BILBAOESZENA ANTZERKI IKASTAROAK 2022/23

2022-2023 URTEKO ANTZERKI IKASTAROAK
Urritik ekainera

PRESTAKUNTZA ETA SORKUNTZA ESZENIKOA (HASTAPENA / HELDUENTZAT)

Euskaraz.

Astelehenetan, 19:30 – 21:30 (60 ordu)

 

GAIAK

  • Aktorearen lana: kemena, erritmoa, gorputz-adierazpena, oreka…
  • Sormen lana: inprobisazioa, espazioaren definizioa, ideien bilaketa…

 

PREZIOA

Matrikula arrunta: 185,60 €

Langabetuak edo Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta jasotzen dutenak: 152,80 €

 

GAZTEENTZAKO ANTZERKI TAILERRA

Euskaraz. (2006 urtetik 2010 urte bitartean jaiotakoak)

Ostegunetan, 19:00 – 20:30 (45 ordu)

GAIAK

Gorputza aktorearen instrumentua da, horregaitik gure gorputzaren adierazkortasuna

ezagutzeko eta lantzeko ariketak egingo ditugu, erritmoa eta espazioa kontutan hartuta.

Irudimena eta emozioak ere landuko ditugu, pertsonaiak eta istorioak sortzeko. Adierazi

nahi dugunari bidea bilatuko diogu.

 

PREZIOA

Matrikula arrunta: 120,10 €

Gurasoak langabetuak badira edo Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta jasotzen badute: 87,30 €

 

UMEENTZAKO ANTZERKI TAILERRA

Euskaraz. (2011 urtetik 2014 urte bitartean jaiotakoak)

Ostegunetan, 17:15-18:45 (45 ordu)

GAIAK

Gorputzaren adierazkortasuna ezagutzeko eta lantzeko ariketak egingo ditugu, erritmoa eta espazioa kontutan hartuta. Irudimena eta jolasak ere landuko ditugu, pertsonaiak eta istorioak sortzeko. Adierazi nahi dugunari bidea bilatuko diogu.

 

PREZIOA

Matrikula arrunta: 120,10 €

Gurasoak langabetuak badira edo Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta jasotzen badute: 87,30 €

 

AURREINSKRIPZIOA EGITEKO ARAUAK

 

  1. AURREINSKRIPZIOA EGITEKO

Aurreinskripzioa egiteko epea irailaren 16tik 29era izango da. Udalaren web orriaren bidez eman behar da izena:

www.bilbao.eus

 

  1. AUKERAKETA
  • Aukeratutako ikasleei emailez jakinaraziko zaie urriaren 7an eta matrikula egiteko informazioa ere emango zaie une horretan.
  • Lehentasuna izango dute Bilbon erroldatutakoek.
  • Taldeetan gizonezkoen eta emakumezkoen arteko oreka bilatuko da.
  • Euskarazko taldeak sortzen saiatuko gara aurrena.

Aurretik izena eman dutenen kopurua nahikoa ez bada, dagokion ikastaroa ez egitea erabaki daiteke eta interesdunei horren berri emango zaie. Behin matrikula egin eta zenbatekoa ordainduta, tailerra bertan behera utzi ezik, ez da diru hori bueltatuko.

AURREINSKRIPZIOA EGITEKO EPEA: IRAILAREN 16TIK 29RA

WWW.BILBAO.EUS

Copyright © 2023 BAD BILBAO

B.A.D Bilbao Antzerkia Dantza - Festival de Teatro actual y Danza Contemporánea de Bilbao