BAD JAIALDIAK BERE XXIII. EDIZIOAREN PROGRAMAZIOARI EMANGO DIO HASIERA KABIA TEATRO ETA TEATRO DE L’ENJOLIT KONPAINIEKIN

  • Jaialdiaren inaugurazioa La Fundición aretoan egin zen “El alimento de las moscas”  ikuskizunarekin
  • BAD jaialdiak arte bizien proposamen abangoardistaz beteko du Bilbo urriaren 24ra arte.

(Bilbo, 2021eko urriaren 15ean).-BAD – Bilboko Dantza eta Antzerki Garaikidearen Jaialdia atzo hasi zen La Fundición aretoan, “El alimento de las moscas” antzerki-ikuskizunarekin.

Antzezlan hau Kabia Teatro eta Teatre de l’Enjolit konpainien proposamena da. 

Lehenengoa Bilbon jaio zen 2006an ikerketa-gune gisa, eta bere ikuskizunetak eszenaratzearen alderdi guztiak zaintzen dituzte, objektuen, testuaren, musikaren, aktoreen ekintzaren eta argiztapenaren artean harreman organiko, bizi eta ez-hierarkikoa sortuz. Teatre d l’Enjolit, bestalde, 2007an Institut del Teatrek lan eta esperimentazio talde gisa abian jarri zuen Bartzelonako antzerki konpainia bat da. “Potser somniar” bere lehen lanaren ondoren (Institut del Teatreren 2007ko Adrià Gual Saria jaso zuena), bere ibilbidea bere ildoa definituz joan da: gaurkotasunarekin konprometitutako antzerkia, sutsuki kritikoa, zorrotza eta energetikoa.

BADek bere programazioarekin aurrera jarraituko du datorren urriaren 24ra arte. Dantza garaikidearen, arte bizien, antzerkiaren, performancearen, dramaturgia berrien edo tailerren proposamenak honako hiriko eszenatoki hauetan izango dira: Bilborock Aretoa, Harrobia Aretoan, Campos Antzokian eta bere Cúpula Aretoan, Berreginen Museoan eta Fundición Aretoan.

Jaialdiari buruzko informazio guztia esteka honetan dago eskuragarri eta prentsarako materialak, honetan

SARE SOZIALAK:

badbilbao.eus

www.bilbaokultura.eus

#BAD2021 

#BILBAOUDAZKENA2021

    OSTEGUNA, URRIAK 17

    Sin eventos

    OSTIRALA, URRIAK 18

    Sin eventos

    LARUNBATA, URRIAK 19

    Sin eventos

    IGANDEA, URRIAK 20

    Sin eventos

    ASTELEHENA, URRIAK 21

    No items found

    ASTEARTEA, URRIAK 22

    No items found

    ASTEAZKENA, URRIAK 23

    Sin eventos

    OSTEGUNA, URRIAK 24

    Sin eventos

    OSTIRALA, URRIAK 25

    No items found

    LARUNBATA, URRIAK 26

    Sin eventos

    IGANDEA, URRIAK 27

    Sin eventos

Copyright © 2023 BAD BILBAO

B.A.D Bilbao Antzerkia Dantza - Festival de Teatro actual y Danza Contemporánea de Bilbao