Erresidentzia Artistikoak (2017)

ANTZERKIAREN, DANTZA GARAIKIDEAREN ETA DRAMATURGIA BERRIEN ARLOKO ESZENA IKERKETAKO LAU PROIEKTU IZAN DIRA BILBOKO UDALAREN “ARTISTAK EGOITZAN” PROGRAMAKO BEKAK LORTU DITUZTENAK

  • Guztira aurkeztutako 43 proposamenetatik aukeratutakoek instalazioak, baliabide teknikoak eta aholkularitza artistikoa izango dituzte euren proiektuak prestatzeko. Proiektu horietakoren bat Bilboko Antzerki eta Arte Garaikidearen jaialdiaren (BAD) hurrengo edizioan aurkeztuko da.
  • “Artistak Egoitzan” Bilboko Udalak, BilbaoEszenaren bidez, egindako apustua da, Bilbon sormen eszenikoa suspertu nahi duena, artistei eta ikerlariei baliabide ekonomikoak, teknikoak eta laguntza profesionala eskainita. 

(Bilbo, 2017ko maiatzaren 24a). Bilboko Udalak, Baliabide Eszenikoen Zentroaren (BilbaoEszena) bidez, sormen eszenikoari laguntzeko den “Artistak Egoitzan” programaren bederatzigarren edizioan aukeratutako lau proiektuak eman ditu ezagutzera. Antzerkiaren, dantza garaikidearen eta dramaturgia berrien arlokoak dira lau proposamenok.

Guztira 43 eskari jaso dira programan (5 euskaraz), denak Euskadikoak edo Euskal Herriko artistek eta konpainiek egindakoak. Horietatik guztietatik, proposamenak aukeratzeko batzordeak (kanpoko profesionalen aholkularitzarekin diharduten Bilboko Udaleko Kultura Saileko teknikariek osatua) proposamen hauek hautatu ditu: Aritz Lópezen “Larrua, Baserria”, Jon Andre Alonsoren “Heriotza Bikoitza (Doble malta)”, Horman Posterrren “Eraikitzen gaituzten hitzak” eta Nerea Martínezen “Biraka” proiektua.

Aukeratutako proposamen bakoitzak 3.000 euroko laguntza jasoko du eta BilbaoEszenaren laguntza teknikoa eta beren-beregiko espazioa izango ditu sormen edo ikerketa eszenikoaren arloko proiektua bideratu ahal izateko. Prozesu sortzailea jendaurrean (orokorrean eo/eta profesionalen sektorean) agertzeko aukera ere izango dute, baita urriaren amaiera aldean egingo den Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikidearen jaialdiaren (BAD) hurrengo edizioan estreinatzeko ere.

Honako hauek izan dira programaren Balorazio Batzordea osatu dutenak: Nekane Alonso, Kulturako zinegotzia, Iñaki López de Aguileta, Kulturako zuzendaria, Justo Ezenarro, Kultur Programazioko zuzendariordea, Pedro Ormazabal, Bilboko Kalealdia jaialdiko zuzendaria eta Alicia Otxandategi BADeko zuzendaria. Aukeratutako proposamenak, berriz, hauek:

“Larrua, Baserri”  (Aritz López y Jordi Vilaseca)

“Larrua, Baserri” ibilaldia euskal kulturaren barna,  lurrekoaren eta mitologikoaren arteko paralelismoa eginda, bizitzeko, lan egiteko eta sozializatzeko modu tradizionala berreskuratuta…ohitura eta kultura zeharo sustraitu eta mugatuekin. Goraka doazen konpainien saria jaso zuen Leioako 2016ko Umore Azokan. Dantza garaikidea eta break dancea uztartzen dituen eta Gasteizen dantza suspertu gura duen proiektu honen sortzaileak Aritz López eta Jordi Vilaseca dira. Proiektu hau urrian estreinatuko da Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikidearen jaialdiaren (BAD) barruan.


“Heriotza Bikoitza (Doble malta)” (Jon Ander Alonso)

Bestalde “Heriotza Bikoitza (Doble malta)” proposamena Jon Ander Alonsoren proiektu pertsonala da. Zer dagoen heriotzaren ostean da gaia, maila fisikoan eta espiritualean, zeintzuk ate ireki daitezkeen eta zelako eragina duten gure bizitzan. Lan eszenikoa eta ikus-entzunezkoa nahastu egiten dira zenbait itaun planteatzeko. Euskarazko proposamen honetan euskal eszenan izen handia duten artistak arituko dira, Miren Gaztañaga edo Eneko Sagardoy, besteak beste. Proiektu hau ere BADen estreinatuko da.


“Eraikitzen gaituzten hitzak” (Horman Poster)

Aukeratutako hirugarren proposamenak Horman Poster sinadura du. Matxalen de Pedro eta Igor Quadra dira. “Eraikitzen gaituzten hitzak” arte eszenikoak eta interbentzio soziokomunitarioa elkartzen duen mediazio proiektu bat da. Helburua, hitza, gorputza eta identitatearen arteko harreman performatiboen inguruko praktika artistiko-pedagogikoak garatzea da.  Proiektu hau Bilboko hiru institutuko  gazteen partaidetzarekin (Bertendona BHI, Botikazar BHI, Ibarrekolanda BHI) nerabeen eta gazteen partaidetzarekin gauzatuko da.


“Biraka” (Nerea Martínez)

Azken proiektua, “Biraka” izenekoa, Nerea Martinezek menderatzen dituen dantzarako teknika bik, euskal dantza tradizionalak eta dantza garaikideak, denboran eta espazioan izan duten bilakaerari buruzko hausnarketa da. Proiektu honetan ikertu nahi da, beste diziplina artistiko batzuek legez, nola dantzak ere etengabeko bilakaera izan duen. Txalapartari biren kolaborazioarekin amaitzen da pieza. Arropen arduraduna Mónica Lavandera izan da. Izan ere, tradizioaren eta gaur egungoaren arteko uztarpetzea, arropen bidez ere egin ohi da. BADen hurrengo edizioan estreinatuko da.

Copyright © 2024 BAD BILBAO

B.A.D Bilbao Antzerkia Dantza - Festival de Teatro actual y Danza Contemporánea de Bilbao

INSTALACIÓN FOTOGRÁFICA “ESTO ES UN CUERPO”

Esto es un cuerpo proiektu artistiko bat da, liburu-bilduma batean gauzatzen dena, eta arreta berezia eskaintzen dio mundu honetan argazkigintzaren eta literaturaren bidez bizitzearen esperientziari. Liburu bakoitza gorputzaren zati bati eskainita dago. Hala, zenbaki bakoitzarekin gorputz guztia osatzen da, eta gorputz kolektibo bat sortzen da, papera gainditu eta komunitate, ekintza eta hausnarketa kolektibo bihurtzen dena. Gorputza zatitzeak, atal bakoitzean zooma egiteak, oharkabean pasatu ohi diren xehetasunei erreparatzeko aukera ematen digu, baita gorputzari buruz ustez dakiguna birpentsatzeko ere.

Esto es un cuerpo lanak hedapen-, pentsamendu- eta sorkuntza-kanal bat irekitzen du gorputzaren materialtasunetik, modu kolektiboan hausnartzeko eta jarduteko; gorputza elkarrizketaren erdigunean jartzen du aro teknologiko honetan, non gure gorputzak pantaila hutsa baino ez diren, ekoizten badute soilik balioa duteneko mundu batean.

Argazkiak eta testua uztartzetik abiatzen gara, amaiezina den eremu batean, hau da, artearen eremuan, adierazpen-modu berriak esploratzeko asmoz; artistak eta publikoa kultura bisual bat sustatzera eta barneratzera gonbidatzen ditugu, irudimena eta gogoeta kritikoa sustatzeko gune plural eta ireki gisa.

Erakusketa honen arabera, irudia pentsamenduaren sortzaile eta hausnarketa kritikoaren bultzatzaile da, baina inoiz ez modu isolatuan. Hala erakusten dute zubiaren alde batean eta bestean lurrean jarritako zortzi QR kodeek; argazki bakoitzaren informazioa zabaltzen dute kontatutako istorioen eta literatura-sorkuntzen bidez. Halaber, ekintza kolektibo bat da, gure gorputz indibidualen hauskortasuna agerian uzten duena eta haien kolektibitatean eta komunitatean datzan indarra ospatzen duena. Zalantzarik gabe, elkarrekin hobeak gara. Gainerako pertsonek eta gertatzen zaizkigun gauzek gugan eragiten dutenean, eraldatu egiten gara. Gehiegi zigortutako gorputzen pisutik askatu nahi dugu geure burua. Izan ere, geure burua azaltzea geure burua erreibindikatzea ere bada.

Ainhoa Resano artista komisario duen “Esto es un cuerpo” erakusketa Ana Jarque, Carol Caicedo, Carlota Visier eta Laura C. Velaren ideia original bat da, Comisura argitaletxeak argitaratuta.

Erakusketa honetako argazkiak Laura C. Velak eta Malu Reigal-ek egin dituzte.

"*" indicates required fields

Proyectos de artistas individuales*
DD slash MM slash YYYY


Documentos que se tiene que adjuntar:
  • PDF del proyecto.
  • Copia del DNI.
  • Declaración del responsable (Anexo I).
  • Declaración del responsable (Anexo II).
  • Autorización (Anexo III).
Tipos de archivos aceptados: pdf, doc, docx, Tamaño máximo de archivo: 10 MB.
Accepted file types: pdf, doc, docx, Max. file size: 10 MB.
Accepted file types: pdf, doc, docx, Max. file size: 10 MB.
Accepted file types: pdf, doc, docx, Max. file size: 10 MB.
Accepted file types: pdf, doc, docx, Max. file size: 10 MB.
Accepted file types: pdf, doc, docx, Max. file size: 10 MB.