BAD JAIALDIAK ATRESBANDES, BERTRAND LESCA ETA NASI VOUTSAS KOLEKTIBOEK EGINDAKO ANTZEZLAN PERFORMANCEA ESTREINATU ZUEN ATZO

  • Proposamen hau Euskadin estreinatu zen Harrobia aretoan. 
  • BADek abangoardiako 10 eguneko programazioari amaiera emango dio bihar, antzerkia eta dantza garaikidea protagonista direla.

(Bilbo, 2021eko urriaren 23an).-  BAD- Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikidearen Jaialdiak, Bilboko Udalak antolatuta, Atresbandes, Bestrand Lesca eta Nasi Voutsas koletiboen “I don’t worry meantzezlana aurkeztu zuen atzo Harrobia aretoan, jaialdiaren XXIII. edizioaren barruan.

Proposamen honek antzezlan biluzi eta nagusiki antzezle izatetik abiatuta, ia hutsik dagoen espazio batean, errealitatea eta fikzioa nahastuz, artearen eta politikoki zuzena denaren arteko tentsio desberdinak eszenaratzea proposatzen duen muntaia eszenikoa aurkezten du.

 “I don’t worry me” antzezlana bi kolektibo eszenikoren konplizitatetik sortutako proiektua da: Atresbandes eta Bertrans Lescak eta Nasi Voutsasek osatutako bikotea. Alde batetik, Atresbandes taldeak ibilbide eklektikoa garatu du formatu eta gai desberdinetako lanekin, hala nola “Solfatara”, “Locus Amoenus” eta “All in, Coda”.  Bestetik, Lescak eta Voutsasek aktore-jokoan oinarritutako antzezlan batetik abiatuta, Europar Batasuneko herrialdeen ezberdintasunak (“Eurohouse”) edota ekialde eta mendebaldearen arteko talka (“Palmyra”) bezalako gaiak jorratu dituzte.

BAD Jaialdiak bere XXIII. edizioari amaiera emango dio bihar igandea, hilak 24, Uria abangoardiaz eta antzerki, dantza, performance, arte bizi edo dramaturgia berrien proposamen ezberdinez bete ondoren. 

Bihar, jaialdia agurtzeko, Colectivo V.A.L.Ak Bilborock aretoan (12:00etatik 18:00etara) “You are welcome!” instalazioa-erakusketa estreinatuko du, eta 20:00etan, Cielo Raso konpainiaren “Piedra” lana ikusi ahal izango da.

Jaialdiari buruzko informazio guztiak esteka honetan dago ikusgai. Prentsarako materialak, berriz, honako esteka honetan.

SARE SOZIALAK:

www.badbilbao.eus

www.bilbaokultura.eus

#BAD2021 

#BILBAOUDAZKENA2021

    OSTEGUNA, URRIAK 17

    Sin eventos

    OSTIRALA, URRIAK 18

    Sin eventos

    LARUNBATA, URRIAK 19

    Sin eventos

    IGANDEA, URRIAK 20

    Sin eventos

    ASTELEHENA, URRIAK 21

    No items found

    ASTEARTEA, URRIAK 22

    No items found

    ASTEAZKENA, URRIAK 23

    Sin eventos

    OSTEGUNA, URRIAK 24

    Sin eventos

    OSTIRALA, URRIAK 25

    No items found

    LARUNBATA, URRIAK 26

    Sin eventos

    IGANDEA, URRIAK 27

    Sin eventos

Copyright © 2023 BAD BILBAO

B.A.D Bilbao Antzerkia Dantza - Festival de Teatro actual y Danza Contemporánea de Bilbao