BAD – BILBOKO ANTZERKI ETA DANTZA GARAIKIDEAREN JAIALDIA OSTEGUNEAN, HILAK 13, MARTXAN JARRIKO DA ETA ARTE ESZENIKO ABANGOARDISTENEN HOGEI HITZORDU EKARRIKO DITU HIRIRA

  • BAD Jaialdiak aurrestreinaldia, erabateko sei estreinaldi, bi estreinaldi Estatuan eta sei estreinaldi Euskadin ekarriko ditu hirira, pandemiaren ostean programazioan nazioarteko produkzioen kopuruak gora egin duen edizio batean.
  • Urriaren 12ra arte, Jaialdiak hiru emanaldietarako (20 euro) eta bost emanaldietarako (30 euro) bonuak izango ditu eskuragarri. Jaialdiaren webgunean eros daitezkee.

(Bilbo, 2022ko urriaren 10ean).- BAD – Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikidearen Jaialdia, Bilboko Udalak antolatuta, XXIV. edizioa ospatuko da urriaren 13tik 23ra. BADek ostegun honetan, urriaren 13an, jarriko du abian bere edizio berria, Metrokoadroka Sormen Laborategia eta euskarazko antzerki performatiboko bere ikuskizunaren aurrestreinaldiarekin: “Zeozertan dabil baina ez dakit zertan” (Fundición, 19:00etan).

Jaialdia, urtez urte kultur agendan markatu beharreko datan bihurtuta, hogei bat hitzordu eskainiko ditu, tokiko talentu sortzaileari ezinbesteko laguntza ematen diotenakMetrokoadroka Sormen Laborategia; Mollis; Tripak; Itziar Manero; Denis Martínez; Vulnera Compañia eta Itzuli Konpainia, beste herrialde batzuetako ikuskizunen aukeraketa zainduarekin – Frantzia edo Ingalaterra, esaterako –, eta beste kontinente batzuetakoak Ertzaren eta Mozambikeko artisten arteko lankidetza, bere proposamena, “Otempodiz”; edo Olga_Cirqanalogique konpainiarena, Uruguairen eta Frantziaren arteko lankidetza “LP (Long Play)” piezari bizitza emateko.

Nazioarteko lankidetzak dira, halaber, Utopisistas konpainiaren I´ll be back” (Suitza – Suedia – Italia-Euskadiren arteko lankidetza), eta Sleepwalk Collective (Euskadi) eta Christopher Brett Baile artekoa (Erresuma Batua)

  BADek amaiera emango dio bere programazioari hilaren 23an, igandea, Aves Migratoria de Madrid konpainiaren “El Águila” ikuskizunarekin, Harrobia aretoan ikusi ahal izango den antzerki dokumental eta dantza piezarekin.

  • ESTRENALDIAK

ERABATEKO ESTREINALDIAK

BAD-ek erabateko sei estreinaldi programatu ditu:

  • La fragilidad de mi pene”, Mollis (Euskadi). Urriak 14, 21:00etan La Fundición aretoan.
  • “Platea”, Tripak kolektiboarena (Euskadi). Urriak 15, 19:00etan. Harrobia aretoan.
  • “365”, Denis Martínez (Euskadi). Urriak 17, 19:00etan. Cúpula Aretoa Campos Antzokian.
  • “Lo que no se ve”, Vulnera Compañía (Euskadi). Urriak 18, 19:00etan. Harrobia aretoan.  
  • “Memoria”, Itziar Manero (Euskadi). Urriak 19, 19:00etan. Harrobia aretoan.
  • “Otempodiz”, Ertza (Euskadi – Mozambike). Urriak 21, 21:00etan Cúpula Aretoa Campos Antzokian.

ESTREINALDIAK EUSKADIN

BAD-ek 7 estreinaldi programatu ditu Euskadin:  

  • “Psychodrama”, Sleepwalk Collective & Christopher Brett (Euskadi – Erresuma Batua). Urriak 15. 21:00etan. La Fundición aretoan.
  • “Bailar al sonido”, Sandra Gómez (Valentzia). Urriak 20. 21:00etan. Cúpula Aretoa Campos Antzokian.
  • “Contrakant”, Societat Doctor Alonso (Katalunia). Urriak 21. 19:00etan. Harrobia aretoan.
  • “Lo pequeño”, Cris Blanco, Jorge Dutor eta Guillem Mont De Palol (Katalunia). Urriak 22. 19:00etan. Harrobia aretoan.  
  • “The very last northern white rhino”, Compañía Ensalle (Katalunia). Urriak 22 21:00etan Cúpula Aretoa Campos Antzokian.
  • “El Águila”, Aves Migratoria de Madrid (Madril). Urriak 23, 19:00etan Harrobia aretoan.

ESTREINALDIAK ESTATUAN

  • “LP Long play”, Olga_Cirqanalogique (Frantzia – Uruguai). Urriak 14. 19:00etan. Harrobia aretoan.
  • “I’ll be back”, Utopisistas (Suitza-Suedia -Italia-Euskadi). Urriak 20, 19:00etan. Harrobia aretoan.

AURRESTREINALDIA

  • “Zeozertan dabil baina ez dakit zertan”, Metrokoadroka Sormen Laborategia (Euskadi). Urriak 13, 19:00etan. La Fundición aretoan.

SARRERAK

3 saiorako 20 euroko bonuak eta 5 saiorako 30 eurokoak salgai daude jada jaialdiaren webgunean. Bonuak ikuskizun desberdinetarako sarrerekin trukatu ahal izango dira, edo ikuskizun berera, urriaren 22ko tailerrera barne, hainbat pertsona joateko sarrerekin. Salgai dauden bonuen kopurua mugatua da eta sarreren trukea jaialdiaren webgunean edo leihatiletan egin beharko da. Bonuak ikuskizun desberdinetarako sarrerekin trukatu ahal izango dira, edo ikuskizun berera, urriaren 22ko tailerrera barne, hainbat pertsona joateko sarrerekin.

BADek, Bilboko Udalak antolatua, INAEMen, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren babesa du. Metro Bilbao, El Correo, Ikey Group Comunicación, Campos Elíseos Antzokia, Harrobia eta La Fundicion aretoak ere parte hartzen dute.

Prentsarako eskuragarri dauden Jaialdiaren material guztiak, esteka honetan kontsulta daitezke

SARE SOZIALAK:

badbilbao.eus

www.bilbaokultura.eus

#BAD2022

INSTALACIÓN FOTOGRÁFICA “ESTO ES UN CUERPO”

Esto es un cuerpo proiektu artistiko bat da, liburu-bilduma batean gauzatzen dena, eta arreta berezia eskaintzen dio mundu honetan argazkigintzaren eta literaturaren bidez bizitzearen esperientziari. Liburu bakoitza gorputzaren zati bati eskainita dago. Hala, zenbaki bakoitzarekin gorputz guztia osatzen da, eta gorputz kolektibo bat sortzen da, papera gainditu eta komunitate, ekintza eta hausnarketa kolektibo bihurtzen dena. Gorputza zatitzeak, atal bakoitzean zooma egiteak, oharkabean pasatu ohi diren xehetasunei erreparatzeko aukera ematen digu, baita gorputzari buruz ustez dakiguna birpentsatzeko ere.

Esto es un cuerpo lanak hedapen-, pentsamendu- eta sorkuntza-kanal bat irekitzen du gorputzaren materialtasunetik, modu kolektiboan hausnartzeko eta jarduteko; gorputza elkarrizketaren erdigunean jartzen du aro teknologiko honetan, non gure gorputzak pantaila hutsa baino ez diren, ekoizten badute soilik balioa duteneko mundu batean.

Argazkiak eta testua uztartzetik abiatzen gara, amaiezina den eremu batean, hau da, artearen eremuan, adierazpen-modu berriak esploratzeko asmoz; artistak eta publikoa kultura bisual bat sustatzera eta barneratzera gonbidatzen ditugu, irudimena eta gogoeta kritikoa sustatzeko gune plural eta ireki gisa.

Erakusketa honen arabera, irudia pentsamenduaren sortzaile eta hausnarketa kritikoaren bultzatzaile da, baina inoiz ez modu isolatuan. Hala erakusten dute zubiaren alde batean eta bestean lurrean jarritako zortzi QR kodeek; argazki bakoitzaren informazioa zabaltzen dute kontatutako istorioen eta literatura-sorkuntzen bidez. Halaber, ekintza kolektibo bat da, gure gorputz indibidualen hauskortasuna agerian uzten duena eta haien kolektibitatean eta komunitatean datzan indarra ospatzen duena. Zalantzarik gabe, elkarrekin hobeak gara. Gainerako pertsonek eta gertatzen zaizkigun gauzek gugan eragiten dutenean, eraldatu egiten gara. Gehiegi zigortutako gorputzen pisutik askatu nahi dugu geure burua. Izan ere, geure burua azaltzea geure burua erreibindikatzea ere bada.

Ainhoa Resano artista komisario duen “Esto es un cuerpo” erakusketa Ana Jarque, Carol Caicedo, Carlota Visier eta Laura C. Velaren ideia original bat da, Comisura argitaletxeak argitaratuta.

Erakusketa honetako argazkiak Laura C. Velak eta Malu Reigal-ek egin dituzte.

"*" indicates required fields

Proyectos de artistas individuales*
DD slash MM slash YYYY


Documentos que se tiene que adjuntar:
  • PDF del proyecto.
  • Copia del DNI.
  • Declaración del responsable (Anexo I).
  • Declaración del responsable (Anexo II).
  • Autorización (Anexo III).
Tipos de archivos aceptados: pdf, doc, docx, Tamaño máximo de archivo: 10 MB.
Accepted file types: pdf, doc, docx, Max. file size: 10 MB.
Accepted file types: pdf, doc, docx, Max. file size: 10 MB.
Accepted file types: pdf, doc, docx, Max. file size: 10 MB.
Accepted file types: pdf, doc, docx, Max. file size: 10 MB.
Accepted file types: pdf, doc, docx, Max. file size: 10 MB.

    OSTEGUNA, URRIAK 17

    Sin eventos

    OSTIRALA, URRIAK 18

    Sin eventos

    LARUNBATA, URRIAK 19

    Sin eventos

    IGANDEA, URRIAK 20

    Sin eventos

    ASTELEHENA, URRIAK 21

    No items found

    ASTEARTEA, URRIAK 22

    No items found

    ASTEAZKENA, URRIAK 23

    Sin eventos

    OSTEGUNA, URRIAK 24

    Sin eventos

    OSTIRALA, URRIAK 25

    No items found

    LARUNBATA, URRIAK 26

    Sin eventos

    IGANDEA, URRIAK 27

    Sin eventos

Copyright © 2024 BAD BILBAO

B.A.D Bilbao Antzerkia Dantza - Festival de Teatro actual y Danza Contemporánea de Bilbao