BAD – BILBOKO ANTZERKI ETA DANTZA GARAIKIDEAREN JAIALDIAK HIRIA ABANGOARDIAKO ARTE ESZENIKOEN PROPOSAMENEZ ETA ESTREINALDIEZ BETEKO DU 16 KONPAINIAREN ESKUTIK URRIAN

  • Jaialdiak urriaren 13tik 23ra egingo du edizio berria.
  • Edizio berri honetan BADk sei erabateko estreinaldi, bi estreinaldi Estatuan eta sei estreinaldi Euskadin partekatuko ditu.

(Bilbon, 2022ko irailaren 19an).- BAD – Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikidearen Jaialdiak, Bilboko Udalak antolatuta, urriaren 13tik 23ra ospatuko du bere edizio berria. 11 egunez, jaialdiak abangoardiako arte eszenikoen proposamenez beteko du hiria, eta 16 konpainien eskutik iritsiko dira, horietatik zazpi euskaldunak, bost estatukoak eta lau nazioartekoak. Edizio berri honetan, BADek sei erabateko estreinaldi, bi estreinaldi Estatuan eta sei estreinaldi Euskadin partekatuko ditu, pandemiaren ondoren, programazioan nazioarteko ekoizpenen kopuruak gora egingo duen edizio batean

BAD jaialdiak Metrokoadroka Sormen Laborategiak konpainiarekin emango dio hasiera programazioari, “Zeozertan dabil baina ez dakit zertan” aurre-estreinaldiarekin.  Bilboko Jaialdi honen esparruan, Eszenabide 2021ek saritutako Vulnera Teatroren “Lo que no se ve” proiektua ere ikusi ahal izango da lehen aldiz; eta Itziar Maneroren “Memoria”, 2022ko Erresidentziako Artisten beka duen proiektua, Bilbaoeszenaren bitartez Udalak bultzatutako bekak, eta HARROBIAren 2021eko Transiciones bekak hautatuta, artista eta/edo kolektibo berriei laguntzeko prozesuetarako laguntzak.

Aitor Zabaletak sortutako Ertza antzerki eta dantza konpainiak, “Otempodiz” lana estreinatuko du aretoetan, Espainiak Mozambiken duen enbaxadarekin elkarlanean sortutako lana. Ikuskizunarekin batera, 2021aren amaieran Afrika hego-ekialdeko herrialdean pieza sortzeko prozesua jasotzen duen dokumental laburraren estreinaldia eskainiko du ere. Antzezleek “Machawona & Marrabenta”.Mozambiken afro-dantza tailerra ere eskainiko dute.

  Euskadin ikuskizuna estreinatuko duten Estatuko konpainiak honako hauek dira: Societat Doctor Alonso Contrakant” ikuskizunarekin; Sandra Gómez Bailar al sonido” proposamenarekin;  eta Cris Blanco, Jorge Dutor eta Guillem Mont Le Palol Lo pequeño” piezarekin. Aves Migratorias de Madrid konpainia gazteak itxiko du Jaialdia El Águila” ikuskizunarekin.

Nazioarteko konpainien Estatuko estreinaldiei dagokienez, Frantziako Olga Cirq_Analogique konpainiaren “Long Play” lanez eta UtopisistasI’ll be back”-ez gozatu ahal izango da BAD jaialdian, herrialde ezberdinetako lau artista gaztek osatzen dutena, horien artean Nerea Gurrutxaga dantzari gipuzkoarra.  

Gainera, Estatuaren eta Erresuma Batuaren artean lan egiten duen zuzeneko arte eta antzerki esperimentaleko konpainiak, Sleepwalk CollectivekPsychodrama” lana aurkeztuko du, Christopher Brett Bailey idazle, musikari eta sortzaile eszeniko kanadarrarekin elkarlanean aurkeztuko du.

BAD – Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikidearen Jaialdiaren programazio osoa datozen asteetan jakinaraziko da.

SARE SOZIALAK:

badbilbao.eus

www.bilbaokultura.eus

#BAD2022

"*" indicates required fields

Proyectos de artistas individuales*
DD slash MM slash YYYY


Documentos que se tiene que adjuntar:
  • PDF del proyecto.
  • Copia del DNI.
  • Declaración del responsable (Anexo I).
  • Declaración del responsable (Anexo II).
  • Autorización (Anexo III).
Tipos de archivos aceptados: pdf, doc, docx, Tamaño máximo de archivo: 10 MB.
Accepted file types: pdf, doc, docx, Max. file size: 10 MB.
Accepted file types: pdf, doc, docx, Max. file size: 10 MB.
Accepted file types: pdf, doc, docx, Max. file size: 10 MB.
Accepted file types: pdf, doc, docx, Max. file size: 10 MB.
Accepted file types: pdf, doc, docx, Max. file size: 10 MB.

    OSTEGUNA, URRIAK 17

    Sin eventos

    OSTIRALA, URRIAK 18

    Sin eventos

    LARUNBATA, URRIAK 19

    Sin eventos

    IGANDEA, URRIAK 20

    Sin eventos

    ASTELEHENA, URRIAK 21

    No items found

    ASTEARTEA, URRIAK 22

    No items found

    ASTEAZKENA, URRIAK 23

    Sin eventos

    OSTEGUNA, URRIAK 24

    Sin eventos

    OSTIRALA, URRIAK 25

    No items found

    LARUNBATA, URRIAK 26

    Sin eventos

    IGANDEA, URRIAK 27

    Sin eventos

Copyright © 2024 BAD BILBAO

B.A.D Bilbao Antzerkia Dantza - Festival de Teatro actual y Danza Contemporánea de Bilbao