BAD-BILBOKO ANTZERKI ETA DANTZA GARAIKIDEAREN
JAIALDIAREN XXIII. EDIZIOA URRIAREN 14AN HASIKO DA, ETA PROGRAMATU DITUEN IKUSKIZUNEN ERDIAK ESTREINALDIAK IZANGO DIRA

  • Udalak antolatuta, BAD-ek abangoardiaz beteko du Bilbo urriaren 24ra arte sei erabateko estreinaldi, zazpi estreinaldi Euskadin eta Estatuan estreinaldi batekin.
  • Dantza garaikidearen, arte bizien, antzerkiaren, performancearen, antzerkigintza berrien edo tailerren proposamenak hiriko eszenatoki hauetan ikusi ahal izango dira: Bilborock aretoan, Harrobian, Campos Antzokian eta bere Cúpula aretoan, Berreginen Museoan eta La Fundición aretoan.
  • Aurreko asteetan erositako bonuak gaurtik urriaren 10era bitartean truka daitezke. Gainera, ikuskizun bakoitzerako sarrerak dagoeneko salgai daude 10 euroren truke jaialdiaren webgunean. Emanaldiaren egunean bertan ere erosi ahal izango dira aretoetako lehiatiletan.

(Bilbo, 2021eko urriaren 5a).- BAD – Antzerki eta Dantza Garaikidearen Jaialdiak, Bilboko Udalak antolatuta, XXIII. Edizioa ospatuko du urriaren 14tik 24ra. Jaialdiak bere programazioa aurkeztu du gaur udaletxean egin den prentsa -aurreko batean, eta bertan izan dira Gonzalo Olabarria Kultura eta Gobernantza zinegotzia eta Alicia Otxandegi BADeko zuzendaria. Gainera, Nerea Martinez konpainiak “Abrazo” piezaren lagin bat aurkeztu du. BADen edizio berri honetan programatutako erabateko estreinaldia da ikuskizun hau, eta Harrobia aretoan izango da ikusgai urriaren 15ean, 21:00etan.

BAD urriaren 14an hasiko da La Fundición aretoan 19:30etan, Kabia Teatro eta Teatro de L’Enjolit-en El alimento de las moscas” lanarekin. Proposamen honek jaialdiaren edizio berria jarriko du abian, eta bertan 20 konpainiek hartuko dute parte, horietatik 10 euskaldunak direla: Kabia Teatro, Nerea Martínez, Altraste Danza, Lokke / Olatz de Andrés, Horman Poster Kolektiboa, Jon Ander Urresti, Isaak Erdoiza & Nazaio Díaz, Colectivo V.A.L.A, Koldo Arostegui eta Cielo Raso.

Izan ere, 2021eko edizio honetan, BADek tokiko talentua ospatzeko eta babesteko apustu sendoa egingo du berriro ere, eta berrogei euskal artista inguruk parte hartuko dute bertan. Artista horiek, estatuko hogeita hamar bat artistarekin eta nazioarteko hamar bat artistarekin batera, Uria zuzeneko arteak maite dituzten guztien gozamenerako proposamenez beteko dute.

BAD Cielo Raso konpainiaren “Piedra” lanarekin agurtuko da igandean, hilak 24, 20:00etan, Harrobia aretoan, hiriko kultur gune hauek abangoardiako proposamenez bete ostean: Campos Antzokia eta bertako Cúpula Aretoa, La Fundición, Bilborock Aretoa eta Harrobia.

ESTRENALDIAK

ERABATEKO ESTRENALDIAK

BAD jaialdiak sei erabateko estrenaldiak programatu ditu:

“Abrazo”, Nerea Martínez. Urriak 15, 21:00etan Harrobian. 

Euskarazko off ahots-testua duen dantza-ikuskizun honek bi emakumeren bikotea erakusten du, bi gorputz, irudiz betetako soinu-paisaia batek babesten dituen bi eskultura, besarkada infinituetan bildutako emozioak gogorarazten dituztenak.

Eszenabide 2020k saritutako proiektua da hau. Harrobia sustatutako deialdia da, eta proiektu eszenikoak abian jartzen ari diren artista eta euskal konpainia gazteei zuzenduta dago.

“Hacer tiempo”, Lokke / Olatz de Andrés. Urriak 17, IED Kunsthal Bibao diseinu-eskolan, 17:00etatik 21:00etara. Dohainik.

Olatz de Andres koreografoak, Pilar Andres, Koldo Arostegi, Oihana Vesga eta Robert Jackson euskal dantzariekin batera, “Hacer Tiempo” izeneko ikerketa eta erakusketa koreografikoa aurkeztuko du. Ez da ohiko ikuskizun bat, baizik eta gailu performatibo eta erakusketa-gailu bat, non publikoa gera daitekeen, joan, geroago itzuli eta norberaren baitan edo gailu berean zer aldatu den ikusteko.

“Oturia: íntima peregrinario”, Miguel Ángel Berna. Urriak 20 19:30ean Campos Antzokiko Cúpula Aretoan. Dohainik.

Dantza garaikideko ikuskizun honek Basa haranera, Aragoiko Pirinioetara, eta ekainaren 25eko erromeriara eramaten du publikoa, bere usain, musika eta dantzekin. Miguel Angel Berna koreografo aragoiarrak lurralde honi eta bertako jendeari omenaldia egingo die ikuskizunean zehar.

“Fuego verde”, Isaak Erdoiza eta Nazario Díaz. Urriak 22, 19:00etan La Fundición aretoan.

Soinu-esperimentazioa eta dantza publiko guztientzat. “Fuego verde”-k publikoaren soinu- eta ikusmen-harremaneko harriduraren ideia aztertzen du, bertan gertatzen diren gauzen espazioa eta pertzepzioa aldatzea ahalbidetzen duten arkitektura txikiak eraikiz, ikusgarriaren eta ikusezinaren, barrukoaren eta kanpokoaren, zehaztasunaren eta abstrakzioaren arteko mugetan jardunez.

“You are welcome!”, Colectivo V.A.L.A. Urriak 23 eta 24, Bilborock aretoan. Dohainik

Proposamen hau entzunezko instalazio interaktibo bat da, publiko guztiarentzat zuzendua.

Bilbo Zaharra auzoko pertsona migratzaileek ongietorria adierazten dute, hainbat modutan (oldarkorra, xuxurlatua, tonu neutroa), beren ama-hizkuntzan. 

Hitz-alanbradetan idatzita daude, Europako hainbat hizkuntzatan, Europara iristean etorkinei eragiten dieten giza eskubideak.

“El ritmo que nos precede”, Koldo Arostegui. Urriak 23, 18:30ean Campos Antzokiko Cúpula Aretoan.

Proposamen honetan, Koldo Arostegui, Eneko Gil eta Natalia Garcia dantzariek, euren gorputzetan idatzita geratu den herentzia aztertuko dute. Lan hau Koldo Arosteguik zuzentzen duen lehena da

ESTRENALDIAK EUSKADIN

BADek 7 estreinaldi programatu ditu Euskadin

“Brilliant corners”, Orquestina de Pigmeos & Silvia Zayas Pablo Volt-ekin lankidetzan. Urriak 15, 16 eta 17 Bilborock-en, pase bikoitzan edukiera murriztuarekin

“Brilliant Corners” zine saio bat da, baita performance bat ere. Gorputz jolas kolektibo baten eta denbora errealean irudikatutako film baten errealizazio amateurren artean kokatua, “Brilliant Corners”-ek zentzumenen pertzepzioa zabaltzea bilatzen du, ibiltzea denbora zinematografikoaren sekuentzia erritmiko gisa hartuz.

“Gizaki”, Lali Ayguadé Company.  Urriak 15, 19:00etan La Fundición Aretoan. 

Covid-19k eragindako koarentenan sortutako dantza-pieza da, eta beraz, haren eragina du. Gela batean elkarrekin bizitzen ari diren bi pertsonaiaren esparruan, Akira Yoshidak eta Lali Ayguadék gizakia aztertzen dute, gizakiok oso mekanismo konplexua garelako ideiatik abiatuta.

Formatu laburreko dantza-pieza honetaz gain, Mercat de la Florsek eta Dansa Quinzena Metropolitanak elkarrekin ekoitzitako dantza-piezan oinarritutako film labur zinematografikoa aurkeztuko da.

“Massa diva per a un moviment assembleari”, Juana Dolores. Urriak 16, 18:30ean  Campos Antzokiko Cúpula Aretoan.

Juana Dolores artista katalana Angélica Liddell berritzat hartzen da. Edertasunaren bila dabiltzan ekintza eszenikoen bilduma bat erakusten du, hausnarketa politikorako bide ketsua uzten dutenak. Lan honekin, Estatuko joera garaikide berrien jaialdi guztiak zeharkatzen ari da. Proposamen hau banakako performamcea da, eta ideologia, sinbologia eta terminologia marxista-leninistak deskontestualizatzetik abiatuta, gizabanakoak komunitatearekiko duen mina erakusten du.

“El Ardor”, Alberto Cortés. Urriak 19, 20:00etan Harrobia aretoan.

“El Ardor” badirudi diskurtso bat dela, non itzal batek outsider, nerabe, atso, queer eta bazterreko beste gorputzen komunitateak hilezkor bihurtzeari buruz hitz egiten duen. Haiekin kaleko bandak sortu nahi ditu desira-egoera erromantiko hilezkor baten gisa bizi daitezen, berehalako kontsumoaren aurka eta gizarte afektibo–kapitalista suntsitzeko arma bat izan daitezen.

“Antes de que llegue la bestia”, Compañía Ensalle. Urriak 21, 20:00etan Harrobia aretoan.

ENSALLE galiziar konpainiaren azken lanetako bat da hau, eta Canchales testuinguruan kokatzen da. Konpainiak berak 2016an  sustatutako ikerketa eszenikoko ekimena da hau, eszena garaikideko sortzaileak beren sorkuntza-prozesuetan parte hartzera gonbidatzeko. Antzezlanak hizkuntza eszenikoak (antzerkia, dantza, ikus-entzunezkoa) konbinatzen ditu, eta konpainiaren zeregin eszenikoari lotutako oinarri soziopolitikoa du.

“I don’t worry me”, ATRESBANDES eta Bertrand Lesca eta Nasi Voutsas. Urriak 22, 21:00etan Harrobia aretoan.

“It Don’t Worry Me Kataluniako ATRESBANDES konpainiaren eta Bertrand Lesca eta Nasi Voutsas bikotearen arteko lankidetza da. Elkarrekin zalantzan jarriko dituzte artearen, politikoki zuzena denaren eta iraingarritzat jotzen dugunaren arteko tentsioak. Horretarako, sortzaileek gailu bat taularatzen dute, non bi iruzkingilek antzezlan bat komentatzen duten, eta antzezlanean beraiek agertzen dira iruzkina egiten.

“Pienso casa, digo silla”, Los Detectives. Urriak 23, 21:00etan Harrobia aretoan.

Arte bizien ikuskizuna. Konpainiak Erdi Aroko ameslarien esperientzietan jartzen du arreta, mundu desakralizatu batean sinesteak esan nahi duenarekin alderatzeko. Los detectives Kataluniako 4 emakume artistek osatutako taldea da. Emakumeak ditu ardatz beti, eta interpretearen eta ikuslearen arteko harremanaren mugak bilatzen ditu umore ugariz.

ESTRENALDIA ESTATUAN 

“My name is Britney Spears”, [Lodudo] Producción. Urriak 20,  20:30ean Campos Antzokian. 

Helduentzako dantza garaikideko pieza. Antzezlan hau ez da Britney Spears analizatzeaz, ezpaze ezer ezkutatu gabe gorpuzteaz hura: Britney iletsu bat, Britney biluzik. Britney bat tolestatu eta destolestatu ahal duguna, hura garatu eta irudi berri bat agertu baino lehen.

BAD: PROPOSAMEN ESZENIKOETATIK HARATAGO

Sektoreko profesionalentzako prestakuntza eta proposamenak ere BAD 2021en parte izango dira. Hala, urriaren 16an, larunbata, Dantzaren, arte dramatikoaren, hezkuntzaren eta ikerketaren 3. topaketa izango da (EIDADEIk emango du). Online izango da 

Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkartea (ADDE) Hezkuntza Batzordeak bultzatuta, dantzako profesionalen, antzerkiko profesionalen eta administrazio publikoen arteko hausnarketarako eta lankidetzarako foroa izan nahi du, gizartearen eta lanbide-sare eszenikoaren aldeko kultura- eta hezkuntza-ekintza zehatzak proposatuz. Informazio gehiago eta izen-ematea esteka honetan.

Gainera, BAD jaialdiak bi tailer programatu ditu, Lali Ayguadék eta Akira Yoshidak, eta LaRutan-ek emanak.

Lehena urriaren 16an izango da, 11:00etatik 14:00etara, La Fundición aretoan, eta, lan oinarri komun batetik, Lali Ayguadé eta Akira Yoshida koreografo eta dantzariek mugimendua bilatzeko, sortzeko eta interpretatzeko tresnak partekatuko dituzte parte hartzaileekin. Grabitatea esperimentatuz nahiz pisua han eta hemen banatuz eta transferituz, norbera lasaituz eta/edo tenkatuz, tailer fisiko honek lagundu egingo dio dantzariari bere gorputza konprenitzen inprobisazio-jarraibide oso argien bidez. Prezioa 15 eurokoa da, eta hilaren 15eko “Gizaki” ikuskizunerako sarrera barne hartzen du

LaRutan tailerra bi saiotan antolatuko da: urriaren 17an eta 24an, Bilboko Berreginen Museoan, “Pictures” izenburupean. LaRutan dantza-konpainiak “Rosas To Dance” azken lanaren metodologia eszenikoa garatu du, batez ere ikusizko arteetatik datorren estrategia postmoderno horrekin artikulatuta. Laborategi honen bidez, publikoarekin partekatu nahi du Bilboeszenako “Artistak Egoitzan”; programatik eratorritako sorkuntza-prozesua.

Saioak 10:00etatik 13:30era izango dira, eta prezioa 15 eurokoa izango da.

SARRERAK

Irailaren 25etik urriaren 4ra bitartean jaialdiaren webgunean erosi diren 3 funtzioetarako 20 euroko eta 5 funtzioetarako 30 euroko bonoak gaurtik urriaren 10era arte trukatu ahal izango dira.

Bonuak ikuskizun desberdinetarako sarrerengatik trukatu ahal izango dira, baita hainbat pertsona ikuskizun berera joateko sarrerengatik ere. 

Ikuskizun bakoitzerako sarrerek 10 euroko prezio orokorra dute, eta gaurtik aurrera eskuratu ahal izango dira jaialdiaren webgunean eta espazioetako leihatiletan, ikuskizunaren egunean bertan. Informazio guztia www.badbilbao.eus webgunean.

Jaialdiak Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren, INAEM, Metro Bilbao, El Correo, La Fundición, Campos Antzokia, Harrobia eta Ikey Group Comunicación ditu laguntzaile.

SARE SOZIALAK:

Bilbao Udala: YOUTUBEFACEBOOK | TWITTER | INSTAGRAM

Bilbao Kultura: YOUTUBE | FACEBOOK | TWITTER | INSTAGRAM  

BAD: FACEBOOK 

badbilbao.eus

www.bilbaokultura.eus

#BAD2021 

#BILBAOUDAZKENA2021

INSTALACIÓN FOTOGRÁFICA “ESTO ES UN CUERPO”

Esto es un cuerpo proiektu artistiko bat da, liburu-bilduma batean gauzatzen dena, eta arreta berezia eskaintzen dio mundu honetan argazkigintzaren eta literaturaren bidez bizitzearen esperientziari. Liburu bakoitza gorputzaren zati bati eskainita dago. Hala, zenbaki bakoitzarekin gorputz guztia osatzen da, eta gorputz kolektibo bat sortzen da, papera gainditu eta komunitate, ekintza eta hausnarketa kolektibo bihurtzen dena. Gorputza zatitzeak, atal bakoitzean zooma egiteak, oharkabean pasatu ohi diren xehetasunei erreparatzeko aukera ematen digu, baita gorputzari buruz ustez dakiguna birpentsatzeko ere.

Esto es un cuerpo lanak hedapen-, pentsamendu- eta sorkuntza-kanal bat irekitzen du gorputzaren materialtasunetik, modu kolektiboan hausnartzeko eta jarduteko; gorputza elkarrizketaren erdigunean jartzen du aro teknologiko honetan, non gure gorputzak pantaila hutsa baino ez diren, ekoizten badute soilik balioa duteneko mundu batean.

Argazkiak eta testua uztartzetik abiatzen gara, amaiezina den eremu batean, hau da, artearen eremuan, adierazpen-modu berriak esploratzeko asmoz; artistak eta publikoa kultura bisual bat sustatzera eta barneratzera gonbidatzen ditugu, irudimena eta gogoeta kritikoa sustatzeko gune plural eta ireki gisa.

Erakusketa honen arabera, irudia pentsamenduaren sortzaile eta hausnarketa kritikoaren bultzatzaile da, baina inoiz ez modu isolatuan. Hala erakusten dute zubiaren alde batean eta bestean lurrean jarritako zortzi QR kodeek; argazki bakoitzaren informazioa zabaltzen dute kontatutako istorioen eta literatura-sorkuntzen bidez. Halaber, ekintza kolektibo bat da, gure gorputz indibidualen hauskortasuna agerian uzten duena eta haien kolektibitatean eta komunitatean datzan indarra ospatzen duena. Zalantzarik gabe, elkarrekin hobeak gara. Gainerako pertsonek eta gertatzen zaizkigun gauzek gugan eragiten dutenean, eraldatu egiten gara. Gehiegi zigortutako gorputzen pisutik askatu nahi dugu geure burua. Izan ere, geure burua azaltzea geure burua erreibindikatzea ere bada.

Ainhoa Resano artista komisario duen “Esto es un cuerpo” erakusketa Ana Jarque, Carol Caicedo, Carlota Visier eta Laura C. Velaren ideia original bat da, Comisura argitaletxeak argitaratuta.

Erakusketa honetako argazkiak Laura C. Velak eta Malu Reigal-ek egin dituzte.

"*" indicates required fields

Proyectos de artistas individuales*
DD slash MM slash YYYY


Documentos que se tiene que adjuntar:
  • PDF del proyecto.
  • Copia del DNI.
  • Declaración del responsable (Anexo I).
  • Declaración del responsable (Anexo II).
  • Autorización (Anexo III).
Tipos de archivos aceptados: pdf, doc, docx, Tamaño máximo de archivo: 10 MB.
Accepted file types: pdf, doc, docx, Max. file size: 10 MB.
Accepted file types: pdf, doc, docx, Max. file size: 10 MB.
Accepted file types: pdf, doc, docx, Max. file size: 10 MB.
Accepted file types: pdf, doc, docx, Max. file size: 10 MB.
Accepted file types: pdf, doc, docx, Max. file size: 10 MB.

    OSTEGUNA, URRIAK 17

    Sin eventos

    OSTIRALA, URRIAK 18

    Sin eventos

    LARUNBATA, URRIAK 19

    Sin eventos

    IGANDEA, URRIAK 20

    Sin eventos

    ASTELEHENA, URRIAK 21

    No items found

    ASTEARTEA, URRIAK 22

    No items found

    ASTEAZKENA, URRIAK 23

    Sin eventos

    OSTEGUNA, URRIAK 24

    Sin eventos

    OSTIRALA, URRIAK 25

    No items found

    LARUNBATA, URRIAK 26

    Sin eventos

    IGANDEA, URRIAK 27

    Sin eventos

Copyright © 2024 BAD BILBAO

B.A.D Bilbao Antzerkia Dantza - Festival de Teatro actual y Danza Contemporánea de Bilbao