Bilboko Udalak epea ireki du izena emateko Bilbo Zaharreko arte- eta sorkuntza-guneetan egingo diren ikustaldi gidatuetarako; ‘ARTY WALKS‘ deritze ikustaldiei, eta BLV-ART programaren barruan datorren ekimen bat da.
Kultur ibilbide hauek doan eskainiko dira, eta irailaren 18an eta 19an egingo dira (barikua eta zapatua), 18:00etatik aurrera; ikustaldiek bi ordu inguru iraungo dute.
Izena emateko, nahikoa da mezu elektroniko bat bidaltzea hona: cultura@bilbao.eus. Mezuan, ikustaldian parte hartu nahi dutenen izen-deiturak, helbide elektronikoa eta harremanetarako telefonoa, adina, lanbidea eta bizitokia adierazi beharko dira. Epea irailaren 13an amaituko da, eta pertsona bakoitzak ibilbide bakarrerako eman ahalko du izena.
BLV – ART programak LAU HITZORDU proposatzen ditu ‘ARTY WALKS‘ ikustaldietan parte hartzeko.
Irailaren 18a, 18:00etan
- 1. ibilbidea, Sarean-en hasiko da, eta, ondoren, Ruth Juan-en horma-irudia, Juan Pikara, Caóstica eta La Deriva ikusiz osatuko dute ibilbidea.
- 2. ibilbidea, Marzana ostatuaren kanpoaldean elkartuko dira, eta han hasiko dute ikustaldia; ondoren, La Deriva, Caóstica, Pikara ikusiko dituzte, eta, azkenean, Ruth Juanen horma-irudia ikusiko dute Sortzez Garbiaren komentuan.
Irailaren 19an, 18:00etan
- 1. ibilbidea, Sarean-en hasiko da, eta ondoren Ruth Juan-en horma-irudia, Juan Pikara, Caóstica eta La Deriva ikusiz osatuko da ibilbidea. EUSKARAZ.
- 2. ibilbidea, Marzana ostatuaren kanpoaldean elkartuko dira, eta han hasiko dute ikustaldia; ondoren, La Deriva, Caóstica, Pikara ikusiko dituzte, eta, azkenean, Ruth Juanen horma-irudia ikusiko dute Sortzez Garbiaren serorategian.
Ruth Juan | Junitamakina
Bartzelonako ilustratzailea da eta Bilbon bizi da, eta berton trebatu zen ofizio horretan. Ruth Juanen lanak hainbat esparruren eragina dauka, errealitateari buruz daukan ikuspegia baldintzatu baitute eta bere sorkuntzen unibertso berezia sortu baitute.
Bere ibilbide profesionala zirku eta antzerki ikuskizunetarako jantziak egiteko tailer batetik eta bere lehen liburua autoeditatzeko BilbaoArte Fundazioan beka batetik igaro da, gaur egun ilustratzaile freelance gisa finkatu arte.
Aurreko guztiak arrasto bat uzten du obra pertsonalean, ezaguna eta beti koloretsua, gai sozialetatik gertu dagoena eta bere begiradaren bidez iragazitako munduaren irudikapen soiletik sortzen dena.
Hainbat lanetan hartu du parte: San Frantzisko auzoa janzten duten horma-irudi zabalak, Elkar argitaletxeekin egindako hainbat libururen argitalpena edo irudi grafikoko lanak.
Beti dago prest formatuak esploratzeko, neurriak handitzeko edo espazioetan eta errealitateetan esku hartzeko.
Pikara
Pikara Magazinek kalitatezko kazetaritza egiten du, ikuspegi feminista, kritikoa, arau-hauslea eta gozamenezkoa erabiliz.
Ez da feminismoan espezializatutako aldizkari gisa definitzen, baina era guztietako gai sozial, politiko eta kulturalak jorratzen ditu ikuspegi feministarekin.
2010ean sortu zen proiektua, irakurle gisa ikuspegi feminista eta kazetaritza ona bateratzen zituen komunikabide baten falta sumatzen baitzuten.
Kazetari garen neurrian, atsegin ditugun gaiei buruz komunikatuz gozatzeko gune bat eraiki nahi genuen: gela bat norberarena nahi genuen, Virginia Wolfek bezala.
Caostica
CAOSTICA komunikazio, ikus-entzunezko produkzio, diseinu grafiko eta pedagogiako Bilboko profesionalen taldea da.
Kulturako eta hezkuntzako ekitaldiak antolatzen eta sustatzen 15 urtetik gorako esperientzia du.
Ekitaldien antolamenduarekin, ikus-entzunezko errealizazioarekin eta ekoizpenarekin, diseinu grafikoarekin eta webgunearekin lotutako zerbitzu guztiak eskaintzen ditu.
2003. urteaz geroztik, CAOSTICAk izen bereko jaialdi bat antolatu du Bilbon, ikus-entzunezkoen kultura urratzaile eta lotsagabeenean erreferente bihurtu dena.
La Deriva | Taller de curiosidades
La Deriva sormenerako lurrazpiko habitat bat da, ekoizpen eszeniko eta plastikorako, esku-hartze publikorako eta kaleko arterako. La Deriva, Taller de Curiosidades -Lurpeko Bitxiak, Bilboko Aretxaga kaleko 4. zenbakian dago.
Tailerrean papera, tinta, lokatza, musika, dantza, antzerkia, poesia-objektua eta aroma erabiltzen dira.
María Ramírez Luengo eta Samuel Cano Braojos dira beren proiektuak garatzen dituzten espazio honetako egoiliarrak:
ARRIERA, paperaren eta objektuen antzerki konpainia. Bere piezak gaur egungo hizkeretatik, performancetik, dokumentu-antzerkitik eta poesia bisualetik planteatzen ditu.
AROMALARIO, usaimen-laborategia. Usainaren panorama zabala aztertzen du, usaimena sormen-tresna gisa erabiliz. Artisau-lurrinak formulatzen ditu eta usaimenarekin lotutako obra plastikoa egiten du
ALHUM, zeramika estudioa.
Labirintorako bokazioa duen espazioa, noraezean egotearen jakin-minari, harridurari eta zoriari buruzkoa.