BAD, BILBOKO ANTZERKI ETA DANTZA GARAIKIDEAREN JAIALDIA,  OSTEGUNEAN HASIKO DA ETA ARTE ESZENIKO ABANGOARDISTENEN 16 HITZORDU EKARRIKO DITU BILBORA

  • BAD jaialdia urriaren 12tik 22ra bitartean egingo da hiriko hainbat espaziotan, besteak beste, La Fundación, Harrobia, Bilborock eta Campos Antzokiko Cúpula Aretoan
  • Programak 11 estreinaldi eskainiko ditu: 10 Euskadin, horietako 2 erabateko estrainaldi lokalak izango direnak, eta beste bat estrenaldia izango da Estatu mailan. Dantza – performancea, dramaturgia berriak edo antzerkia bezalako diziplinak izango dituzte protagonista
  • Sarrerak dagoeneko salgai daude Jaialdiaren webgunean

(Bilbo, 2023ko urriak 9).- Bilboko Udalak antolatzen duen BAD – Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikidearen Jaialdia bere XXV. edizioa martxan jarriko du datorren urriaren 22an.

Kultura abangoardistako jaialdia La Fundacionen hasiko da (ostegunean, urriaren 12an, 19:00etan) Olfa Sendensirekin eta bere “Rabia(a)-Amorruaرابعة” proposamenarekin. Lan horrekin, artistak, Bilbaoeszena 2023ko Artistak Egoitzan beka jaso zuen. Edizio berri hau martxan jarriko beste 15 konpainiekin batera, horietako zazpi bertakoak, sei estatukoak eta hiru nazioartekoak (Argentina, Portugal eta Frantzia).

BAD, urtez urte kulturaz gozatzen duenaren agendan markatu beharreko datetako bat, tokiko talentu sortzaileari ezinbesteko laguntza ematen dioten hamasei hitzordu eskainiko ditu– aipatutako Olfa Sendesni, Paula Gironi, CIA. Analógica, Neri (H)ari – Myriam Pérez Cazabón, La Higuera eta NODE– munduko beste herrialde eta Estatuko beste txoko batzuetako ikuskizun sorta zainduarekin (Katalunia, Kanariak, Andaluzia, Nafarroa edo Madril) batera.

BAD jailadiak bere programazioari amaiera emango dio urriaren 22an, igandea, Aina Alegreren “ETUDE4 – Fandango y otras cadencias” (La Fundación aretoan, 18:00etan) eta AzkonaToloza konpainiaren “Concierto geológico” (Bilborocken, 20:00etan) proposamenekin.

  • ESTREINALDIAK  
  • EUSKADIN

BAD jaialdiak HAMAR estreinaldi programatuko ditu Euskadin, horietako bi, -La Higueraren (Euskadi) “Nire usaina galdu nuen eguna”, La Fundaciónen urriaren 14an, 21:00etan eta CIA. Analógicaren (Euskadi) “Lo que pasa mientras”, hilak 18 19:00etan Campos Antzokiaren Cúpula Aretoan-  ERABATEKO ESTRENALDIAK IZANGO DIRA BILBON.

Euskadin egingo diren beste 8 estreinaldiak honako hauek izango dira:

Paula Quintanaren “Huerto”, (Kanariak), Harrobian, urriaren 13an 19:00etan; “Love me”, Marina Otero & Martín Flores Cárdenasena (Argentina), urriak 13, 21:00etan, La Fundición aretoan; “Morta Splendor”, Bárbara Sánchezena (Andaluzia), urriak 14, 19:00etan Harrobian; “Concrete Matter”, Los Detectives (Katalunia), urriak 15, 19:00etan La Fundición-en; “Los idiomas”, Alessandra García (Andalutzia), urriak 19, 21:00etan Campos Antzokiko Cúpula Aretoan; “Los cosas se mueven, pero no dicen nada”, Poliana Limarena (Madril), urriak 21, 19:00etan Harrobian; “ETUDE4 – Fandango y otras cadencias”, Aina Alegreren eskutik (Frantzia), urriak 22 18:00etan Bilborocken; eta AzkonaTolozaren  “Concierto geológico” (Nafarroa – Katalunia). urriak 22, 20:00etan Bilborock aretoan.

  • ESTREINALDIA ESTATUAN

Teatro Parga konpainia portugaldarraren “Info Maniac”, urriak 20 19:00etan La Fundición Aretoan.

Euskal konpainia eta artista hauek osatzen dute BAD 2023 jaialdiaren programazioa: Paula GironiEmbo(r)rak” antzelanarekin, 2023ko Bilbaoeszenaren Artistak Egoitzan beka jaso duena, (urriaren 17an, 19:00etan, Harrobian). Asteazkenean, hilak 18, Cía Analógica konpainiak “Lo que pasa mientras” dantza garaikideko pieza partekatuko du. Hilaren 19an, ostegunean, Nere (h) ari – Myriam Pérez Cazabón konpainiaren txanda izango da,  bere “Hiru (3)” proposamenarekin, Harrobian, 19:00etan; azkenik, hilaren 20an, NODE konpainiak Campos Antzokiko Cúpula Aretoan, “Arachno” partekatuko dute, 21:00etan.

JARDUERA PARALELOAK
Jaialdiaren esparruan, dantza inklusiboko praktika artistikoei buruzko “Breathing together” topaketak egingo dira, ORGANICeko Natalia Monge estatuko beste konpainia batzuekin egiten ari den praktika koreografikoen proiektuaren barruan. Topaketa horiek sarrera librea izango dute, eta profesionalei eta interesa duten pertsona guztiei irekita daude. (Urriaren 12, 13 eta 14an Bilborock aretoan).

SARRERAK

Ikuskizun bakoitzerako sarrerek 10 euro balioko dute. Informazio guztia jaialdiaren webgunean dago eskuragarri. www.badbilbao.eus  webgunean ere honako BONU hauek erosi ahal izango dira: 3 sarreraKO Bonua: 20 euro/5 sarrerako Bonoa: 30 euro.

BAD 2023 jaialdiak Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Kultura eta Kirol Ministerioko Arte Eszenikoen eta Musikaren Institutu Nazionalaren babesa du.   
Era berean, Jaialdiarekin kolaboratzen dute: Metro Bilbao, El Correo eta Ikey Group; Campos Eliseos Antzokia, La Fundición eta Harrobia ditu aliatu.

Jaialdiko prentsarako materialak esteka honetan deskarga daitezke

SARE SOZIALAK:
BILBAO UDALA: YOUTUBEFACEBOOK | TWITTER | INSTAGRAM       
BILBAO KULTURA: YOUTUBE  | FACEBOOK | TWITTER | INSTAGRAM
BAD: FACEBOOK

badbilbao.eus
www.bilbaokultura.eus

#BAD2023

INSTALACIÓN FOTOGRÁFICA “ESTO ES UN CUERPO”

Esto es un cuerpo proiektu artistiko bat da, liburu-bilduma batean gauzatzen dena, eta arreta berezia eskaintzen dio mundu honetan argazkigintzaren eta literaturaren bidez bizitzearen esperientziari. Liburu bakoitza gorputzaren zati bati eskainita dago. Hala, zenbaki bakoitzarekin gorputz guztia osatzen da, eta gorputz kolektibo bat sortzen da, papera gainditu eta komunitate, ekintza eta hausnarketa kolektibo bihurtzen dena. Gorputza zatitzeak, atal bakoitzean zooma egiteak, oharkabean pasatu ohi diren xehetasunei erreparatzeko aukera ematen digu, baita gorputzari buruz ustez dakiguna birpentsatzeko ere.

Esto es un cuerpo lanak hedapen-, pentsamendu- eta sorkuntza-kanal bat irekitzen du gorputzaren materialtasunetik, modu kolektiboan hausnartzeko eta jarduteko; gorputza elkarrizketaren erdigunean jartzen du aro teknologiko honetan, non gure gorputzak pantaila hutsa baino ez diren, ekoizten badute soilik balioa duteneko mundu batean.

Argazkiak eta testua uztartzetik abiatzen gara, amaiezina den eremu batean, hau da, artearen eremuan, adierazpen-modu berriak esploratzeko asmoz; artistak eta publikoa kultura bisual bat sustatzera eta barneratzera gonbidatzen ditugu, irudimena eta gogoeta kritikoa sustatzeko gune plural eta ireki gisa.

Erakusketa honen arabera, irudia pentsamenduaren sortzaile eta hausnarketa kritikoaren bultzatzaile da, baina inoiz ez modu isolatuan. Hala erakusten dute zubiaren alde batean eta bestean lurrean jarritako zortzi QR kodeek; argazki bakoitzaren informazioa zabaltzen dute kontatutako istorioen eta literatura-sorkuntzen bidez. Halaber, ekintza kolektibo bat da, gure gorputz indibidualen hauskortasuna agerian uzten duena eta haien kolektibitatean eta komunitatean datzan indarra ospatzen duena. Zalantzarik gabe, elkarrekin hobeak gara. Gainerako pertsonek eta gertatzen zaizkigun gauzek gugan eragiten dutenean, eraldatu egiten gara. Gehiegi zigortutako gorputzen pisutik askatu nahi dugu geure burua. Izan ere, geure burua azaltzea geure burua erreibindikatzea ere bada.

Ainhoa Resano artista komisario duen “Esto es un cuerpo” erakusketa Ana Jarque, Carol Caicedo, Carlota Visier eta Laura C. Velaren ideia original bat da, Comisura argitaletxeak argitaratuta.

Erakusketa honetako argazkiak Laura C. Velak eta Malu Reigal-ek egin dituzte.

"*" indicates required fields

Proyectos de artistas individuales*
DD slash MM slash YYYY


Documentos que se tiene que adjuntar:
  • PDF del proyecto.
  • Copia del DNI.
  • Declaración del responsable (Anexo I).
  • Declaración del responsable (Anexo II).
  • Autorización (Anexo III).
Tipos de archivos aceptados: pdf, doc, docx, Tamaño máximo de archivo: 10 MB.
Accepted file types: pdf, doc, docx, Max. file size: 10 MB.
Accepted file types: pdf, doc, docx, Max. file size: 10 MB.
Accepted file types: pdf, doc, docx, Max. file size: 10 MB.
Accepted file types: pdf, doc, docx, Max. file size: 10 MB.
Accepted file types: pdf, doc, docx, Max. file size: 10 MB.

    OSTEGUNA, URRIAK 17

    Sin eventos

    OSTIRALA, URRIAK 18

    Sin eventos

    LARUNBATA, URRIAK 19

    Sin eventos

    IGANDEA, URRIAK 20

    Sin eventos

    ASTELEHENA, URRIAK 21

    No items found

    ASTEARTEA, URRIAK 22

    No items found

    ASTEAZKENA, URRIAK 23

    Sin eventos

    OSTEGUNA, URRIAK 24

    Sin eventos

    OSTIRALA, URRIAK 25

    No items found

    LARUNBATA, URRIAK 26

    Sin eventos

    IGANDEA, URRIAK 27

    Sin eventos

Copyright © 2024 BAD BILBAO

B.A.D Bilbao Antzerkia Dantza - Festival de Teatro actual y Danza Contemporánea de Bilbao