilbaoUdazkena2020une bakoitzean osasun-agintariek ezarritako segurtasun-protokolo guztiei jarraiki garatuko da, eta kultura- eta jai-ekitaldiei buruzko gomendioak zorrotz aplikatu eta aplikatuko dira.

 

SARE SOZIALAK

Bilbao Udala: FACEBOOK | TWITTER | INSTAGRAM

Bilbao Kultura: YOUTUBE | FACEBOOK | TWITTER | INSTAGRAM 

 

#BAD2020 #BilbaoUdazkena2020

www.bilbaokultura.eus

 

 

 

INSTALACIÓN FOTOGRÁFICA “ESTO ES UN CUERPO”

Esto es un cuerpo proiektu artistiko bat da, liburu-bilduma batean gauzatzen dena, eta arreta berezia eskaintzen dio mundu honetan argazkigintzaren eta literaturaren bidez bizitzearen esperientziari. Liburu bakoitza gorputzaren zati bati eskainita dago. Hala, zenbaki bakoitzarekin gorputz guztia osatzen da, eta gorputz kolektibo bat sortzen da, papera gainditu eta komunitate, ekintza eta hausnarketa kolektibo bihurtzen dena. Gorputza zatitzeak, atal bakoitzean zooma egiteak, oharkabean pasatu ohi diren xehetasunei erreparatzeko aukera ematen digu, baita gorputzari buruz ustez dakiguna birpentsatzeko ere.

Esto es un cuerpo lanak hedapen-, pentsamendu- eta sorkuntza-kanal bat irekitzen du gorputzaren materialtasunetik, modu kolektiboan hausnartzeko eta jarduteko; gorputza elkarrizketaren erdigunean jartzen du aro teknologiko honetan, non gure gorputzak pantaila hutsa baino ez diren, ekoizten badute soilik balioa duteneko mundu batean.

Argazkiak eta testua uztartzetik abiatzen gara, amaiezina den eremu batean, hau da, artearen eremuan, adierazpen-modu berriak esploratzeko asmoz; artistak eta publikoa kultura bisual bat sustatzera eta barneratzera gonbidatzen ditugu, irudimena eta gogoeta kritikoa sustatzeko gune plural eta ireki gisa.

Erakusketa honen arabera, irudia pentsamenduaren sortzaile eta hausnarketa kritikoaren bultzatzaile da, baina inoiz ez modu isolatuan. Hala erakusten dute zubiaren alde batean eta bestean lurrean jarritako zortzi QR kodeek; argazki bakoitzaren informazioa zabaltzen dute kontatutako istorioen eta literatura-sorkuntzen bidez. Halaber, ekintza kolektibo bat da, gure gorputz indibidualen hauskortasuna agerian uzten duena eta haien kolektibitatean eta komunitatean datzan indarra ospatzen duena. Zalantzarik gabe, elkarrekin hobeak gara. Gainerako pertsonek eta gertatzen zaizkigun gauzek gugan eragiten dutenean, eraldatu egiten gara. Gehiegi zigortutako gorputzen pisutik askatu nahi dugu geure burua. Izan ere, geure burua azaltzea geure burua erreibindikatzea ere bada.

Ainhoa Resano artista komisario duen “Esto es un cuerpo” erakusketa Ana Jarque, Carol Caicedo, Carlota Visier eta Laura C. Velaren ideia original bat da, Comisura argitaletxeak argitaratuta.

Erakusketa honetako argazkiak Laura C. Velak eta Malu Reigal-ek egin dituzte.

"*" indicates required fields

Proyectos de artistas individuales*
DD slash MM slash YYYY


Documentos que se tiene que adjuntar:
  • PDF del proyecto.
  • Copia del DNI.
  • Declaración del responsable (Anexo I).
  • Declaración del responsable (Anexo II).
  • Autorización (Anexo III).
Tipos de archivos aceptados: pdf, doc, docx, Tamaño máximo de archivo: 10 MB.
Accepted file types: pdf, doc, docx, Max. file size: 10 MB.
Accepted file types: pdf, doc, docx, Max. file size: 10 MB.
Accepted file types: pdf, doc, docx, Max. file size: 10 MB.
Accepted file types: pdf, doc, docx, Max. file size: 10 MB.
Accepted file types: pdf, doc, docx, Max. file size: 10 MB.

    OSTEGUNA, URRIAK 17

    Sin eventos

    OSTIRALA, URRIAK 18

    Sin eventos

    LARUNBATA, URRIAK 19

    Sin eventos

    IGANDEA, URRIAK 20

    Sin eventos

    ASTELEHENA, URRIAK 21

    No items found

    ASTEARTEA, URRIAK 22

    No items found

    ASTEAZKENA, URRIAK 23

    Sin eventos

    OSTEGUNA, URRIAK 24

    Sin eventos

    OSTIRALA, URRIAK 25

    No items found

    LARUNBATA, URRIAK 26

    Sin eventos

    IGANDEA, URRIAK 27

    Sin eventos

Copyright © 2024 BAD BILBAO

B.A.D Bilbao Antzerkia Dantza - Festival de Teatro actual y Danza Contemporánea de Bilbao