BILBOKO ANTZERKI ETA DANTZA GARAIKIDE JAIALDIAK – BAD-EK, ASTEBURU HONETAN EMANGO DIO AMAIERA BERE HOGEIGARREN EDIZIOARI, ZENBAIT ARTISTAREN NAZIOARTEKO PROPOSAMENEKIN, FLORA DETRAZ EDO BARO D´EVEL, BESTEAK BESTE

Larunbat honetan, Campos Antzokiaren Kupula Aretoak Isaak Erdoizaren  “Masa” piezaren erabateko estreinaldia jasoko du, eta Pabellón 6 aretoa Mursegoren eta Ibon RGren “100% Oion” kontzertuaren eszenatokia izango da. 

 

Bilboko Udalak antolatzen duen BAD – Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikide Jaialdiak amaierari ekingo dio asteburu honetan ikuskizun ikusgarrienetako batzuen bitartez, nazioartean ospea duten artisten eskutik, Flora Detraz edo Baro D´evel, besteak beste, eta BADen laguntza duten proposamen batzuen erabateko estreinaldiarekin, sorkuntza eszenikoari laguntzeko “Artistak Egoitzan” programaren azken edizioan aukeratutako egitasmoetako bat izan zen Isaak Erdoizaren “MASA”, besteak beste.

Bilboko Institutu Frantsesaren lankidetzarekin, biharko, ostiraleko, programazioak, Flora Detraz artistaren “Tutuguri” izeneko soinu-dantza piezaren Estatuko estreinaldia jasoko du –19:30ean La FuNdicIOn aretoan–. 2013tik, Flora Detrazek ahotsaren eta mugimenduaren arteko erlazioa zalantzan jartzen duten zenbait pieza koreografiko sortu ditu. Oraingo honetan, gorputzak mota guztietako soinuak egiten ditu: kantuak, murmurioak, animalien soinuak… gorputza, izakiak, nortasunak eta istorioak barne hartzen dituen babesleku bilakatzen da.

Bihar, baina Pabellón 6 aretoan, bertako Mama Crea konpainiak esperientzia eszenikoa proposatuko du, 15 minutuz behingo emanaldiekin, oso ikus-entzule gutxiri zuzenduta. “Poesía a la carta” soinuz, usainez eta ehunduraz betetako esperientzia eszenikoa da, zentzumenen lengoaiaren bitartez poesiara hurbiltzeko. Esperientzia horrekin batera, beren beregi proiekturako diseinatu den postrea dastatuko da. Ikuskizunerako leku kopurua 4 pertsonara mugatuta dagoenez, ezinbestekoa izango da plaza erreserbatzea info@mamacrea.com helbidearen bitartez, eta sarrera (3 euro) txarteldegian jaso ahal izango da ikuskizunaren egunean bertan.

Larunbatean izango da Abadiñoko Isaak Erdoiza dantzari eta koreografoaren “MASA” lanaren erabateko estreinaldia. Abiapuntu gisa gizonaren gorputzak duen karga sinbolikoa hartzen duen pieza eszenikoa da eta, irudikapenen eta imajinarioen elementu gisa bertan zentratuz, gorputz komunaren eraikuntza proposatzen du, norbanakoa fagozitatu eta gorputzetik haraindi eramaten gaituen paisaia sailkaezinaren parte bilakatzen den masa, materiara garamatzan bidaia. Ikuskizuna 20:00etan hasiko da Campos Antzokiko Kupula Aretoan.

Horrez gain, Eibarko Mursego e Ibon RG taldeak “100% Oion”, aurkeztuko du, Oionen, bertako biztanleen arteko bizikidetza hobetzera zuzenduta, herriko estereotipo faltsuak eta esamesak apurtzeko xedez, partaidetzan oinarrituta aurrera eraman den proiektuaren emaitza. Ongi etorria emateko abestu, desilusioari ahotsa emateko abestu, esamesak urruntzeko abestu, ospatzeko abestu, dantza eginez abestu. Kontzertua larunbatean, urriaren 27an, izango da Pabellón 6 aretoan, gaueko 23:00etan.

BADen – Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikide Jaialdiaren edizio honen amaiera ekitaldia, Baro D´evel dantza eta zirku konpainia frantses ezagunaren dantza, zirku eta antzerki lanaren eskutik etorriko da. Eszenatokian, bi gizaki eta bele hitzontzia, ballet sentikorrean eta poetikoan murgilduta. Ikuskizuna igandean izango da, arratsaldeko 20:00etan, Pabellón 6 aretoan.

 
+ INFO: www.badbilbao.eus

INSTALACIÓN FOTOGRÁFICA “ESTO ES UN CUERPO”

Esto es un cuerpo proiektu artistiko bat da, liburu-bilduma batean gauzatzen dena, eta arreta berezia eskaintzen dio mundu honetan argazkigintzaren eta literaturaren bidez bizitzearen esperientziari. Liburu bakoitza gorputzaren zati bati eskainita dago. Hala, zenbaki bakoitzarekin gorputz guztia osatzen da, eta gorputz kolektibo bat sortzen da, papera gainditu eta komunitate, ekintza eta hausnarketa kolektibo bihurtzen dena. Gorputza zatitzeak, atal bakoitzean zooma egiteak, oharkabean pasatu ohi diren xehetasunei erreparatzeko aukera ematen digu, baita gorputzari buruz ustez dakiguna birpentsatzeko ere.

Esto es un cuerpo lanak hedapen-, pentsamendu- eta sorkuntza-kanal bat irekitzen du gorputzaren materialtasunetik, modu kolektiboan hausnartzeko eta jarduteko; gorputza elkarrizketaren erdigunean jartzen du aro teknologiko honetan, non gure gorputzak pantaila hutsa baino ez diren, ekoizten badute soilik balioa duteneko mundu batean.

Argazkiak eta testua uztartzetik abiatzen gara, amaiezina den eremu batean, hau da, artearen eremuan, adierazpen-modu berriak esploratzeko asmoz; artistak eta publikoa kultura bisual bat sustatzera eta barneratzera gonbidatzen ditugu, irudimena eta gogoeta kritikoa sustatzeko gune plural eta ireki gisa.

Erakusketa honen arabera, irudia pentsamenduaren sortzaile eta hausnarketa kritikoaren bultzatzaile da, baina inoiz ez modu isolatuan. Hala erakusten dute zubiaren alde batean eta bestean lurrean jarritako zortzi QR kodeek; argazki bakoitzaren informazioa zabaltzen dute kontatutako istorioen eta literatura-sorkuntzen bidez. Halaber, ekintza kolektibo bat da, gure gorputz indibidualen hauskortasuna agerian uzten duena eta haien kolektibitatean eta komunitatean datzan indarra ospatzen duena. Zalantzarik gabe, elkarrekin hobeak gara. Gainerako pertsonek eta gertatzen zaizkigun gauzek gugan eragiten dutenean, eraldatu egiten gara. Gehiegi zigortutako gorputzen pisutik askatu nahi dugu geure burua. Izan ere, geure burua azaltzea geure burua erreibindikatzea ere bada.

Ainhoa Resano artista komisario duen “Esto es un cuerpo” erakusketa Ana Jarque, Carol Caicedo, Carlota Visier eta Laura C. Velaren ideia original bat da, Comisura argitaletxeak argitaratuta.

Erakusketa honetako argazkiak Laura C. Velak eta Malu Reigal-ek egin dituzte.

"*" indicates required fields

Proyectos de artistas individuales*
DD slash MM slash YYYY


Documentos que se tiene que adjuntar:
  • PDF del proyecto.
  • Copia del DNI.
  • Declaración del responsable (Anexo I).
  • Declaración del responsable (Anexo II).
  • Autorización (Anexo III).
Tipos de archivos aceptados: pdf, doc, docx, Tamaño máximo de archivo: 10 MB.
Accepted file types: pdf, doc, docx, Max. file size: 10 MB.
Accepted file types: pdf, doc, docx, Max. file size: 10 MB.
Accepted file types: pdf, doc, docx, Max. file size: 10 MB.
Accepted file types: pdf, doc, docx, Max. file size: 10 MB.
Accepted file types: pdf, doc, docx, Max. file size: 10 MB.

    OSTEGUNA, URRIAK 17

    Sin eventos

    OSTIRALA, URRIAK 18

    Sin eventos

    LARUNBATA, URRIAK 19

    Sin eventos

    IGANDEA, URRIAK 20

    Sin eventos

    ASTELEHENA, URRIAK 21

    No items found

    ASTEARTEA, URRIAK 22

    No items found

    ASTEAZKENA, URRIAK 23

    Sin eventos

    OSTEGUNA, URRIAK 24

    Sin eventos

    OSTIRALA, URRIAK 25

    No items found

    LARUNBATA, URRIAK 26

    Sin eventos

    IGANDEA, URRIAK 27

    Sin eventos

Copyright © 2024 BAD BILBAO

B.A.D Bilbao Antzerkia Dantza - Festival de Teatro actual y Danza Contemporánea de Bilbao