· Jaialdiak urriaren 22ra arte iraungo du.
(Bilbo, 2023ko urriaren 13).- BAD Jaialdiak bi estreinaldi Euskadin partekatu ditu La Fundicion aretoan eta Harrobia-n, bere programazioaz gozatzera hurbildu den publikoarekin.
Harrobiak Paula Quintanaren “Huerto” estrenaldia jaso du. Lan artistiko honetan zientzia astrofisikoak, zientzia biokimikoak eta fisika ezkutuak bizi dira, esperientzia fisiko eta organikotik zeharkatuak. Gorputza ez dago tresna bezala, baizik eta jakintza-iturri gisa. Paula Quintana pieza honen sortzailea eta interpretea da. Tenerifen jaioa, bere lana estilo eta teknikak uztartzen dituen hizkuntza pertsonal batean oinarritzen da, ikuslearekin komunikazio bat sortzeko maila, intelektual eta erraietako maila desberdinetan, bizi garen denborarekiko konpromiso sendo batean eta sorkuntza bakoitzerako forma benetakoen bilaketan.
Marina Otero eta Martín Flores Cárdenas-en “Love Me” lanaren estreinaldia La Fundición aretoan ikusi ahal izan da. Obra hau bakoitza barruan daraman indarkeriari buruzko solo bat da. Era berean, testua berriz idazten da emanaldi bakoitzerako. 2022ko martxoan estreinatu zen Buenos Airesen. Bilbon aurkeztutako bertsioak atzerritar baten aitorpenak biltzen ditu, iheslari batena. Gure nortasuna bidea da, abandonatzen dugun herrialdea jada ez delako existitzen, aitortu du artistak.
Marina Otero Buenos Airesen jaio zen 1984an. Gaur egun Madrilen bizi da. Zuzendaria, interpretea, autorea eta irakaslea da. “Recordar para vivir” proiektua sortu du, bere bizitzari buruzko lan amaiezin bat eraikitzean oinarritua. “Andrea”, “Recordar 30 años para vivir 65 minutos”, “Fuck me” eta “Love me” betiereko proiektu baten barruan daude, zeina hiltzen den egunean soilik bukatuko den. Martín Flores Cárdenas antzerkigilea, zuzendaria eta irakaslea da. Haren testuak hainbat hizkuntzatara itzuli dituzte eta Europa eta Amerika osoan estreinatu dira. Munduko Antzerkiaren Saria jaso du, eta ACE eta Florencio Sánchez sarietarako izendatu dute.
BAD Jaialdiak urriaren 22ra arte iraungo du. Bilboko Udalak antolatuta, jaialdiak antzerkigile berrien proposamenez betetzen du hiria. Edizio berri honetan, BAD jaialdiak 11 estreinaldi eskainiko ditu: 10 Euskadin – horietako bi erabateko estreinaldiak Bilbon; eta bat Estatuan.
BAD jaialdiaren programazioa esteka honetan kontsulta daiteke.