• Aiala Echegaray Mendigurenen zuzendaritzapean eta Denis Martínez eta Mar García interprete zituela, konpainiak bere proposamena aurkeztu zuen larunbatean, hilak 2.
  • BLV- ART datorren igandera arte luzatuko da, apirilaren 10era arte.

 (Bilbon, 2022ko apirilaren 4an).-Bilboko Udalak antolatutako BLV –ART jaialdiaren XVI. edizioa ostiralean, hilak 1, hasi zen eta apirilaren 10era arte iraungo du. Jaialdiak, beste behin ere, sorkuntza artistikoko formatu berriak erakutsiko ditu Bilbo Zaharreko hainbat espaziotan, eta, auzoa topagune bihurtuko da apirilean proposamen eszeniko berritzaile onenez gozatu nahi duten pertsona guztientzat.

Hitzordu aipagarrienetako bat Input konpainia bizkaitarraren “Play” da, BLV-ARTek edizio honetako publikoarekin partekatuko dituen erabateko hiru estreinaldietako bat (DOOS Kolektiboren “Within” eta Gheadaren El mejor de los mundos” proposamenekin batera).

Aiala Echegaray Mendigurenen zuzendaritzapean eta Denis Martínez eta Mar García antzezle dituela, “Play” bi gorputzen arteko harremanean oinarritutako duoa da; bi masa horiek elkarri entzutetik eta biek partekatzen duten desiotik abiatuta erlazionatu nahi dute, bestearen gorputza indarra erabili gabe nola mobilizatu ulertzeko jakin-mina dute. Jakin-min horrek mugimenduz beteriko diskurtso bat osatzera daramatza, non bi interprete hauek irudi, ekintza eta unez beteriko elkarrizketa batean murgiltzen diren.

Asteburu honetan honako ikuskizun hauek ere izan dira Berreginen Museoan: “Mi reino por un caballo”, Baseline & Carla Roisin konpainiarena larunbatean; eta, igandean,   “Room”, Almudena Pérezena eta “Humans” Ana Capillarena.

BLV – ART programaren informazio guztia hemen dago eskuragarri

SARE SOZIALAK

www.bilbaokultura.eus

    OSTEGUNA, URRIAK 17

    Sin eventos

    OSTIRALA, URRIAK 18

    Sin eventos

    LARUNBATA, URRIAK 19

    Sin eventos

    IGANDEA, URRIAK 20

    Sin eventos

    ASTELEHENA, URRIAK 21

    No items found

    ASTEARTEA, URRIAK 22

    No items found

    ASTEAZKENA, URRIAK 23

    Sin eventos

    OSTEGUNA, URRIAK 24

    Sin eventos

    OSTIRALA, URRIAK 25

    No items found

    LARUNBATA, URRIAK 26

    Sin eventos

    IGANDEA, URRIAK 27

    Sin eventos

Copyright © 2023 BAD BILBAO

B.A.D Bilbao Antzerkia Dantza - Festival de Teatro actual y Danza Contemporánea de Bilbao