Bilboko Zirkuitua 2020

BILBOKO ZIRKUITUA antzerki eta dantza sortzaile eta talde hasi berriei beren lanak taularatu eta jendaurrean aurkezteko eskainitako aukera paragabea da. Esparru ezin hobea da, Bilbon eratutako antzerki proposamenik freskoenak eta gaurkoenak ikusi ahal izateko Bilboko barrutietan.

URRIAK 1 / BASURTU UDALTEGIA 

19:30 – 60′
“Solitaire” – A TROMPICONES TEATRO


URRIAK 2 / ERREKALDE UDALTEGIA

19:30 – 60′
“3er acto” – LA DINAMIKA


URRIAK 8 / ZORROTZA UDALTEGIA

19:30 – 45′
“Raúl, no cenes solo” – IURIS TANTUM


URRIAK 9 / SAN FRANTZISKO UDALTEGIA

19:30 – 50′
“Artaud y otros animales” – LOIDA A. GÓMEZ


URRIAK 10 / HARROBIA

19:30 – 60′
“Charadas” – KREGO MARTÍN DANZA


URRIAK 29 / OTXARKOAGA UDALTEGIA

19:30 – 55′
“Las fosas abisales (Euskaraz)” – KATASTROFEN TEATRO


URRIAK 30 / CASTAÑOS UDALTEGIA 

50′
“Una celda propia” – MAMA CREA


OTSAILA 26 / CASTAÑOS UDALTEGIA

50′
“Los Indogmables” – LAS ENTES


OTSAILA 27 / OTXARKOAGA UDALTEGIA

60′
“Soundpainting” – BILBAO IMPRO BIG BAND


OTSAILA 28 / BEGOÑA UDALTEGIA

75′
“El Espíritu Burlón” – GREEN ROOM


MARTXOA 5 / BASURTU UDALTEGIA

75′
“El Enfermo Imaginario” – AIMARA TEATRO


MARTXOA 6 / ERREKALDE UDALTEGIA

70′
“Aquí no paga nadie” – CON LA QUE ESTÁ CAYENDO


MARTXOA 12 / OTXARKOAGA UDALTEGIA

55′
“Las Fosas Abisales” – KATASTROFEN! TEATRO


MARTXOA 13 / ZORROTZA UDALTEGIA

45′
“Raúl no cenes sólo” – IURIS TANTUM


MARTXOA 25 / CASTAÑOS UDALTEGIA

35′
“Cajita de Música” – ANA CAPILLA DANZA


MARTXOA 26 / SAN FRANTZISKO UDALTEGIA

50′
“ARTAUD y otros animales” – LOIDA A. GÓMEZ


MARTXOA 27 / ERREKALDE UDALTEGIA

60′
“Rebelión en la Granja” – ALOPARGO TEATROA

GANEKO CREW

GANEKO CREW

  • Antzezleak: Usue Martínez, Marina Lapuente, Aitor Arabiourrutia
  • Zuzendaria: Olatz Gorrotxategi
  • Dramaturgia, soinua eta ekoizpena: Ganeko Crew
  • Laguntzailea: BAI Bizkaiko Antzerki Ikastegia

Kanpin-denda bat gau itzartsu batean. Ikusle batzuk, nortzuk diren, zergatik dauden hor eta dendaren barruan zer dagoen ez dakitenak. Azkenean iritsi da eguna. Orain zerbaiten parte dira, eurak baino gauza askoz handiago baten parte. Zer joan daiteke txarto?

Ganeko Crew umore absurdoko antzerki-lana da eta ikusleak pertseiden gau bateko misterioan murgiltzen ditu. Taldeko sorkuntza-prozesu honek ibilbide sentsorial eta parte-hartzailea proposatzen dio ikusleari, Ganekogorta mendian hitzordua egin duen jende talde baten esperientzia kontatzeko. Usue Martínezek, Marina Lapuentek, Aitor Arabiourrutiak eta Olatz Gorrotxategik osatutako konpainiak talde bateko kide izateak sortzen dituen harremanak eta mendekotasunak ikertzen ditu, bai eta gizakiak talde bateko kide izateko beharrizana ere. Ikuspegi dibertigarria eta ausarta erabiltzen eta helburua ondo pasatzea, sorpresa eta zorakeria eszenikoa da.


ACÉRCATE TEATRO

DALIAS. Una obra basada en textos de Federico García Lorca

 

  • Testua: Federico García Lorca
  • Dramaturgia: Eriz Cerezo Ferrón
  • Antzezleak: Eriz Cerezo Ferrón, Zaloa Gómez Arrieta
  • Ahotsaren teknika: Charo Picazo
  • Koreografia: Mikel Eguia, Saioa Ibánez
  • Argiak eta soinua: Xabier Aresti
  • Irudia: Naiara Zalbidea
  • Ekoizpena: Acércate Teatro
  • Koprodukzioa: Saregabe

“Dalias” Federico García Lorcaren poesia eta antzerki testuen konbinazio bat da. Emaitza: aita-alaba biren istorioa. Alabaren ama erditzean hil da, eta aitak alaba hezteko borrokan dihardu, berak bakarrik. Alabak ahalik eta azkarren hazi nahi du, eta inoiz izan ez duen familia eratu. Bulkada, grina eta maitasuna lagun dituzte protagonistek bizitzan zehar. Bi aktoreek, testuaz gain, gorputza erabiliko dute komunikatzeko eta, horrenbestez, mugimendu eszenikoa, antzerki fisikoa edo dantza presente daude istorioan zehar.


TEATRO GOITIBERA ANTZERKIA

Amatxik dixit (Euskaraz)

 

  • Gidoia eta zuzendaritza: Saioa Iribarren
  • Antzezleak: Nerea Ariznabarreta, Gaizka Chamizo, Ander Basaldua
  • Egilea: Saioa Iribarrenek bere amatxiri esker berreskuratutako istorioa
  • Generoa: Antzerki fisikoa – Memoria historikoa- Komedia dramatikoa
  • IRAUPENA: 30 minutuko antzerki – lana + 15 minutuko foroa (elebiduna)

Familia guztietan dago gogora ekartzea merezi duen istorio bat, eta gure familian, Amatxiren lehengusinarena da, guda garaiko istorioa:
“Marcelina zuen izena, 24 urte zituen eta Linareseko jauntxo batzuen etxean lan egiten zuen neskame…”

Jazarpenak eta kondenak sufritu zituzten pertsonei omenaldia da hau. Memoria historikoa berreskuratzen, iragana ordenatuz, gertatutakoa aitortuz, eta etorkizunera gizateriari dagokion informazioarekin joanez, sarritan errealitateak fikzioa gainditzen duela jakinda.

Marcelina eta Rafaeli gertatutakoa berreskuratzen dugu, familia ugarik bizi izandako milaka istorioetatik bat da hau.
“Kriselu” saria euskarazko lanik onenari eta ikusleen saria lanik onenari Pabellón 6 guneko VII. Jardunaldietan.


MAMA CREA

Los piojos

  • Antzezleak: Erika Liquete, Luis Hueso, Álvaro Torregrosa, Ainhoa Molinero, Esti De Miguel, Hilario Mozo, Vicky Ojea, Jabi Blanco, Santi Mendez, Yuri Rueda, Alazne Villamayor, Iraia Gómez.
  • Zuzendaritza: Nuria M.Cres

Antzezlanaren moldaera: “Ñaque . De piojos y actores” (Sanchis Sinistierra).

Amodioen, laudorioen, dantzen, esaera zaharren, auto sakramentalen, entremesen, asakaren, saineteen, bertso klasikoen, antzezpenen eta aurkezpenen artean, Agustín Solano kale-antzezlari txit azkarrak eta Nicolás de los Ríos ordezkari famatuak erakutsiko dizkigute komiko ibiltarien abilezia histrionikoa, Urrezko Mendeko aktoreen marjinaltasuna, eta garai haietako pikareska.

“Los piojos” antzezlanak edozein arotako aktoreen transhumantziaz eta haren bizitzaren ezinegonaz hitz egiten digu.


KATASTROFEN! TEATRO

Neopreno

  • Testua eta zuzendaritza: Las Katastrofen! Teatro
  • Antzezleak: Leire Olaran, Jone García

1ean, 1a daukagu,
2.ean, 2a,
3.ean, Antena 3, hirugarrena delako
eta abuztuan oporrak
(Auto metaketa baten erdian bertan behera uztea autoa, edo kasurik egiten paper eta inprimakiei, basamortuan zehar abian doan bola bati jarraitzea, kalera ateratzea menina jantzita, agintariei iseka egitea
Momentuz, eutsi egiten diogu geure buruari
Momentuz, onik gaude.

Neopreno, berez, ez da istorio bat, baizik eta egoera bat. Egoera inkongruente bat da, elkarrizketa absurdo eta kontraesanez bete batean gauzatzen dena: zerikusia du beti beste nonbait egoteko gogoarekin, gerarazia sentitu, eta, aldi berean, beren buztanari haginka egin nahiko dioten txakurren moduan txoraturik laster egitearekin, desiratzearekin eta ez desiratzearekin, ez jakitea batek gauza bat ala kontrakoa nahi duen; nork bere buruari eustea eta etengabe lehertzeko zorian egotea.


LAS ENTES

Las indogmables

  • Jatorrizko ideia: Soledad Carril
  • Antzezleak: Soledad Carril, Leire Olaran
  • Zuzendaritza: Jon Ariño

Dogmabakoak izaki fedegabeak dira, inolako doktrinaren mende ez daudenak, eta, urteetan ikertu ondoren, “ENTE” deitzen duten egoera bikaina lortu dutenak.

Baldintza horretatik abiatuta, Dogmabakoek, beno, Enteek, beno (azaltzeko erraza ez da…) ikuskizun hau sortuko dute,…ez! Ikuskizun ez, jaunartze-ekitaldi hau, antzerki-zeremonia hau, tribua berresteko erritu hau… non komunitatearen printzipio espiritualak tratatuko dituzten, inolako iritzirik gabe.


BILBAO IMPRO BIG BAND

Soundpainting

  • Egilea: Kolektiboa
  • Zuzendaria: Alfonso Medina
  • Artistak: Ana Capilla, Gaizka Chamizo, Araceli Angulo, Roberto Ferro, Cecilia Paganini, Josu Angulo, Iñaki Santos, Ander Andalan

Bilbao Impro Big Band inprobisazio-orkestra da, eta diziplina bat baino gehiago jorratzen du. Musikariak, dantzariak eta aktoreak zuzendari baten agindutara arituko dira pieza inprobisatuak sortzen. Zuzendariak denbora errealean konposatuko ditu, soundpainting teknika erabiliz.

Ordu betez, gutxi gorabehera, Bilbao Impro Big Bandek irudi, oroitzapen eta emozioetan zehar eramango zaitu. Ikuskizun bizia da, inprobisatua eta behin-behinekoa den aldetik. Funtzio bakoitza berezia eta ezberdina da.

Publikoak erabakitzen du ikuskizunaren gaia.

Soundpainting zeinu-hizkuntza unibertsala da, zuzenean diziplina askotako konposizioa egiteko erabiltzen dena. Konposizio hori musikariek, antzezleek, dantzariek eta artista bisualek interpretatzen dute. Une honetan (2019) hizkuntza honetan 1500 keinutik gora daude. Soundpainterrak (konpositoreak) keinu horiek erabiltzen ditu, behar duen material mota adierazteko interpreteei.


GREEN ROOM

Un espíritu burlón

  • Egokitzea eta zuzentzea: José Miguel Elvira
  • Antzezleak: Mikel Altuna, Sandra Davis, Cristina Benavent, Maria Luisa Ruiz eta Raquel Ros

Komedia bat da. Gabriel eleberri idazle arrakastatsu bat da, eta ezkutuko zientziak ikasi nahi ditu idazten ari den eleberri baterako, eta, horretara, espiritismo saio bat antolatuko du bere etxean, Madama Arcati medium xelebrearekin, zeinek, saioan zehar, oharkabean, Gabrielen lehenengo emazte Elisa zazpi urte lehenago hilaren espiritua erakarriko baitu.

Madama Arcatik etxetik alde egingo du, zer egin duen jakin gabe. Gabrielek baino ezin dezake Elisa ikusi eta entzun. Haren bigarren emazte Ritak ez dio sinetsiko, harik eta loreontzi bat hegaz ikusten duen arte berarengana hurbiltzen.

Elisaren fantasmak, bestalde, eginahalak egingo ditu Gabriel eta Ritaren arteko ezkontza hondatzeko. Azkenean, haren autoa sabotatzen du, hiltzea lortuko duelakoan, eta harekin elkartu ahal izango delakoan espirituen munduan, baina Ritak, Elisaren ustekabean, autoa hartuko du, eta Rita hilko da.

Ritaren mamua berehala itzuliko da.

Emazte biak hilik, baina erabat ikusi ahal dituelarik, eta guztiz sumindurik daudela, Gabrielek, Madama Arcatiren laguntzarekin, espiritismo-saio berriak egingo ditu, eta haiek desagerrarazteko araoak esango, eta azkenean lortuko du haiek desagerraraztea. Mediumak aholkatuta, Gabrielek utzi egingo du etxea, eta fantasma biek, zapuzturik, triskatu egingo dute lekua.

GREEN ROOM konpainia Bilboko Musika, Arte Eszeniko eta Ikusizkoen ARTEBI eskolako arte dramatikoko irakasle eta ikasle gradudunek eta Portugaleteko Antzerki Eskolako ikasleek osatzen dute.

Gainera, nabarmentzekoa da José Miguel Elvira Aretxabaleta zuzendariaren ibilbidea, esperientzia luzea du-eta antzerkiaren munduan. Arte Ederretan doktorea Euskal Herriko Unibertsitatean, urte asko eman ditu eszena zuzendaritzan eta irakaskuntzan.


AIMARA TEATRO

El enfermo imaginario

  • Antzezleak: Rufo Grande García, Bego Guerrero, Lydia Ros, Elisabet Anda, Raúl García, Begoña Testón, José Ortega, Jon Guerrero
  • Argia eta soinua: Aitor Anaut
  • Zuzendaria: Javier Liñera

Argánek uste du beti dagoela gaixorik. Gaixoa, bere burugabekerian, odola ateratzea eta purgak egitea agintzen du etengabe eta era guztietako erremedioak hartzen ditu, pazientearen osasunaz baino hari atsegin emateaz gehiago arduratzen diren medikuek emanda; izan ere, haren dirua baino ez dute nahi. Argánen emaztea Bélisak maitasunez zaintzen du baina, egia esan, beste plan batzuk dauzka. Antonia neskameak eta idazkariak plan horiek hondatzen ahaleginduko dira.

Argánek alaba bat dauka, Angélica, eta Cleantorekin maiteminduta dago. Baina aitak Tomasekin ezkontzea nahi du, medikua delako eta horrela ez duelako hainbeste gasturik izango.

Konpainia hau 1996an sortu zen Amurrion (Araba), emakumeen “Aurreraka” taldearen barruan. Gero, 1999an, talde horretatik independizatu zen. Zenbait antzerki-lan dauzka eta batzuekin hautagaiak eta sariak lortu ditu (muntaketarik onena, emakumezko aktore onena, gizonezko aktore onena eta zuzendaritzarik onena).


CON LA QUE ESTÁ CAYENDO

Aquí no paga nadie

  • Zuzendaritza: Loida A. Gómez
  • Antzezleak: Iratxe Azkarategi, Guadalupe Padilla, Juani Hernández, Maite Fernández, Noelia Ortega, Aitziber Ignacio, Patxi Gaztañaga, Sergio Padierna, Alex Quiroga

“Con la que está cayendo” taldeak Darío Foren lan hau aukeratu zuen komedia satirikoa delako eta gaur egungo gai sozial bat lantzen duelako. Lehen irakurketatik pertsonaiekin identifikatuta sentitzen gara; izan ere, adimena eta umorea erabiltzen dituzte bizitza aurrera ateratzeko, bizi diren baldintzak txarrak izan arren. Pertsonaiak bizirik ateratzen dira mundu zail batean, non ordena eta legea errespetatu behar diren, baina legeak ez dio langileari laguntzen eta ordena ez da dirudiena.

Oinarri horrekin, konpainiak “Aquí no paga nadie” lana eszenaratzeko proiektua hasi zuen. Lana 70eko hamarkadan idatzi zen baina, hala ere, gaur egungo pil-pilean dagoen gaia lantzen du.

Lana 80ko hamarkadako Bilbon kokatzen da, zehazkiago Euskaldunako gatazkan, urte batzuk lehenago Foren Italian bizi izan zen egoera baten antzekoa baita. Euskaldunako gatazka langileen mugimenduaren errebeldiaren testuinguruan kokatzen da, sindikatuek eta erreformaren taldeek inposatutako adostasun sozialaren aurka dago, itun sozialen, birmoldaketa planen eta kaleratze negoziatuen aurka dago. Garai hartako audio batzuek errebolta hartara eramango gaituzte.


KATASTROFEN! TEATRO

Las fosas abisales

  • Ideia, testua: Katastrofendarrak! Antzerkia
  • Zuzendaria: Leire Olaran
  • Antzezleak: Jone García
  • Soinu giroa eta bideoa: Jone García

Ilaran egon beharra hain da aspergarria, eta hain dohakabe sentitzen zara, ezen jasateko, lobotomia tenporala egin behar baitiozu zeure buruari, halako tenteltasunezko egoera batera eraman, non, edo ia ez den pentsamendurik, edo pentsamenduek baduten halako iheserako joera eder bat: nola hautematen duen daltoniko batek kolore gorria, olatu baten izoztea, non ezingo lukeen batek bizirik iraun (Martitzen, fosa abisaletan, Iberdrola banaketa enpresaren bezeroaren arretarako bulegoan).


JURIS TANTUM

Raúl no cenes solo

IMG-20171102-WA0027

  • Antzezleak: Jose Elorrieta, Susana Amigo, Soiartze García, Itziar Zárate, Edurne Jerez, Patricia Lanzagorta, César Muradas
  • Testua: Kepa Ibarra

Raúl ama manipulatzaile eta posesibo baten itzalpean bizi izan da beti. Ama hil da eta Raúlek sentsazio kontrajarriak dauzka, mundura irtetera bultzatzen dutenak.
Lehenengo topaketa, lehenengo emakumea, afari bat, dantzaldi bat, lehenbiziko musua…

Raúlek, behingoz, ez du bakarrik afalduko.


ANA CAPILLA DANZA

Cajita de música

 

  • Ideia, koreografia eta dantzaria: Ana Capilla
  • Soinu, musika, teknika sorkuntza: Kike Mora
  • Atrezzo: Javi Tirado
  • Jantziak: Lola Cintado
  • Argazkigintza: Jose Ángel Cangas

Kutxa kolore ederrekiko batetik, dantzari bat ateratzen da, barruan bizi dena.
Bere musika-mundua erakutsiko digu, musika klasikotik rock and rollera doan bidaia baten bidez.

Perfektua dirudien unibertso bat, bere kaxatxoa soinurik gabe geratu arte, “mutu”.
Igarriko al du, lagunek lagunduta, nondik datorren benetan musika?
Musika kutxatxoa formatu txikiko ikuskizun bat da, familia osoarentzat, eta publiko guztiei hurbilarazi nahi die dantza.

Irakatsi nahi du, gainera, musika ez dela sortzen kutxa batetik edo bozgorailu batetik, baizik eta eskuekin eta musika-tresnekin gauzatzen dela, haiek joz. Musika notak emanez guri, dantza egiteko!


LOIDA A.GOMEZ

ARTAUD y otros animales (performance)

 

  • Sortzailea eta antzezlea: Loida A. Gómez

“Allí donde otros proponen obras, yo no pretendo otra cosa más que mostrar mi espíritu. La vida es…quemar preguntas, la vida es…quemar preguntas. Materialización corporal y real de un ser integral de la poesía”
El ombligo de los limbos, (1925) A. Artaud.

“ARTAUD y otros animales” antzerkia eta performancearen arteko lana da, dantzak lagunduta.

Loida A. Gómez da lan original honen egilea, Antonin Artaud (1886-1948) poeta eta antzerkigilean inspiratuta.

Eszenaratzean ekintza dago hitzaren aurretik, eguneroko erritoen bitartez poesia detektatuz.

INJUVE 2014 Gazte Sormenerako Gaztediaren Institutuaren laguntzarekin ekoitzitako lana (Instituto de la Juventud para la Creación Joven). Egoitza Muelle 3 gunean, Bilbo.


ALOPARGO TEATRO

Rebelión en la Granja

 

  • Zuzendaritza eta dramaturgia: Borja Ruiz
  • Antzezleak: Iraia Urraca, Aitor Guisasola, Aritz Bengoa, Elvira Diéguez, Iratxe Urkiaga, Sandra Arroyo, Iñigo Martín

Manor landetxean gaude. Jones jaunak, jabeak, esklabotzan dauzka eta, nekatuta eta suminduta, animalia guztiak matxinada bortitzean bildu dira, gizakiak baztertuz. Animalien Landetxea sortu da. Hala ere, hasierako izaera errebeldea apurka-apurka ahuldu da, neguaren erruz eta botereen banaketa berriak lehengo diktadura aurpegi berriekin berrezartzeko mehatxua egiten duelako. Guztiarekin ere, posible ote da matxinada berri batek aurrera egitea?

George Orwellen alegia ospetsua pizgarri izango da lan gordina, keinuz betetakoa eta, umorez bihurritua, sortzeko; agian gaurko garaietako ispilu konkaboa da, non boterearen egitura berriak ezin baitira urrundu aurreko boterearen egituren lagun ziren itzaletatik.

Copyright © 2024 BAD BILBAO

B.A.D Bilbao Antzerkia Dantza - Festival de Teatro actual y Danza Contemporánea de Bilbao

HAUTATUTAKO PROIEKTUAK

IKERKETA ESZENIKOKO LAU PROIEKTUK LORTU DITUZTE UDALAREN "ARTISTAK EGOITZAN" PROGRAMAKO BEKAK

(Bilbon, 2024ko ekainaren 24an) .- Bilboko Udalak, BilbaoEszenako Baliabide Eszenikoen Zentroaren bitartez, “Artistak Egoitzan” sorkuntza eszenikoari laguntzeko programaren edizio berrian hautatutako lau proiektuak jakinarazi ditu. Lau proposamen dira eta dramaturgia berrien eta dantza garaikidearen barruan kokatzen dira.

Programak 28 eskaera jaso ditu, gehienak diziplina performatiboetan eta dramaturgia eszeniko berrietan oinarrituak. Horietatik, proposamenak hautatzeaz arduratzen den batzordeak – Udaleko Kultura Saileko teknikariek osatzen dute, adituen aholkularitzarekin – Eva Guerrero Konpainiak eta Doos Kolektiboak aurkeztutakoak aukeratu ditu, “El último baile” dantza garaikideko proiektua garatzeko; Las Nenasen (Ane Sagües Abad eta Cristina Tomás Olaya) “Torcidxs” antzerki-proiektu performatikoa; Katastrofen Teatroaren “Hezetasun erlatiboa” euskarazko lana; eta “Entre mi cuerpo y yo. Llorona llévame al río” dantza garaikideko lana.

Artistek uztaila eta urria bitartean egingo dituzte egoitzak. Lehenengo bi proposamenek 2.000 euroko laguntza jasoko dute, hasierako fasean dauden proiektuak direlako, eta beste biei, garapen-fasean daudenez, 4.000 euroko laguntza emango zaie. Proposamen bakoitzak espazio bat eta BilbaoEszenaren laguntza teknikoa ere izango ditu bere proiektua garatu ahal izateko.

Garapen fasean dauden bi proposamenek, “Hezetasun erlatiboa” eta “Entre mi cuerpo y yo. Llorona llévame al río”, sormen prozesua publikoaren aurrean estreinatzeko aukera izango dute – orokorra eta/edo sektoreko profesionalak –, BAD Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikidearen Jaialdiaren hurrengo edizioan, urriaren 17tik azaroaren 27ra bitartean.

HASIERAKO FASEAN DAUDEN PROIEKTUAK

“El último baile” Eva Guerreroren proiektu berria da, egoitza honetan egindako ikerketa batekin hasten den prozesua. Testuak eta zuzeneko musika izango dituen dantza garaikideko ikuskizuna izango da, 2024ko uztailean adineko pertsonei egindako elkarrizketa ugarien zatiekin eginak. Eva Guerreroren dantza garaikideko ikuskizunak eta beste proiektu batzuk ekoizten dituen Bilboko DOOS talde artistikoaren bidez garatuko da.

“Torcidxs” antzezlan eta performatikako tresna da, umorez egina, eta Z Belaunaldiaren hizkuntza postironikoa erabiltzen du eta indarkeria estetikoko egoerak antzezten ditu. Ane Sagües Abad eta Cristina Tomás Olaya sortzaile eta interpretatzaile dituen Las Nenas antzerki-proiektu performatikoak proposatua, piezaren soinu-espazioa ikertzea du helburu. Soinuaren eta ahotsaren distortsio-tresnak erabiliz, esperientzia estetikoa areagotu nahi dute, gorputzaren eta ahotsaren arteko disoziazioa aztertuz.

GARAPEN FASEAN DAUDEN PROIEKTUAK

Hezetasun erlatiboa” euskarazko lana da eta BAD jaialdiaren hurrengo edizioan estreinatuko da. Komedia garaikideko antzerkia da, adoreari, adiskidetasunari eta entrenatu ezin diren gauzei buruzkoa, munduko kirolik zailenari buruzkoa. Katastrofen Teatroaren lan berria da, Leire Olaranek eta Jone Garciak osatutako konpainia.

“Entre mi cuerpo yo. Llorona llévame al río” dantza garaikideko pieza bat da, zuzeneko musikarekin. Olaia Valle Lópezek sortu zuen, Ana Laguna kontserbatorio profesionalean dantza garaikidea ikasi eta hainbat sormen proiektu eta konpainiarekin elkarlanean aritutakoa. Azken urteotan, interprete-lana eta sorkuntza propioak uztartu ditu. Pieza BAD Jaialdiaren hurrengo edizioan estreinatuko da.

INSTALACIÓN FOTOGRÁFICA “ESTO ES UN CUERPO”

Esto es un cuerpo proiektu artistiko bat da, liburu-bilduma batean gauzatzen dena, eta arreta berezia eskaintzen dio mundu honetan argazkigintzaren eta literaturaren bidez bizitzearen esperientziari. Liburu bakoitza gorputzaren zati bati eskainita dago. Hala, zenbaki bakoitzarekin gorputz guztia osatzen da, eta gorputz kolektibo bat sortzen da, papera gainditu eta komunitate, ekintza eta hausnarketa kolektibo bihurtzen dena. Gorputza zatitzeak, atal bakoitzean zooma egiteak, oharkabean pasatu ohi diren xehetasunei erreparatzeko aukera ematen digu, baita gorputzari buruz ustez dakiguna birpentsatzeko ere.

Esto es un cuerpo lanak hedapen-, pentsamendu- eta sorkuntza-kanal bat irekitzen du gorputzaren materialtasunetik, modu kolektiboan hausnartzeko eta jarduteko; gorputza elkarrizketaren erdigunean jartzen du aro teknologiko honetan, non gure gorputzak pantaila hutsa baino ez diren, ekoizten badute soilik balioa duteneko mundu batean.

Argazkiak eta testua uztartzetik abiatzen gara, amaiezina den eremu batean, hau da, artearen eremuan, adierazpen-modu berriak esploratzeko asmoz; artistak eta publikoa kultura bisual bat sustatzera eta barneratzera gonbidatzen ditugu, irudimena eta gogoeta kritikoa sustatzeko gune plural eta ireki gisa.

Erakusketa honen arabera, irudia pentsamenduaren sortzaile eta hausnarketa kritikoaren bultzatzaile da, baina inoiz ez modu isolatuan. Hala erakusten dute zubiaren alde batean eta bestean lurrean jarritako zortzi QR kodeek; argazki bakoitzaren informazioa zabaltzen dute kontatutako istorioen eta literatura-sorkuntzen bidez. Halaber, ekintza kolektibo bat da, gure gorputz indibidualen hauskortasuna agerian uzten duena eta haien kolektibitatean eta komunitatean datzan indarra ospatzen duena. Zalantzarik gabe, elkarrekin hobeak gara. Gainerako pertsonek eta gertatzen zaizkigun gauzek gugan eragiten dutenean, eraldatu egiten gara. Gehiegi zigortutako gorputzen pisutik askatu nahi dugu geure burua. Izan ere, geure burua azaltzea geure burua erreibindikatzea ere bada.

Ainhoa Resano artista komisario duen “Esto es un cuerpo” erakusketa Ana Jarque, Carol Caicedo, Carlota Visier eta Laura C. Velaren ideia original bat da, Comisura argitaletxeak argitaratuta.

Erakusketa honetako argazkiak Laura C. Velak eta Malu Reigal-ek egin dituzte.

INSTALACIÓN FOTOGRÁFICA “ESTO ES UN CUERPO”

Esto es un cuerpo es un proyecto artístico que se materializa en una colección de libros que pone atención en la experiencia de habitar este mundo a través de la fotografía y la literatura. Cada libro está dedicado a una parte del cuerpo. Así, con cada número, se va completando el cuerpo entero, creando un cuerpo colectivo que traspasa el papel y se convierte en comunidad, acción, reflexión colectiva. Descomponer el cuerpo, hacer zoom en cada una de sus partes, nos permite fijarnos en detalles que habitualmente pasan desapercibidos, y repensar lo que creemos saber sobre él.

Esto es un cuerpo abre un canal de difusión, pensamiento y creación desde la materialidad del cuerpo para reflexionar y actuar colectivamente; pone el cuerpo en el centro de la conversación en plena era tecnológica donde nuestros cuerpos han sido reducidos a una pantalla, o en un mundo en el que solo son útiles si producen.

Partimos de la unión de fotografía y texto, con el ánimo de explorar nuevas formas de expresión en un terreno que es inalcanzable e infinito, el del arte; invocando a artistas y público a fomentar y acoger una cultura visual que se perpetúe, sobre todo, como un espacio plural y abierto desde donde se estimule la imaginación y la reflexión crítica.

Esta iniciativa expositiva entiende la imagen como creadora de pensamiento e impulsora de reflexión crítica pero nunca de manera aislada. Lo demuestran los ocho códigos Qrs colocados en el suelo a un lado y otro del puente, que expanden la información de cada fotografía a través de historias narradas y creaciones literarias. Es, también, un hacer colectivo que revela la fragilidad de nuestros cuerpos individuales, y que celebra la fuerza que se halla en su colectividad y comunidad. Sin duda, juntas somos mejores, y dejándonos afectar por el resto de las personas y por las cosas que nos pasan nos transformamos. Queremos liberarnos del peso de unos cuerpos demasiado castigados. Porque exponernos es también reivindicarnos.

Comisariado por la artista Ainhoa Resano.

“Esto es un cuerpo” es una idea original de Ana Jarque, Carol Caicedo, Carlota Visier y Laura C. Vela publicada por la editorial Comisura.

Las fotografías de esta exposición son obra de Laura C. Vela y Malu Reigal.

"*" indicates required fields

Proyectos de artistas individuales*
DD slash MM slash YYYY


Documentos que se tiene que adjuntar:
  • PDF del proyecto.
  • Copia del DNI.
  • Declaración del responsable (Anexo I).
  • Declaración del responsable (Anexo II).
  • Autorización (Anexo III).
Tipos de archivos aceptados: pdf, doc, docx, Tamaño máximo de archivo: 10 MB.
Accepted file types: pdf, doc, docx, Max. file size: 10 MB.
Accepted file types: pdf, doc, docx, Max. file size: 10 MB.
Accepted file types: pdf, doc, docx, Max. file size: 10 MB.
Accepted file types: pdf, doc, docx, Max. file size: 10 MB.
Accepted file types: pdf, doc, docx, Max. file size: 10 MB.