Mugikortasunaren eta Ikuspegi Ekologikoaren Mintegia

Pyrenartek prestakuntza espezifikoko estreinako mintegia eskaintzen du agente eszenikoentzako funtsezko lana osatzen duten gaiei buruz. Mintegi honen bidez, talde bati (gehienez 25 lagun) aukera eman nahi zaio nazioarteko mailako hedapenaz ikasteko, euren metodologiak probatzeko eta tresna praktikoak konpartitzeko.

Norentzat: Sustapenaz eta hedapenaz arduratzen diren kudeatzaile edo artistak, kudeaketaz, administrazioaz eta kontratazioaz arduratzen diren pertsonak, eta nazioarteko merkatuetara atera nahi diren ikuskizunak saltzen edo asmatzen dituzten pertsonak.

Izena ematea, martxoaren 29ra arte
Izen-ematea: https://goo.gl/forms/VPcoBWOU3OQvbWgN2

Pyrenart Proiektua Europako Batasunak (FEDER)  finantzatzen du Interreg V-A España-Francia-Andorra programaren bidez (POCTEFA 2014-2020).

Harinera ZGZ

Apirilak 11

10.00-14.15 Tailerra Eduardo Bonitoren eskutik. “Nazioarteko hedapeneko ekintzak arte eszeniko garaikideetan.”
14.15 Luntxa
15.30-18.30 Tailerraren jarraipena

 

Apirilak 12

9.00-11.00  Bisitak Dantzagunea eta Zaragozako Auditorioa. Domingo Miral kalea, 3.
9.00-11.30 Hautat- zen diren arte-proposamenek 25 minutuko hitzordua izango dute “On The Move”-ko mugikortasuneko aditu batekin.
11.30-13.00 Judith Knight-ek, “Arts Admin”-ekoak, bere entitatea, 2 Degrees jaialdia eta Julie’s Bicycle proiektua aurkeztuko ditu.
13.00-14.00 Mahaingurua: “Mugikortasuneko esperientziak, aztarna ekologikoa eta proiektu inspiratzaileak”. Maïa Sert, Judith Knight, Isabel Ferreira eta tokiko eragileak.

Izen-ematea: https://goo.gl/forms/VPcoBWOU3OQvbWgN2
Info: mdugnani@pmaei.es · jemimacano@dooscolectivo.es

EDUKIAK 04/11

Nazioarteko hedapeneko ekintzak arte eszeniko garaikideetan.

Eduardo Bonitoren ikuspegiarekin eta eskarmentuarekin, arte eszeniko garaikideetako touringaren ezaugarriak ikusiko ditugu, lanbide jakinetarako tresna bereziak (posizioa eremuan, gaitasunak eta know-how, komunikazio-tresnak, datu-baseak, harremanak programatzaileekin, plangintza, …).
Modu berean, gugan eragina duten administrazio-kontuen ikuspegi orokorra sartuko da: tasak, kontu sozialak, bidalketa, aseguruak, kultur politikak, erakundeak, eta sareak.

EDUARDO BONITO
Arte Eszenikoetako prestakuntza jaso zuen São Pauloko unibertsitatean (Brasil) eta Middlesex University-n (Erresuma Batua). Madrilgo gorputzeko, irudiko eta mugimenduko arteen bi urterokoaren eta Brasilgo Dança em foco jaialdiko zuzendari artistikoetako bat da. Gainera, Danimarkako hello!earth kolektiboko produktore sortzaile da, eta Teatros de Canal-eko (Madril) eta El Graner/Mercat de les Flors-eko (Bartzelona) egoiliar diren artisten mentore.

EDUKIAK 04/12

PROIEKTUEN KLINIKA

Maïa Sert-ek, “On the Move”-koak, banako 4 aholkularitza eskainiko ditu, dohainik, Pyrenart-en nazioartekotzeko prestakuntzaren testuinguruan. Maïa Sert proiektuen kudeatzailea da “On the Move”-n, irabazasmorik gabeko elkarte bat, 2002an IETM-ren proiektu gisa sortu zena. Entitate honek mugikortasun artistikoa eskaintzen du arte eszenikoetan, eta Belgikan du egoitza.
Izen-ematea: https://goo.gl/forms/K9OoX2jggHWLoXnl2

11:30-13:00 Judith Knight-ek, Ingalaterrako “Arts Admin”-en sortzaileak, “Arts Admin”-en jorratzen dituzten kontuak azalduko ditu. Arte-komunitateari produkzioan eta administrazioan ematen dioten laguntza azalduko du, eta azken urteetan Europako lana eta sareko lana nola enfokatzen dituzten ere bai.
13:00-14:00 Mahai-ingurua: “Mugikortasuneko esperientziak, aztarna ekologikoa eta proiektu inspiratzaileak”. Kulturatik abiatuta, kontzientzia sortu dezakegu eta eredugarri izan gaitezke klima-aldaketaren auzian?.

Copyright © 2024 BAD BILBAO

B.A.D Bilbao Antzerkia Dantza - Festival de Teatro actual y Danza Contemporánea de Bilbao

"*" indicates required fields

Proyectos de artistas individuales*
DD slash MM slash YYYY


Documentos que se tiene que adjuntar:
  • PDF del proyecto.
  • Copia del DNI.
  • Declaración del responsable (Anexo I).
  • Declaración del responsable (Anexo II).
  • Autorización (Anexo III).
Tipos de archivos aceptados: pdf, doc, docx, Tamaño máximo de archivo: 10 MB.
Accepted file types: pdf, doc, docx, Max. file size: 10 MB.
Accepted file types: pdf, doc, docx, Max. file size: 10 MB.
Accepted file types: pdf, doc, docx, Max. file size: 10 MB.
Accepted file types: pdf, doc, docx, Max. file size: 10 MB.
Accepted file types: pdf, doc, docx, Max. file size: 10 MB.