Antzerkiaren Nazioarteko Eguna

PRENTSA OHARRA (23/03/2017)

BILBOKO UDALAK ASTELEHENEAN OSPATUKO DU ANTZERKIAREN MUNDU EGUNA, ARRIAGA PLAZAN EGINGO DEN ADIERAZPENAREN IRAKURKETA ANTZEZTUAREKIN ETA HARROBIA ESKENAN ESKAINIKO DIREN ANTZERKI LABURREKO ZENBAIT PIEZAREKIN

  • Artekale –Kaleko Arteen Elkartearekin lankidetzan egingo den Antzerkiaren Nazioarteko Egunaren Adierazpenaren irakurketaren protagonistak oso diziplina anitzetako hiru artista izango dira: Joseba Negro (musikaria), Shakti Olaizola (bihurrikaria) eta Marta López Mazorra (antzezlea), eta ekitaldia eguerdiko 12.00etan izango da Arriaga Antzokiaren plazan, kaleko arte eszenikoei ere euren lekua emateko.
  • Arratsaldez, Bilboko Zirkuituko programazioaren barruan, Otxarkoagako Udaltegiak Bea Insaren eta Leyre Berrocalen “Vidas Pasadas” antzezlana jasoko du. Amaitzeko, Harrobia Eskenan antzerki laburreko bi pieza ikusi ahal izango dira Enriqueta Vegaren, Pako Revueltasen eta Na Gomesen eskutik. Jarduera guztietarako sarrera librea izango da.

Bilbon, 2017ko martxoaren 23an.  Bilboko Udalak astelehenean, MARTXOAREN 27an, ospatuko du Antzerkiaren Mundu Eguna, zenbait jarduerarekin, horien artean adierazpenaren irakurketa antzeztua, Arriaga Antzokiaren plazan –eguerdiko 12:00etan– eta antzerki laburreko bi pieza eskainiko dituen saio bereziarekin, Harrobia Eskenan, arratsaldeko 20:30etik aurrera, sarrera librearekin.

Biharko ekitaldiak oso diziplina anitzetako hiru profesionalen partaidetza izango du: Joseba Negro musikaria, Shakti Olaizola zirku garaikide artista eta Marta López Mazorra antzezlea, hitzari, gorputzari eta musikari esanahia ematen dioten eta mundu osoko milaka pertsona ordezkatzen dituzten artistak, euren lan gogorrarekin, sormenez betetako ikuskizuna sortuko duten ideiei eta pentsamenduei bizitza emanez. Kalean egingo den eszenan jartze horrekin, Bilboko Udalak, Artekalerekin – Euskadiko Kaleko Arteen Elkartearekin batera,euren lekua eman nahi die baita ere, kaleko arte eszenikoei.

Joseba Negro teklatuan eta trikitixan espezializatutako musikaria da. Teklatu jole gisa hainbat taldetan jo du, Akatzen, Potaton eta, une honetan, Priscilla Banden. Trikitilari gisa, Folk&Firen, kaleko ikuskizunekin, Bufo Kalamitan, kontzertu didaktikoak eskainiz, Arantzarte Dantza Taldean, dantza tradizionaletarako musikarekin eta Eguzki Dantza Taldean.

Shakti Olaizola zirkuko hainbat diziplinatan trebatzen hasi zen 2006an, kontortsioan, akrobazian eta dantzan, batez ere, eta baita clownean eta akro porteetan ere. 2016an “Baldin Bad” izeneko sorkuntza lana jarri zuen martxan. Maiatzean Leioako Umore Azokan estreinatuko den ikuskizun horretan zirkua, musika eta pintura uztartzen ditu. Marta López Mazorrak ibilbide luzea egin du zinean eta antzerkian, eta baita irakaskuntzan eta sorkuntzan eta eszenako arte zuzendaritzan ere.

Arratsaldeko programazio eszenikoa BILBOKO ZIRKUITUKO ikuskizunetako batekin hasiko da 19:30ean, Otxarkoagako Udaltegian, sarrera librearekin. Bea Insaren eta Leyre Berrocalen “Vidas pasadas” lana da, umorez betetako proposamena. Ikuskizun horretan, kazetari hiperestresatu batek, krisialdi existentzialean erabat murgilduta dagoen antzezlea elkarrizketatuko du.

Ondoren, eta era berezian antzerkiari eskainitako jardunaldiari amaiera ezin hobea emateko, arratsaldeko 20:30etik aurrera Harrobia Eskenak, antzerki laburreko bi pieza, bakoitza 20 minutukoa, jasoko ditu: Enriqueta Vegaren “Diva di Palo” eta Pako Revueltasen, Na Gomesen eta Enriqueta Vegaren “Procrastinaríon.. o tengo un pato en la nevera que se llama Dostoieski”. Aurretik nazioarteko adierazpenaren irakurketa jasoko duen antzerki topaketa horrek, zaleen, profesionalen eta konpainien topalekua izan gura du, talde amateurren eta profesionalen aldetik gero eta jarduera eszeniko handiagoa duen Otxarkoagako barrutian, hain zuzen ere.

Bilboko Udalak bat egiten du, horrela, sektoreko eragile nagusiekin batera, 1961ean Antzerkiaren Nazioarteko Institutuak (ANI-IIT) sortu zuen Antzerkiaren Mundu Egunaren ospakizunarekin. Martxoaren 27an egiten da urtero, eta arte eszenikoekin erlazionatutako hainbat ekitaldi antolatzen dira. Elementu garrantzitsuenetakoa mezu ofizialaren irakurketa izaten da. Gehienetan, mezu hori, ANI-IITk gonbidatutako pertsona garrantzitsuren batek idatzitakoa izan ohi da, oraingo honetan Isabelle Huppert zine eta antzerki antzezle frantsesa. Adierazpena 20 hizkuntza baino gehiagotara itzultzen da, eta milaka eta milaka ikus-entzuleren aurrean irakurtzen da, mundu osoko antzokietan eskaintzen diren antzezlanen aurretik.

Copyright © 2024 BAD BILBAO

B.A.D Bilbao Antzerkia Dantza - Festival de Teatro actual y Danza Contemporánea de Bilbao

"*" indicates required fields

Proyectos de artistas individuales*
DD slash MM slash YYYY


Documentos que se tiene que adjuntar:
  • PDF del proyecto.
  • Copia del DNI.
  • Declaración del responsable (Anexo I).
  • Declaración del responsable (Anexo II).
  • Autorización (Anexo III).
Tipos de archivos aceptados: pdf, doc, docx, Tamaño máximo de archivo: 10 MB.
Accepted file types: pdf, doc, docx, Max. file size: 10 MB.
Accepted file types: pdf, doc, docx, Max. file size: 10 MB.
Accepted file types: pdf, doc, docx, Max. file size: 10 MB.
Accepted file types: pdf, doc, docx, Max. file size: 10 MB.
Accepted file types: pdf, doc, docx, Max. file size: 10 MB.