DEIALDIA

BILBOKO UDALAK, BILBAOESZENAREN– BILBOKO BALIABIDE ESZENIKOEN ZENTROAREN BITARTEZ, ESZENAKO SORKUNTZA BULTZATZEKO “ARTISTAK EGOITZAN” PROGRAMAREN XIII. EDIZIOA DEITU DU.

2021eko deialdian parte hartu nahi duten euskal konpainiek eta artistek martxoak 14ra arte dute proposamenak aurkezteko eta BilbaoEszenak horietatik hiru proiektu hautatuko ditu; 4.000 euroko laguntza ekonomikoa eta laguntza artistiko eta teknikoa eskainiko dizkie.

Egoitzetako bat euskarazko proiektu onenarentzat izango da eta besteak Euskal Herriko konpainia eta artisten proiektuentzat edozein hizkuntzatan. “Artistak Egoitzan” Bilboko Udalak hiriko arte eszenikoen esparruan ikerketa eta berrikuntza sustatu nahian antolatzen duen programa bat da.

2021KO BEKA – DEIALDIAREN OINARRIAK

1. ARTIKULUA: XEDEA  

1.1 Deialdi orokor hauen xedea da Bilboko Udalak 2021. urtean bekak emateko prozedura arautzea, hain zuzen ere, Bilbaoeszenaren “Artistak Egoitzan-2021” programa barruan proiektu eszenikoak garatzeko bekak. 

1.2 Bilbaoeszenaren “Artistak Egoitzan-2021” programaren helburu nagusia da arlo eszenikoetan sorkuntza edo ikerketa prozesuak garatu nahi dituzten artistei eta erakunde artistikoei laguntzea, dirua eta azpiegiturak emanez. 

1.3 Beketako bat, gutxienez, jendaurrean edo/eta beste artista batzuen aurrean aurkeztu beharreko emaitza euskara hutsez ematen duen proiektuentzat izango da; eta beste bekak Euskal Herriko artistentzat edo artista kolektiboentzat izango dira.

 

2. ARTIKULUA: DEIALDIAREN ERREFERENTZIA OROKORRAK 

2.1 Bilbaoeszenaren “Artistak Egoitzan-2021” programa Bilboko Udalaren Kultura eta Gobernantza Sailak (Kultura Zuzendaritza) sustatzen du. 

2.2 Deialdiaren helburuak: 

● Arte sorkuntza sustatzea, arte eszenikoei lotutako artistek garatzen dituzten proposamen eszenikoen bitartez. 

● Arte sorkuntzan ikerketa-prozesuak bultzatzea, arlo eszenikoak eta, batez ere, dramaturgia berriak ardatz nagusiak izanik. 

● Euskal Herrian garatzen diren sorkuntza eta ikerketa prozesuen berri ematea bertako artistei eta publikoari. 

2.3 Beken diru-zuzkidura: Beka bakoitzeko: 4.000 € 

2.4 Gehieneko beka-kopurua:

2.5 Gehienez aurkeztu ahal den proiektu-kopurua: eskatzaile bakoitzak proiektu bakar bat aurkez dezake. 

2.6 Bekak emateko araubidea: norgehiagoka.

2.7 Balorazio Batzordea 

Balorazio Batzordearen osaera: Kultura eta Gobernantza Sailaren zinegotzi ordezkaria, Kulturako zuzendariordea, Kultur Programazioko zuzendariordea eta Arte Eszenikoen Taldeko burua. 

Instruktore teknikoa Administrazio Prozesuen zuzendariordea izango da. Arte eszenikoen arloko adituak Balorazio Batzordearen aholkulariak izan daitezke. 

 

3. ARTIKULUA: AURKEZTUKO DIREN PROIEKTUEN EZAUGARRIAKDeialdira aurkezten diren proiektuek ezaugarri hauek izan behar dituzte: 

● Arlo eszenikoetan eta, batez ere, eszena berriekin zerikusia duten arloetan sorkuntza edo ikerketa prozesu baten garapena aurkeztu behar dute, antzerkia edo/eta mugimendua ardatz nagusia izanik. Hala ere, ez dira baztertuko arte eszenikoetako diziplina tradizionalekin lotutako lanak, hala nola kaleko antzerkiaren, zirkuaren inguruko lanak eta bestelako lanak. 

● Oinarri hauen 4. artikuluan ezarritako garapen baldintzei (iraupena, kokalekua, datak…) egokitzeko gai izan behar dira, eta 2.4 artikuluan aipatzen diren diru kopuruetara ere moldatu behar dira. 

● Proiektu handiago baten garapen partziala izan daitezke. 

 

4. ARTIKULUA: EGOITZAREN GARAPENA 

4.1 IRAUPENA 

Egoitza bakoitzak gehienez 25 eguneko iraupena du eta epealdi horretan modu trinkoan garatuko da, aurkeztu eta hautatutako proiektu artistikoan oinarrituta. 

4.2 ESPAZIOAK ETA KOKALEKUAK 

Udal lokalak jarriko dira artista hautatuen eskura, euren proiektuak garatu ditzaten. Hala ere, urian egon baina udalarenak ez diren lokalak erabiltzea proposa daiteke, aparteko izaeraz, baldin eta BilbaoEszenarentzat gain-kosturik ez badakar. Egoitza bakoitzaren kokaleku zehatza proiektu bakoitzaren ezaugarrien arabera adostuko da hautatutako artistekin. 

4.3 DATAK 

Deialdi honen egoitza artistiko guztiak ahal dela 2021ko uztailean, abuztuan, irailean eta urriko lehenengo hamabostaldian egingo dira. 

Artistak edo artistek laneko asteak epealdi horren barruan proposatu ahal dituzte eta antolakuntzak egutegia proposatu eta azken erabakia hartuko du; bertan, ezin da jardueren arteko gainezarpenik egon eta egoitzen erabilera arauak bete beharko dira, espazio horiek erabiltzeko prest dauden ala ez aintzat hartuta. Erabaki horiek antolakuntza eta artisten artean adostuko dira.

4.4 LAGUNTZA TEKNIKOA 

Egoitza batzuetan, ahal bada eta antolatzaileek beharrezkoa dela iritziz gero, lan teknikorako bost egun izan ahal dituzte, soinua eta argiak barne, beren beregi prestatutako leku batean. BilbaoEszenak erabakitako bitartekoak eta teknikariak egongo dira horietan. 

 

5. ARTIKULUA: ESKATZAILEAK 

5.1. Edozein pertsona fisiko edo juridikok eska dezake beka horietako bat, oinarri hauen 3. artikuluan azaldutako proiektuen modukoak sustatu edo burutzeko. 

5.2 Beka duten proiektuak 18 urtetik gorako artista bakoitzak edo artista taldeek aurkeztu ahal dituzte. 

5.3 Edozein nazionalitatetako pertsonek eskatu ahal dute beka. 

5.4 Diru-laguntzei buruzko 38/2003 Legearen 13. Artikuluaren arabera, diru-laguntza lortzeko debeku edo bazter geratzeko kasuetako batean daudenek ezin dute beka jaso edo emakume eta gizon arteko berdintasunari buruzko 4/2005 Legearen 24.2 Artikuluaren arabera. 

 

6. ARTIKULUA.- ESKABIDEAK 

6.1. Eskabidea aurkezteko epea. 

Eskabideak aurkezteko epea 2021ko martxoaren 14an amaituko da (egun hori ere barne). 

6.2. Informazioa eta eskabideen tramitazioa. 

Deialdiaren inguruko informazioa BAD jaialdiaren web orrian (www.badbilbao.eus) argitaratuko da. 

Eskabideak BAD jaialdiaren web orrian (www.badbilbao.eus) aurkeztu behar dira, horretarako prestatu den inprimakia betez (eskabide orria) eta oinarrietako 7. artikuluan adierazitako agiriak erantsi behar dira. 

6.3. Eskabide orria. 

Proiektu bakoitzeko eskabide orri bat bete beharko da web orrian, Udalak emandako ereduaren arabera eta oinarri hauen 7. artikuluan eskatzen den dokumentazioarekin batera. Eskabide orri ezberdinak daude artista taldeentzat eta norbanakoarentzat. 

6.4. Eskatutako diru-kopurua 4.000 € izango da. 

Aurkeztutako eskabidea hobeto baloratzeko egokitzat jotzen dituen argibide guztiak eskatu ahal dizkie Udalak pertsona edo talde eskatzaileei. 

6.5 Aurkezpeneko hizkuntza 

Proiektuak euskaraz edo gaztelaniaz bidali ahal dira.

 

7. ARTIKULUA: AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA 

7.1 Agiriak: 

⮚ Eskabide orria (eredu ofiziala). 

⮚ Eskatzaileak pertsona fisikoak badira, bakoitzaren NANaren fotokopia. 

Eskatzaileak pertsona juridikoak badira, eraketa-eskritura eta estatutuak eta IFKren fotokopia. 

⮚ Diru-laguntza eskatzen duen artistaren edo artista-taldearen curriculuma. 

⮚ Egoitza fiskala Estatu espainiarrean duten pertsonek, saria emandako aurretik, honako hauek aurkeztu beharko dituzte: 

a) Beren beregi ematen diola Bilboko Udalari BAIMENA egiazta dezan Udalarekin ez daukala zorrik. Era berean, beren beregi ematen dio Udalari baimena Ogasunarekin eta Gizarte Segurantzarekin ez daukala zorrik egiazta dezan (Bestela, Foru Ogasuneko eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren ziurtagiriak aurkeztu beharko ditu). (III. ERANSKINA). 

a) Erantzukizunezko adierazpena, Diru-laguntzen 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluak eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako 4/2005 Legearen 24-2. artikuluak ezartzen dituzten debekuetako bat ere ez duela adierazten duena. (I. ERANSKINA). 

b) Bilboko Udalaren aldetik, kontzeptua edozein izanda ere, inoiz ordainketarik jaso ez dutelako Hartzekodunen Erregistroan inskribatuta agertzen ez diren pertsonek, “Hartzekodunen Fitxa” behar bezala beteta aurkeztu beharko dute (emango zaien ereduaren arabera). Horrekin batera NAN/IFZ/pasaportea eta dirua sartuko den banku-kontuaren titulartasuna egiaztatzen duen edozein agiri ere aurkeztu beharko dituzte. 

Egoitza fiskala atzerrian duten pertsonek, a) atalean eskatzen den baimena emon beharrean, “Egoitza Fiskalaren Ziurtagiria”, egoitza duen nazioan eskumena duen agintariak egina aurkeztu beharko dute 

7.2 Eskaria ez badago behar bezala beteta, daturen bat edo agiriren bat falta bada, eskaria egin duen pertsonari edo erakundeari posta elektronikoz eskatuko zaio akatsak zuzentzea, eta 10 egun balioduneko epea emango zaio. Ez badu horrela egiten, eskaria artxibatu egingo da izapide gehiagorik egin barik. 

 

8. ARTIKULUA: BALORAZIO IRIZPIDEAK 

8.1. Aurkeztutako programak irizpide eta puntuazio hauen arabera baloratuko dira: 

A) Proiektua baloratzeko irizpideak GUZTIRA 70 puntu a) Proiektuaren interes artistikoa gehienez 40 puntu Irizpide horretan baloratu ahal diren gaiak:

Proiektua deialdian adierazitako garapen-baldintza eta helburuei egokitzea, berrikuntza, aurreikusitako eragina, proiektuaren interesaren eta aurrekontuaren arteko erlazioa. 

Era berean, artista batzuek batera elkarlanean diharduten proiektuak bereziki baloratuko dira, proposamen berriak abian jartze aldera arlo ezberdinetako sortzaileak batzea sustatzeko. 

b) Proiektuaren bideragarritasuna gehienez 20 puntu Irizpide horretan baloratu ahal diren gaiak: 

Ikerketa edo sorkuntza proiektuan aurreikusten diren ekintzak edo aurrerapenak. Egoitzaren beharra bera baloratuko da kasu honetan. 

c) Euskararen tratamendua………………………………. gehienez 10 puntu 

Irizpide horretan baloratu ahal diren gaiak: 

Euskaraz (dena edo zati bat) garatzen diren ekintzak; Sorkuntza prozesu eta jakinarazteko proposatutako ekintzetan euskararen erabilera. 

B) Pertsona edo talde eskatzailearen balorazioa. GUZTIRA 10 puntu Irizpide horretan baloratu ahal diren gaiak: 

Esperientzia egiaztatua; proiektua garatzeko gaitasuna; curriculum artistikoa. 

 

9. ARTIKULUA: PROIEKTUEN HAUTAKETA 

9.1 Bekak emateko proposamena egin aurretik, aurkeztutako eskabideak erkatu eta horien lehentasun-ordena ezarriko da, aurreko artikuluan agertu diren irizpideen arabera. Horrela, baloraziorik onena izan duten eskabideei beka emango zaie, deialdiren oinarri espezifikoetan ezarritako aurrekontua inola ere gainditu gabe. 

9.2 Beka jasotzeko eskubidea izateko, proiektu bakoitzak gutxienez 50 puntu izan behar ditu. 

9.3 Balorazio Batzordeak, beharrezkotzat jotzen badu, hautagai bakoitzari elkarrizketa egin ahal dio, eta elkarrizketa horiek deialdi honi lotutako gaiak izan behar dituzte helburu. 

9.4 Gutxieneko puntuazioa lortuta, Balorazio Batzordeak onuradunak proposatuko ditu puntuazioaren eta hautaketa-irizpideen arabera, eta proiektu bakoitzerako diru-kopuruak ere proposatuko ditu. Hasiera batean, proposamena 2021ko maiatzaren 25ean jakinaraziko da. 

9.5 Hautatu den proiekturen bat, uko egiteagatik edo beste edozein arrazoigatik, egingo ez dela aurreikusten bada, Balorazio Batzordeak ordezkoen zerrenda proposatu ahal du. 

 

10. ARTIKULUA: BEKEN AMAIERAKO ZEHAZTAPENA 

10.1 Balorazio Batzordea aukeratutako artistekin eta konpainiekin jar daiteke harremanetan, informazio gehiago eskatzeko eta, hala badagokio, elkarrizketa pertsonala egiteko.

10.2 Behin proiektuak hautatuz gero, antolakuntza eta artisten arteko lankidetza prozesua hasiko da, eta garatu nahi den proiektuarekin zerikusia duten gaiak zehaztuko dira.

  • Behin betiko kokalekua eta datak.
  • Egoitzaren tutorea(k) edo laguntzaile artistikoa(k) izan litezkeenak. (BilbaoEszenak bere gain hartuko du lagun egitearen kostua hautatutako artistek haiei proposatutako lagun egite artistikoa izango badute soilik.)
  • Eskatzaile bakoitzari ordaindu beharrekoa.
  • Bilbaoeszenak egin ditzakeen ekarpen teknikoak

10.3 Udalaren organo eskudunak beka ematea eta diru-kopurua onetsi behar ditu. Hala ere, diru-laguntzak emateko, kreditu nahikoa eta egokia egon behar da dirulaguntza ematea erabakitzen den unean

10.4 Prozesu hori amaituta, artistek eta antolakuntzak programaren baldintzak onartzen dituztela izenpetuko dute dokumentu batean. 

 

11. ARTIKULUA: EBATZI ETA JAKINARAZTEKO EPEA 

11.1 Eskabideak ebatzi eta eskatzaileei jakinarazteko epea gehienez hiru hilekoa da, eskabideak aurkezteko epea amaitzen denetik hasita. 

Saritutako eta ukatutako beken jakinarazpenak baliabide elektronikoen bidez egingo dira. BAD Jaialdiko web orrian (www.badbilbao.eus) ere argitaratuko dira. 

11.2 Bekak ematea edo ukatzea erabakitzen duen Ebazpenak administrazio bidea amaituko du. Ebazpen horren aurka interesdunak berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango dio administrazio-egintza eman duen organoari, hilabeteko epean, horren berri duen egunetik hasita. Epe hori amaitzen denean bakarrik jarri ahal izango du administrazioarekiko auzi-errekurtsoa. 

11.3 Hautatu ez diren proiektuen dokumentazioa ez da itzuliko, eta deialdia ebatzi ondoren suntsitu egingo da. 

 

12. ARTIKULUA: BATERAGARRITASUNA BESTE DIRU LAGUNTZABATZUEKIN 

12.1 Bilboko Udaletik jasotzen diren bekak bateragarriak dira beste administrazio edo erakunde pribatu nahiz publiko batzuetako diru-laguntza, beka edo laguntzekin. 

12.2 Nolanahi ere, diru-laguntza edo beste bide batzuetatik eskuratu den finantzazioa, ezin daiteke beka emandako proiektuaren kostua baino handiagoa izan. 

12.3. Pertsona edo erakunde onuradunek udal ebazpenaren ondoren proiektu bererako beste herri administrazio batzuetatik diru-laguntzak jasotzen badituzte,

BilbokoUdalari derrigorreanjakinarazi beharkodiote, hilabetebaino lehenago dagokionjakinarazpenajasotzendutenetik.

 

13. ARTIKULUA: BEKA ORDAINTZEA 

13.1. Beka honela ordainduko da: 

● % 75 egoitza artistikoaren hasieran, dagokion kontratua sinatutakoan. ● Beste % 25a egoitza zehatz baten memoria aurkeztu ondoren. 

Ordainketa aldez aurretik egiterakoan, pertsona onuradunari ez zaio bermea ezartzea eskatuko. 

13.2. Bekaren diru-kopuruaren barruan daude egoitza egonaldiaren ondorioz erator daitezkeen bidaia, ostatu, dieta, eta abarretarako gastuak, artista bakoitzari dagozkionak. 

13.3. Onartutako beka banku-transferentzia bidez ordainduko da, Udal honen Hartzekodunen Erregistroan ageri den pertsona edo erakundearen kontu korrontean dirua sartuz. 

13.4. Ez da finantza-laguntzarik emango, Bilboko Udalak diruz lagundutako beste edozein proiektu edo programa bat guztiz justifikatuta ez badauka erakunde eskatzaileak. 

 

14. ARTIKULUA: PERTSONA EDO ERAKUNDE ONURADUNAK ETABILBOKO UDALAK BEKAREN PUBLIKO EGITEA 

14.1 Beka jasotzen duen edozein pertsonak edo erakundek publiko egin behar du udal finantzazio hori, eta proiektua Bilbaoeszenaren “Artistak Egoitzan 2021” programaren laguntzaz burutu dela aipatu beharko du; halaber, sortzen dituen material inprimatuan (kartelak, foiletoak, informazio orriak…), oroigarrietan, bitarteko elektroniko edo ikus-entzunezkoetan eta idatzizko komunikabideetako iragarkietan dagokion logotipoa agertu beharko da. 

Horretarako, logotipoa pertsona edo erakunde interesatuen esku jarriko du Bilboko Udalak. 

14.2 Bilboko Udalak eta Bilbaoeszenak euren artxiboetarako ikus-entzunezko materiala eta komunikazio-euskarriak lortzeko eskubidea dute. 

 

15. ARTIKULUA: ONURADUNEN BETEBEHARRAK 

Onuradunak betebehar hauek ditu: 

●Beka jaso duen proiektua burutu behar du, alde biek aldez aurretik adostu bezalaxe eta ezartzen den eguneko lan saioa betez. 

●Sorkuntza-proiektuak badira, laguntza ekonomikoaren % 15 eta % 20 bitartean egoitzaren ekoizpena kudeatzeaz arduratzen den pertsona edo erakunde bat kontratatzeko erabili behar da. Pertsona edo erakunde hori, eragingarritasun kontuengatik, tokiko agentea (Bilbokoa) izatea aholkatzen da. Horretarako, onuradunak hala eskatzen badu, produkzio eszenikoan adituak diren Bilboko pertsonen edo erakundeen zerrenda emango zaio. 

●Lanaren amaierako aurkezpena edo/eta ekintza pedagogiko edo didaktikoren bat egin behar du publikoarekin edo beste artista batzuekin, beka ez beste ordainsaririk jaso gabe.

●Beka eman duen erakundearen aurrean egiaztatu behar du beka eskuratzeko baldintza eta eskakizunak betetzen dituela, jarduera gauzatu duela eta bekaren xedea bete duela. 

● Beka eman duen erakundearen egiaztapen-jarduketei men egitea. 

● Diruz lagundutako jardueretarako bestelako diru-laguntza, diru-sarrera edo baliabideak eskuratu dituela jakinarazi behar dio beka eman duen erakundeari, eta horren berri izan bezain laster jakinarazi beharko dio, betiere, jasotako diruaren erabilera egiaztatu baino lehen. 

● Oinarri hauen 14. artikuluan aipatzen diren zabalkunderako neurriak hartzea. 

 

16. ARTIKULUA: BEKEN JUSTIFIKAZIOA 

16.1. Justifikatzeko epea. 

Eman diren bekak justifikatzeko epea hilabete batekoa da, jarduera amaitzen denetik zenbatzen hasita. 

16.2. Justifikatzeko modua. 

Beka justifikatzeko, pertsona edo erakunde onuradunak proiektuaren justifikazio- kontua aurkeztu beharko du. 

Justifikatzeko kontuak hauxe izan behar du: 

a) Proiektua burutzeko egin diren jardueren memoria. 

b) Tutorearen edo tutoreen egiaztagiria, edo, behar denean, Bilbaoeszenaren arduradunena, proiektuaren helburuak bete direla eta lanaren aurkezpena edo ekintza pedagogiko edo didaktikoa publikoarekin edo beste artista batzuekin egin dela egiaztatzen duena. 

17. ARTIKULUA: BEKA ITZULTZEA 

17.1 Justifikatzeko derrigortasuna bete ezean edo nahikoa justifikatzen ez badu, jasotako diru-kopurua itzuli beharko du, berandutzako interesak barne, diru-laguntzei buruzko 38/2003 Legearen 37. artikuluaren 1. puntuan ezarri bezalaxe. 

17.2 Hautatutako proiekturen bat berorren arduradunari edo arduradunei egotzi ahal zaien arrazoi batengatik burutzen ez bada, edo amaierako emaitzak proiektu artistikoarekin edo hasierako aurrekontuarekin argi eta garbi, eta, ebaluatzeko moduren bat erabilita, bat egiten ez badu, eman zaion laguntza osoa edo zati bat itzuli beharko du. 

18. ARTIKULUA: ARAUDIA 

Lehiaketa honetan parte hartzeak arauok osorik onartzen direla esan gura du. Oinarrietan araututa ez dagoenerako, ordezko izaeraz, Bilboko Udalaren eta zuzenbide publikoko bere erakundeen eta entitateen deialdiaren bidez diru-laguntzak emateko oinarriak arautzen dituen Ordenantza Orokorra aplikatuko da. Bilboko Udalak 2016ko ekainaren 30ean onartu zuen ordenantza hori eta Bizkaiko Aldizkari Ofizialean, 2016ko uztailaren 20ko 138 zenbakian argitaratu zen.

 

7. ARTIKULUA: AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

7.1 Agiriak:

⮚ Eskabide orria (eredu ofiziala).

⮚ Eskatzaileak pertsona fisikoak badira, bakoitzaren NANaren fotokopia.

Eskatzaileak pertsona juridikoak badira, eraketa-eskritura eta estatutuak eta IFKren fotokopia.

⮚ Diru-laguntza eskatzen duen artistaren edo artista-taldearen curriculuma.

⮚ Egoitza fiskala Estatu espainiarrean duten pertsonek, saria emandako aurretik, honako hauek aurkeztu beharko dituzte:

a) Beren beregi ematen diola Bilboko Udalari BAIMENA egiazta dezan Udalarekin ez daukala zorrik. Era berean, beren beregi ematen dio Udalari baimena Ogasunarekin eta Gizarte Segurantzarekin ez daukala zorrik egiazta dezan (Bestela, Foru Ogasuneko eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren ziurtagiriak aurkeztu beharko ditu). (II. ERANSKINA).

b) Erantzukizunezko adierazpena, Diru-laguntzen 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluak eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako 4/2005 Legearen 24-2. artikuluak ezartzen dituzten debekuetako bat ere ez duela adierazten duena. (I. ERANSKINA).

c) Bilboko Udalaren aldetik, kontzeptua edozein izanda ere, inoiz ordainketarik jaso ez dutelako Hartzekodunen Erregistroan inskribatuta agertzen ez diren pertsonek, “Hartzekodunen Fitxa” behar bezala beteta aurkeztu beharko dute (emango zaien ereduaren arabera). Horrekin batera NAN/IFZ/pasaportea eta dirua sartuko den banku-kontuaren titulartasuna egiaztatzen duen edozein agiri ere aurkeztu beharko dituzte.

Egoitza fiskala atzerrian duten pertsonek, a) atalean eskatzen den baimena emon beharrean, “Egoitza Fiskalaren Ziurtagiria”, egoitza duen nazioan eskumena duen agintariak egina aurkeztu beharko dute

7.2 Eskaria ez badago behar bezala beteta, daturen bat edo agiriren bat falta bada, eskaria egin duen pertsonari edo erakundeari posta elektronikoz eskatuko zaio akatsak zuzentzea, eta 10 egun balioduneko epea emango zaio. Ez badu horrela egiten, eskaria artxibatu egingo da izapide gehiagorik egin barik.

Copyright © 2024 BAD BILBAO

B.A.D Bilbao Antzerkia Dantza - Festival de Teatro actual y Danza Contemporánea de Bilbao

INSTALACIÓN FOTOGRÁFICA “ESTO ES UN CUERPO”

Esto es un cuerpo proiektu artistiko bat da, liburu-bilduma batean gauzatzen dena, eta arreta berezia eskaintzen dio mundu honetan argazkigintzaren eta literaturaren bidez bizitzearen esperientziari. Liburu bakoitza gorputzaren zati bati eskainita dago. Hala, zenbaki bakoitzarekin gorputz guztia osatzen da, eta gorputz kolektibo bat sortzen da, papera gainditu eta komunitate, ekintza eta hausnarketa kolektibo bihurtzen dena. Gorputza zatitzeak, atal bakoitzean zooma egiteak, oharkabean pasatu ohi diren xehetasunei erreparatzeko aukera ematen digu, baita gorputzari buruz ustez dakiguna birpentsatzeko ere.

Esto es un cuerpo lanak hedapen-, pentsamendu- eta sorkuntza-kanal bat irekitzen du gorputzaren materialtasunetik, modu kolektiboan hausnartzeko eta jarduteko; gorputza elkarrizketaren erdigunean jartzen du aro teknologiko honetan, non gure gorputzak pantaila hutsa baino ez diren, ekoizten badute soilik balioa duteneko mundu batean.

Argazkiak eta testua uztartzetik abiatzen gara, amaiezina den eremu batean, hau da, artearen eremuan, adierazpen-modu berriak esploratzeko asmoz; artistak eta publikoa kultura bisual bat sustatzera eta barneratzera gonbidatzen ditugu, irudimena eta gogoeta kritikoa sustatzeko gune plural eta ireki gisa.

Erakusketa honen arabera, irudia pentsamenduaren sortzaile eta hausnarketa kritikoaren bultzatzaile da, baina inoiz ez modu isolatuan. Hala erakusten dute zubiaren alde batean eta bestean lurrean jarritako zortzi QR kodeek; argazki bakoitzaren informazioa zabaltzen dute kontatutako istorioen eta literatura-sorkuntzen bidez. Halaber, ekintza kolektibo bat da, gure gorputz indibidualen hauskortasuna agerian uzten duena eta haien kolektibitatean eta komunitatean datzan indarra ospatzen duena. Zalantzarik gabe, elkarrekin hobeak gara. Gainerako pertsonek eta gertatzen zaizkigun gauzek gugan eragiten dutenean, eraldatu egiten gara. Gehiegi zigortutako gorputzen pisutik askatu nahi dugu geure burua. Izan ere, geure burua azaltzea geure burua erreibindikatzea ere bada.

Ainhoa Resano artista komisario duen “Esto es un cuerpo” erakusketa Ana Jarque, Carol Caicedo, Carlota Visier eta Laura C. Velaren ideia original bat da, Comisura argitaletxeak argitaratuta.

Erakusketa honetako argazkiak Laura C. Velak eta Malu Reigal-ek egin dituzte.

"*" indicates required fields

Proyectos de artistas individuales*
DD slash MM slash YYYY


Documentos que se tiene que adjuntar:
  • PDF del proyecto.
  • Copia del DNI.
  • Declaración del responsable (Anexo I).
  • Declaración del responsable (Anexo II).
  • Autorización (Anexo III).
Tipos de archivos aceptados: pdf, doc, docx, Tamaño máximo de archivo: 10 MB.
Accepted file types: pdf, doc, docx, Max. file size: 10 MB.
Accepted file types: pdf, doc, docx, Max. file size: 10 MB.
Accepted file types: pdf, doc, docx, Max. file size: 10 MB.
Accepted file types: pdf, doc, docx, Max. file size: 10 MB.
Accepted file types: pdf, doc, docx, Max. file size: 10 MB.