BI ERABATEKO ESTREINALDIEK INAUGURATU DUTE BLV – ART JAIALDIA
- Lehenengoa Eva Guerrero konpainiaren kontura izan da, “P E R I F E R I A S” lanarekin, eta, bigarrena Arrieraren eskutik iritsi da, ““Café cantante Amargura”-rekin.
- BLV – ART jaialdia ekainaren 13ra arte luzatuko da, eta bost erabateko estreinaldi eta hiru estreinaldi Euskadin izango ditu.
- Bilbo Zaharra protagonista dela, auzoa topaleku izango da abangoardiako arte-proposamen onenez gozatu nahi duten guztientzat.
(Bilbon, 2021eko ekainaren 3an).- BLV –ART jaialdiak bere hamabosgarren edizioa inauguratu du, bi erabateko estreinaldiekin. Bilbo Zaharra, Zabala eta San Frantzisko izango ditu agertoki nagusi, eta Eva Guerrero konpainiaren “P E R I F E R I R I A S” lanarekin hasi da Berreginen Museoan, emanaldi bikoitzean
“P E R I F E R I A S” dantza garaikideko lana da, Nerea Alberdi, Carla Sevilla eta Jon Zabalaren jatorrizko musikarekin. Begirada poetiko batetik, gorputz baten eta bestearen artean dagoen espazioaz eta inguruan geratzen den espazio guztiaz hausnartzen du. Fair Saturday 2020rako Anesvadekin izandako lankidetzari esker sortu da.
Eva Guerrero 2005etik ari da dantzako obrak sortzen, eta 2013tik, DOOS Colectivo-ren bidez, dantza beste inguru eta kolektibo batzuekin lotzeko moduak sustatzen.
Bere ildo artistikoaren barruan badira lan motzak, kalean edo site specific emateko, hala nola “El fin de las cosas” (Karrikan saria), edo ““P E R I F E R I A S”, eta orobat formatu handiagoko lanak, aretoan emateko, hala nola “Gorpuztu” (bi izendapen izan ditu 2020ko Max Sarietarako), eta baita beste prestamen batzuk ere, hala nola “Destrucción Mutua Asegurada” liburua.
Halaber, San Frantziskoko Udaltegian, Arriera konpainiaren “Café cantante Amargura” piezaren erabateko estreinaldia izan da. Bilbo Zaharra-San Frantzisko-Zabalaren historian oinarritutako paperezko antzerki-kabaret eta dokumentu-antzerki pieza da, non XIX. mendearen amaieratik jarduera eszeniko eta sozial garrantzitsua garatu zen.
Arriera antzerki eta diziplina anitzeko sorkuntza konpainia da. Konpainiaren produkzioek diziplina desberdinetako elementuak biltzen dituzte, hala nola, papera eta objektuen antzerkia, musika eta dantza. Arrierak eszena miatzen du baliabide desberdinen bidez: hizkuntza garaikideak, dokumentu-antzerkia, sorkuntza plastikoa eta poesia bisuala.
BLV – ART datorren ekainaren 13ra arte luzatuko da, eta edizio honetan, aipatutakoez gain, beste hiru erabateko estreinaldi eta hiru estreinaldi Euskadin izango ditu.
BLV-ART programak Bilbo Zaharra du protagonista eta topaleku, abangoardiako proposamen onenez gozatu nahi duten guztientzat.
Bilbo Zaharra eta San Frantzisko birgaitzeko trakzio-elementu gisa Kulturaren aldeko Plan Bereziaren barruan dago Jaialdia.
BLV – ARTen programazioa esteka honetan kontsulta daiteke.
SARE SOZIALAK: